BIND SME Connection
Albisteak 6 maiatza, 2024

SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME programaren bidez

BIND SME laugarren edizioko Sozializazio Jardunaldia webinar baten bidez egingo da maiatzaren 14an

Datorren maiatzaren 14an, Euskadiko ETEei zuzendutako berrikuntza irekiko ekimenak, BIND SME Connection-ek, 4. edizioko Sozializazio Jardunaldia egingo du. ETEei zuzendutako ekitaldia da, eta berrikuntza teknologikoko hainbat proiektu aurkeztuko dira, SME Connection bidez ETEen eta startupen arteko lankidetzaren emaitza.

Izan ere, SME Connection Euskadiko enpresa txiki eta ertainen digitalizazioa bizkortzeko erreferentziazko ekimen gisa finkatu da. Horretarako, edizio bakoitzean ETEek proposatutako erabilera kasu batzuk planteatzen dira, startup disruptiboen eskutik erantzun berritzaile, eraginkor eta bizkorra lortzeko helburuarekin. Startup horiek adimen artifiziala, IoT, zibersegurtasuna edo big data bezalako teknologiak aplikatzen dituzte.

Ekimena BINDen parte da, industria adimenduneko berrikuntza ireki publiko eta pribatuko plataformarena, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sortua, SPRI taldearen eta Euskadiko ekintzailetzaren ekosistemaren UpEuskadi plataformaren bidez. Gaur egun, egoitza Euskadin duten sektoreko ETE, sozietate publiko eta erreferentziazko enpresa nagusietatik 100 baino gehiagoren lankidetza du. BIND Acceleration Program, BIND SME Connection eta BIND GovTech ekimenen bidez, plataformak 220 startup berritzaile baino gehiago bultzatu eta 330 proiektu garatu ditu.

 

Berrikuntza-proiektu aitzindariak

SME Connection lehen hiru edizioetan, berrikuntza-proiektu aitzindariak egin dira, ETEen eta startupen arteko lankidetzari esker. Horien artean, Lantekena nabarmentzen da, txapa metalikoaren industriaren eraldaketa digitalean liderra den euskal enpresa, Hupi adimen artifizialeko soluzioetan ezpezializatutako startup-arekin. Zehazki, biek lortu zuten Laguntzaile Birtual pertsonalizatu bat sortzea, makinak instalatzeko prozesuak sinplifikatzeko eta optimizatzeko gai izango zena. Soluzio honek ebakitzeko makina baten konfiguraziorik onena aurkitu zuen, Machine Learning algoritmo baten bidez.

Baina Hupi eta Lantek bezalako proiektuak lankidetza-eredu horrek berrikuntzarako duen gaitasun handiaren adibide bat baino ez dira. Izan ere, SME Connectionek hainbat arrakasta-kasu ditu dagoeneko, eta horiek eraldaketa digitala bizkortu eta industriaren aitzindari bihurtu ahal izan dute. Horixe gertatu da Onak, elektohigadurako ETE teknologiak, egin dituen bi proiektuekin: Orbik Cybersecurity, zibersegurasuneko startup-a eta Immersiak, datuak aztertzeko Gipuzkoako startua. Immersiarekin kanpoko eta barneko prozesuak optimizatzea lortu dute, datuaren bistaratzea eta adimena hobetzeari esker. Eta Orbik-ekin zibersegurtasun-ebaluazioak, ahultasunak detektatu eta monitorizatu dituzte, makinek eta haien softwareek sortze dituzten datuak segurtatzeko. ETEk aurrera eramandako proiektuak, Euskadiko industriarentzat aurerapen handia dakartenak, datorren maiatzaren 14ko Sozializazio Jardunaldian aukeztuko dira.

 

ETEentzako berrikuntza irekiaren onurak ezagutzeko eta SME Connection IV. edizioan parte izateko ekitaldia

Hauek bezalako kasu aitzindariak ezagutzeko, SME Connection laugarren edizioko Sozializazio Jardunaldia egingo du datorren asteartean, maiatzaren 14an, 9:30ean, Arabako Parke Teknologikoan. Bertaratzen diren ETEek euskal industriaren beharrei erantzuteko propio sortutako plataforma bateko kide izateak eta IV. edizioan parte hartzeak dakartzan onurak ezagutu ahal izango dituzte. Bertan, beren erabilera-kasuak aurkezteko aukera izango dute.

Jardunaldian erakundeetako ordezkariek eta aurreko edizioetan parte hartu duten ETEek eta startupek parte hartuko dute. Era berean, 4. ediziorako deialdia irekiko zaie ETEei.

 

Elkar zaitez laugarren ediziora

SME Connection ekimenak 3 edizio arrakastatsu izan ditu dagoeneko, 45 ETE baino gehiagoren parte-hartzearekin, klusterrak dinamizatzen dituzten 9 erakunderen lankidetzarekin, eta 25 startup baino gehiagorekin batera garatutako 30 proiektu ingururekin. 4. ediziorako deialdia ekainaren 1ean irekiko zaie Euskadiko enpresa txiki eta ertainei, startupekin lankidetzan beren negozioaren digitalizazioa eta lehiakortasuna bultzatu nahi dutenei.

Kontsultatu jarraian ekitaldiaren agenda eta eman izena SPRI Agendaren bitartez.

 

AGENDA

–     –     BIND SME Connection IV, ETEentzako onurak eta emaitzak: Carmen Sánchez, Ekintzailetza eta Sustapena SPRI taldean.

–    Hitzaldia “Berrikuntza irekia: nola aritu lankidetzan startupekin”: Ignacio Aspiazu, Hub Advisory Partners, Managing Partner

–     Aurreko edizioetako arrakasta-kasuak biltzen dituen mahai-ingurua. Parte-hartzaileen artean, Irati Rodríguez, HUPI Iberica eta Salvador Trujillo, Orbik Cybersecurity-ko CEO egongo dira.

–     Galderak eta hurrengo urratsak

–     Networking kafea

 

BIND SME Connection IV Sozializazio Jardunaldia
Maiatzak 14 // 9.30h-11.30  Araba parkea

Eman izena hemen

 

Lotutako albisteak

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250309
14/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum  Gamesek  joko  arrakastatsuak  sortzen  laguntzen  die  markei
11/03/2025 Up Euskadi

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei

Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
06/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Euskadi  herrialde  teknologiko  eta  berritzaile  gisa  agertu  da  Mobile  World  Congress  2025ean
05/03/2025 Up Euskadi

Euskadi herrialde teknologiko eta berritzaile gisa agertu da Mobile World Congress 2025ean

"Innovation Land" lelopean, 16 startup Up!Euskadi berrikuntza-plataforma ordezkari izango dira Euskadiko standean, Spri Taldearen eta Foru Aldundien laguntzarekin

Karelak  berrikuntzaren  aldeko  apustua  egiten  du  ontzigintza  eta  industria  sektoreetan
03/03/2025 Up Euskadi

Karelak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du ontzigintza eta industria sektoreetan

Konpainiak ingeniaritza elektrikoko aholkularitza zerbitzu integrala eskaintzen du Euskadiko eta nazioarteko enpresentzat

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.