Sprilur-ek eta Erandioko Udalak akordio bat lortu dute laguntza emateko Axpe industrialdean coworking ereduan lan egin nahi duten ekimen ekintzaileei
Erandioko Coworking Axpe epe mugatuko alternatiba bat da udalerrian sortzen diren ekimen, ekintzaile eta lankidetza-proiektuentzat.
Baditu instalaziodun espazioak eta lokal indibidual edo partekatuak, beraizik prestatuak jarduera bat hasteko alokairu erregimenean.
Coworking-a (ko-lana, lan kooperatiboa edo lankidetza) lan egiteko modu bat da, aukera ematen diena profesional independenteei, ekintzaileei nahiz sektore desberdinetako ETEei lan-espazio berbera partekatzeko, fisikoki nahiz birtualki, eta euren proiektu profesionalak garatzeko modu independentean, baina proiektu bateratuak sustatuz aldi berean.
Txaber Ourok (Sprilur-eko zuzendaria) eta Aitziber Olibanek (Erandioko alkatea) akordio bat sinatu dute laguntza emateko coworking modalitateko lokalak edota espazioak behar dituzten ekimen ekintzaileei edo lankidetza-proiektuei.
Akordio horren bitartez ezartzen lagunduko zaie Erandioko Behargintzan-Enplegua Sustatzeko Zentroan nahiz inguruko herrietan sortutako ekimen, ekintzaile eta proiektu berriei.
Arrazoizko prezioan eskaintzen den aukera bat da instalaziodun espazioak edo beren premien araberako azpiegiturak behar dituzten edozein jarduera sektoretako profesional libreentzat, ekintzaileentzat edota ETEentzat. Hala, kostu aldetik, aukera hau merkeagoa da beste mota batzuetako eraikinekin alderatuta.
2017tik aurrera, ikusirik gero eta “mikro-azalera” gehiago eskatzen zirela, printzipioz, Axpe industrialdean instalatutako jardueretatik sortutako proiektuak garatzeko, Sprilur-ek 9 espazio (hiru bulego indibidual, sei bulego partekatu eta bilera-gela bat) atondu zituen alokairu erregimenean eta arrazoizko prezioan eskaintzeko.
Coworking Axpe-Erandiok badauzka abiadura handiko datu-konexioa, ukimenezko txartel bidezko sarbide-kontrola, bulegoko altzariak postu bakoitzerako eta komun partekatuak. Gainera, enpresa-jarduera handiko ingurune batean dago, Bilboko metroaren 1. lineatik gertu (Astrabudua eta Erandio) eta Bilboko hirigunetik 10 minutura.
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza