SBSk gaur egun birziklatu ezin diren hondakinak balorizatzen ditu
Zazpi pertsonako taldearekin eta urtebeteko ibilbidearekin, Leioako SBS Thermal Technologies-ek hondakinen erredukzio eta balorizazio termikorako teknologia garatu eta patentatu du. HECO (High Efficiency Contact) deitzen diote, eta Aitor Pablosek, SBSko Negozioen Garapeneko zuzendariak, azaldu duenez, “irtenbide berritzaile eta bereizgarria da, gaur egun birziklatu ezin diren hondakin guztiak baloritzazeko gai dena”.
Hondakinak prozesatzeko sektorean erabiltzen diren beste teknologia batzuekiko duen desberdintasun nagusia materialen mugimendu ziklikoa sortzen duela da, eta, ondorioz, materialen aldizkako kontaktua eragiten duela fluidoarekin. Azken finean, mota guztietako hondakinak prozesatzea ahalbidetzen duen mugimendu bereizgarria da. “Bere izaera berritzaileaz gain, kostuak eta baliabideak aurrezten dituen eraginkortasun handiko teknologia bat da, aldakorra eta sinplea izateaz gain, izan ere, etorkizunerako gure helburuetako bat erreminta eraikitzea eta gure bezeroen instalazioetara garraiatzea erraztuko duten planta modularrak eraikitzea da”, azaldu du Pablosek.
Gaur egun, enpresa gaztea HECO teknologia bultzatzen ari da lau aplikazioatarako: lehortzea, pirolisia, hareen balorizazioa eta CO2 harrapaketa, nahiz eta teknologiaren potentzialtasunak aplikazio askori zerbitzua ematea ahalbidetzen duen. “Industria-ehunak hondakinen kudeaketaren inguruan duen kontzientziazioa esponentzialki handituz joan da, eta 2020. urtea mugarri izan zela uste dugu. Sektore guztietan ikusi da oso garrantzitsua dela hondakinak ahalik eta gehien murriztea eta balorizatzea. Haien errentagarritasuna lortzeko ideia ere, lehen kimera zena, orain posible da hondakin balorizatuen zirkulartasunaren bidez. Horregatik, oso garrantzitsua iruditzen zaigu bezero bakoitzaren hondakin zehatzei irtenbide espezifikoak eta egokituak eskaintzeko gaitasuna emango diguten hainbat negozio-ildoren aldeko apustua egitea”, nabarmendu du SBSko Negozioen Garapeneko zuzendariak.
Bizkaiko termoplastiko konplexu guztiak balorizatzea
Gaur egun parte hartzen ari diren proiektuetako bati ekiteko pirolisi prozesu bat ezartzen ari dira HECO Teknologiaren bidez. Teknologia horren bidez plastikoak balorizatzeko planta bat garatu nahi da, bioerregaietan % 80tik gorako errendimendua izango duena. Azken helburua Bizkaiko termoplastiko konplexu guztiak balorizatzeko planta bat eraikitzea da, urtean 2.000 tona inguruko edukierarekin. “Proiektu honetaz gain, SPRI Taldearen Hazitek laguntza-programen baitan dauden beste ekimen batzuetan parte hartzen ari gara, sektoreko euskal enpresa garrantzitsuekin batera. Laguntza horiei esker, gure teknologia TRL altuetaraino garatu ahal izango dugu, gaur egun enpresek dituzten benetako arazoei irtenbide eraginkorrak emateko”, erantsi du Negozioen Garapeneko zuzendariak.
I+G proiektuen aldeko apustua egiten jarraitzeaz gain, SBSk hondakinak balorizatzeko teknologiaren sektorean enpresa lider eta erreferente gisa finkatu nahi du hurrengo urteetan. “Horretarako, gure teknologiaren garapena amaitu beharko da lehen aipatutako aplikazioetan, eta dauden teknologien prestazioak hobetuko dituzten merkataritza-mailako hainbat produktu sortu beharko dira. Gure teknologian sinesten dugu eta horretarako gogor egiten dugu lan”, amaitu du Pablosek.
SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio- osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko. Informazio gehiago hemen.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak startup disruptiboen talentua eskuratzeko aukera emango die EAEko ETEei
SPRIk BIND SMEren 5. edizioa ireki du, EAEko ETEek startup berritzaileekin elkarlanean jardun eta haien lehiakortasuna hobetzeko. Deialdia uztailaren 4ra arte egongo da zabalik. Hautatutako ETEek teknologia disruptiboetara eta talentu berritzailera sarbidea izango dute, IA, jasangarritasuna edo Smart Factory bezalako arloetan soluzioak garatzeko.

EatAmigo, ostalaritzako eskaerak automatizatzeko AA erabiltzen duen tresna
Gipuzkoako enpresak jatetxeekin, ostalaritza kateekin eta elikagai banaketa enpresekin egiten du lan estatu mailan, eta duela gutxi Mexikon lortu du lehen bezeroa.

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Tecoplasek plastiko teknikoen eraldaketan erreferentzia gisa sendotzea du helburu
Bizkaiko enpresak industria-sektorerako eta uren tratamenduko sektorerako lantzen du material hori, eta akuikultura- edo elikagaigintza-sektoreetan duen posizioa handitzea esploratzen ari da.

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa
Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta negozioaren % 35era iritsi dira dagoeneko

Pradales Lehendakaria: “Gure Plan Industriala europar jarraibideekin lerrokatzen ari gara”
"Euskadi eragile garrantzitsua izan daitekeelako eta izan behar duelako prozesu horretan”

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.