Zure negozioa sendoago bihurtzen duten laguntzetarako eta informaziorako zuzeneko sarbidea

Bilaketa iragazi

sportek Gipuzkoa
Albisteak 4 uztaila, 2022

SPORTEK HUBek Sports-Tech proiektuak dituzten ekintzaile eta startupentzako lehenengo deialdia egin du

Datorren uztailaren 22ra arte aurkez daitezke kirol digitalaren, osasunaren, nutrizioaren eta ongizatearen, kirol-eremu adimendunen, kudeaketaren eta material berrien arloetan konponbideak ematen dituzten proiektuak.

Sportek Hub, kirolaren industriarako berrikuntza eta teknologia guneak Sportek Hub 2022 deialdia, lehenengoa, jarri du abian. Deialdia zabalik egongo da ekainaren 22tik uztailaren 22ra bitartean, jarduera fisikoaren eta kirolaren industrian proiektu berritzaileak dituzten Gipuzkoako ekintzaileei eta startupei zuzenduta.

Lehenengo edizio honetarako, Sportek Hub ekimenak jarraian adierazten diren arloetan aplikatu daitezkeen proiektu teknologikoak aukeratuko ditu. Arloak dira kirol digitala, jarduera fisikoa, osasuna, nutrizioa eta ongizatea, kirol-espazio adimendunak, kudeaketa eta material berriak. 

Sportek Hub Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak (Kirolaren eta Ekonomiaren Sustapenaren/Ekintzailetzaren arloetatik), Eibarko Udalak, Donostiako Udalak, Real Sociedad Fundazioak eta SD Eibar Fundazioak, BIC Gipuzkoa organo kudeatzailea dela, abian jarritako ekimena da, kirolaren industriari hazten laguntzeko eta industria horren lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.

Sportek Hub ekimena sustatzen duten erakunde horiek arduratuko dira lehenengo edizio honetako enpresa-proposamenik onenak aukeratzeaz. Horrela, aukeratzen diren proposamenak Sportek Hub ekosistemaren parte izango dira, eta bertan proiektua bultzatzeaz eta agerian jartzeaz gainera eta kirol-berrikuntzako eragileekin eta industriarekin harremanetan jartzeaz gainera, honako abantailak izango dituzte:

  • Negozio-plan estrategikoa egiteko eta merkaturatu eta garatzeko lehenengo finantzazio-txandetarako laguntza.
  • Mentorizazio aditua eta lankidetza-aukerak ekosistemako eragileekin, Venture Client proposamenaren baitan.
  • Balidaziorako eta MVP probetarako laborategiak.
  • Coworking guneak eta inkubategi espezializatuak.
  • Enpresa-kudeaketan formakuntza espezializatua.

Horretarako, 60.0000 eurora arteko finantzazioa izango da BIC Gipuzkoak kudeatutako ekintzailetza-programen bidez.

 

Nori zuzenduta dago?

Sportek Hub ekimena sektorearen beharrei/aukerei erantzuna eman ahal izateko produktu eta zerbitzu teknologikoak dituzten startupen eta proiektuen bila dabil.

Sportek Hub 2022 ekimenaren deialdia honako hauei zuzenduta dago:

  • Startupei: heltze- edo merkaturatze-prozesuan daudenak eta jarduera fisikoaren eta kirolaren sektorera zuzendutako soluzio teknologikoak proposatzen dituztenak, edo beste sektore batzuetan egonda ere soluzioak sektore honetara migratzeko interesa dutenak.
  • Ekintzaileei: kirolaren eta jarduera fisikoaren industriaren etorkizuneko beharrei erantzuteko gai den ideia disruptibo bat dutenak.

Startupek eta ekintzailetza-proiektuek uztailaren 22ra arte eman ahal izango dute izena www.sportekhub.eus webgunearen bidez.

 

Sportek Hub ekimenari buruz

Kirolaren industriako berrikuntza eta teknologia hub bat da, eta enpresak, antolakundeak, elkarteak, startupak, ekintzaileak, unibertsitateak, zentro teknologikoak eta sektoreko ikertzaileak elkarrekin harremanetan jartzen ditu industria garatzeko eta industriaren lehiakortasuna hobetzeko teknologia berritzaile berrien bitartez.  Hub honek hainbat erakunde publiko eta pribaturen laguntza du, hala nola, SPRI Taldea, Gipuzkoako Foru Aldundia (Kirolaren eta Ekonomiaren Sustapena/Ekintzailetzaren departamentuen bidez), Eibarko Udala, Donostiako Udala, Real Sociedad Fundazioa, SD Eibar Fundazioa, Eusko Jaurlaritza eta BIC Gipuzkoa, organo kudeatzaile moduan. Sportek Hub ekimenak egin berri du 2022ko deialdia, lehenengoa, kirolaren industriarako proiektu berritzaileei eta startupei zuzenduta.

www.sportekhub.eus

sportek Gipuzkoa

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  startup  disruptiboen  talentua  eskuratzeko  aukera  emango  die  EAEko  ETEei
27/04/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startup disruptiboen talentua eskuratzeko aukera emango die EAEko ETEei

SPRIk BIND SMEren 5. edizioa ireki du, EAEko ETEek startup berritzaileekin elkarlanean jardun eta haien lehiakortasuna hobetzeko. Deialdia uztailaren 4ra arte egongo da zabalik. Hautatutako ETEek teknologia disruptiboetara eta talentu berritzailera sarbidea izango dute, IA, jasangarritasuna edo Smart Factory bezalako arloetan soluzioak garatzeko.

EatAmigo,  ostalaritzako  eskaerak  automatizatzeko  AA  erabiltzen  duen  tresna

EatAmigo, ostalaritzako eskaerak automatizatzeko AA erabiltzen duen tresna

Gipuzkoako enpresak jatetxeekin, ostalaritza kateekin eta elikagai banaketa enpresekin egiten du lan estatu mailan, eta duela gutxi Mexikon lortu du lehen bezeroa.

ESGI  188  (European  Study  Group  with  Industry)  Bilbon  izango  da  2025eko  maiatzaren  26tik  30era
24/04/2025 Berrikuntza

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era

Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

Zinemaldia  Startup  Challenge  2025
21/04/2025 Ekintzailetza

Zinemaldia Startup Challenge 2025

Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop,  WordPress-erako  (“WP”)  diseinatutako  plugina,  online  denden  jabeei  katalogoen  kudeaketa  errazten  die
20/03/2025 Ekintzailetza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die

Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.