RIEJU enpresa kataluniarra eta NUUK euskal enpresak, eskuratu dute CORREOSerako motozikleta elektrikoen flota handienaren esleipena
‘RIEJU NUUK’, RIEJU, bi gurpileko ibilgailuak egiten dituen enpresa katalan ezaguna, eta ‘NUUK mobility Solutions’ euskal enpresaren arteko akordio baten ondorioz sortutako marka, duela gutxi, CORREOS paketeetarako motozikleta elektrikoen lehiaketaren esleipenduna izan da Estatu osoan.
Erakundeak emandako 600 unitateko flota bati dagokion lizitazioa, erakunde publiko batek orain arte egindako eskaintzarik handiena da. Honela, ‘RIEJU NUUK Cargopro’ modeloa, posta-operadoreen beharretara bereziki egokituta dago, eta bere flotako bi gurpileko ibilgailu elektriko nagusiena bihurtu da. ‘RIEJU NUUK Cargopro’, diseinu eta fabrikazio propioa izateaz gain, ia osorik europar jatorria duten elementuek osatzen dute. Gainera, eredu honen ezaugarri nagusiak maneiagarritasuna eta segurtasuna dira, bere motor zentralarekin eta grabitate-zentro baxuarekin batera.
Motozikleta berriaren ezaugarriei esker, Correos-ek bere banaketa-ibilgailuen egungo edukiera bikoizten duen kutxa bat jar dezake, paketen banaketerako beharrezkoak diren 180 litroetara helduz, eta egonkortasunik eta segurtasunik galdu gabe.
Esleipen honek bi enpresen hazkunde itxaropenei laguntza ona ematen die. ‘‘NUUK mobility Solutions’-entzat, 2017an sortuta izan zena mugikortasun elektrikoaren sektoreko trantsizioaren agente bultzatzailea izateko, 2020 urtea sendotze-mugarri gisa aurkezten da eta dagoeneko pentsarazten dio bere taldeari mugikortasun elektriko osoaren behin betiko proposamena aurkeztea.
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza