Roseo Eólica Urbana, eraikinetarako hiriko aerosorgailuak garatzen dituen Portugaleteko startupa
Roseo Eólico Urbana enpresa proiektu berritzaile bat duen Portugaleteko startupa da: eraikinetarako hiriko aerosorgailuak. Lau urte baino zertxobait gehiago ditu enpresak eta dagoeneko hiriguneetan energia horrekin lotutako emaitzak eta kokapena aztertzen dituzten ikerlanak eskaintzen ditu. Orain, proiektua babestuko duten inbertitzaileak eta “gure teknologia probatu nahi duten” enpresa industrialak bilatu nahi ditu. Iazko azaroan banatutako TOP101 sarietako bat eskuratu zuten bost euskal enpresetako bat da (sariek Estatu mailako ekintzailetza aitortzen dute).
Enpresa 2017an sortu zen Eibarreko Ingeniaritza Eskolako energia berriztagarriei buruzko gradu-amaierako lanarekin lotuta bi bazkidek abian jarritako ekimenari esker. Lan hura, aldi berean, beste bazkide sortzaile batek, Alain Ulaziak (Eibarreko Ingeniaritza Eskolako irakasle titularra eta Fisikan doktorea), tutorizatu zuen. “Elektrizitatea sortzeko eraikinetako erlaitzetan jarritako turbina eolikoko prototipo bati buruzkoa zen”, azaldu dute Ariana Martinek, Roseo Eólica Urban enpresako CEO eta bazkideak; eta Xiker Portillok, finantza arloko zuzendari eta bazkideak. Ohorezko matrikula eskuratu eta EDPr University Challenge lehiaketara aurkeztu zuten proiektua, eta irabazi. “Orain arte, hamar sari inguru eskuratu ditugu”. Sari horietako batzuk, gainera, oso entzutetsuak dira: BBSC Awards Lehiakortasun Jasangarriaren Saria, BBK 2022, Cebek-La Caixa Fundazioa saria, besteak beste.
Arrakasta horiei esker, ospitale bateko gerentea gerturatu zitzaien, energia sortzeko erlaitzak aprobetxatzeko aukera horretan negozioa ikusi baitzuen. Bazkideetako bat, Mario del Rio, EHUko Ekintzailetza Masterra egiten hasi zen eta, beste batek, Oscar Garcíak, turbinari buruzko ikerketak egiten jarraitu zuen. “Masterrean, Mariok Ariana Martin ezagutu zuen eta negozio-plana sortu zuten. Gero, Masterreko irakasleen aholkularitzarekin, Beazeko 1. sailera joan, proiektua aurkeztu eta enpresa eratu zuten 2020ko ekainean”.
Enpresak turbina eta baliabide eolikoaren azterketa-zerbitzua izenekoa garatzen jarraitu zuen. Gaur egun, bezeroek ere eskuragarri dute zerbitzua. Zerbitzuak hiriko mini eolikoa jartzeko toki onenak ebaluatzen ditu, eta kokapen egokia aukeratzen du. Hala, energia-produkzioa kalkulatzen du datu-analisiaren eta simulazioen bidez. “I+G arloa finantzatzeko, energia fotovoltaikoko prozesuak egin genituen eta, horien bidez, gai burokratikoei buruz ikasteko aukera ere izan genuen”.
2023an, Roseo Eólica Urbanek CDTIk (berrikuntzako Estatuko agentzia) proiektuei emandako Neotec dirulaguntza jaso zuen. “Horrek laguntzak atxikita dituen izen ona eta finantza-babesa eman zizkigun. Hala, hiriko energia eolikoan zentratzea eta fotovoltaikoa uztea erabaki genuen”.
Orduan, 2024ko maiatzean, Anemoi zerbitzua jarri zuten abian. Azterketa horrek kokapena aukeratzen du eta energia-sorkuntzarekin lotutako datuak ziurtatzen ditu. “Horren bidez, hiri-inguruetan mini eolikoak nola eta non ezarri jakin dezakegu. Lehenengo eta behin, kokapenak baztertzeko eta toki egokiak definitzeko txostena prestatzen da. Gero, kokapen horren potentzial eoliko zehatza ebaluatzen duen beste txosten bat prestatzen da”. Etorkizunerako funtsezko teknologia da; izan ere, 2030erako, Europar Batasunak eskatuko du eraikin publikoek kontsumitzen duten energiaren % 32 jatorri berriztagarrikoa izatea, eta energia fotovoltaikoaren kasuan, ez dago ehuneko horretara iristeko aukerarik”.
Turbina minieolikoak
Hurrengo pausoa turbina minieolikoak instalatzea izaten da. Horiek dira energia in situ sortuko dutenak eta, horiei esker, hiri jasangarrietarantz aurrera egingo dugu, garraioan galerak ekidinda. Turbina horiek teilatu lauetan jarri behar dira, erlaitzen gainetan. “Eraikinaren zati bihurtzen den elementua da, isila da, eta ez du ikusizko inpakturik. Gainera, bere asmoa da eguzki plakek baino energia gehiago sortzea metro linealeko eta, era berean, osagarri prefektua izatea jatorri berriztagarriko energia-sorkuntzarekin lotutako hibridazioan, inguruneak eskaintzen dizkigun baliabide berriztagarri guztiak aprobetxatuz”. Dagoeneko lanean ari dira seigarren turbina prototipoarekin, laster merkaturatzeko asmoz.
Horren aurretik, dagoeneko merkaturatuta dute Anemoi zerbitzua. Dagoeneko sei bezero inguru dituzte kontratatuta, eta zorroan beste hogei bezero inguru. “Interesa agertu duten lehenengoak udalak eta enpresak izan dira, hala nola okindegiak, abeletxeak eta txandakako lana egiten duten enpresa intentsiboak. Era horretako enpresek egun osoa aprobetxatu nahi izaten dute, eta ez soilik fotovoltaikoarekin. Eta fotovoltaikoen banatzaileak ere baditugu, beren bezeroei eta komunitate energetikoen kudeatzaileei zerbitzu osagarria eskaini nahi dietenak”.
Bizkaiko startupak proiektua babestuko duten inbertitzaileak eta “elkarrekin berrikuntza bultzatuz gure teknologia beren instalazioetan probatu eta teknologia berri hau erabiltzen eta Euskadin itzulkin energetikoa sortuz aitzindari bihurtu nahi duten” enpresa industrialak bilatu nahi ditu orain.
Aurrean dituzten erronkak turbinaren garapena amaitzea, “Anemoi zerbitzu arinagoa eskaintzea eta eolikoarekin hiri-ingurune guztietara iristea dira. Behar-beharrezkoa da teknologia hau eta horretarako gaitasuna dugu. Alternatiba bideragarria izatea nahi dugu, eta aitzindariak bihurtu eraikinetarako bereziki diseinatutako lehen aerosorgailua izaten”. Dagoeneko hasi dira Estatu mailan enpresa elektrikoekin eta fotovoltaikoekin akordioak ixten.
Oso talde trinkoa izateaz harro daude (orain bost pertsonak osatzen dute langile-taldea), “eta talde hori gabe ez ginateke egongo gauden tokian”.
SPRI Taldeak bere kanaletan euskal enpresei beren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.
Lotutako albisteak

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Tecoplasek plastiko teknikoen eraldaketan erreferentzia gisa sendotzea du helburu
Bizkaiko enpresak industria-sektorerako eta uren tratamenduko sektorerako lantzen du material hori, eta akuikultura- edo elikagaigintza-sektoreetan duen posizioa handitzea esploratzen ari da.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa
Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta negozioaren % 35era iritsi dira dagoeneko

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia
Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.