“Startup Chile” azeleragailuak Emerid aukeratu du
Emerid, NFC teknologia erabiliz larrialdi egoerak identifikatzen dituen sistema bat da. Arropan eta zenbait objektutan integratu daitekeen txip bat da, aukera ematen diona Smartphone-ari bere baitako informaziora sartzeko eta Contactless (NFC) teknologia baliatzen duena informazio medikoa, pertsonala edo harremanetarako informazioa transmititzeko. Gainera, badu botoi bat larrialdiei zuzenean abisatzeko edo erabiltzailea non dagoen adierazteko, bateria edo aplikazioen premiarik gabe.
Informazio hori guztia enkriptatuta egongo da datuen segurtasuna bermatzeko, eta erabiltzaileak bakarrik alda dezake aktibazio-pasahitzak erabilita. Near Field Communication (NFC) teknologia ez da berria merkatuan; smartphone gehienek badakarte dagoeneko, eta gero eta erabilgarritasun gehiago ditu. Adibidez, teknologia horri esker irekitzen ditugu hoteletako ateak, NFCrekin sartzen gara garraio publikoan, eta horixe erabiltzen dugu smartphone-a irakurgailu batera hurbilduz ordainketak egiteko.
Emerid-eko lantaldeak ongi ezagutzen du teknologia hori, eta probetxua ateratzen ari zaio: “Bere momentu gorenean ezagutu dugu eta dagoeneko ongi frogatu du zein eraginkorra den, gainera, potentzial handia duenez, badakigu gero eta erabilgarritasun gehiago izango dituela. Hain zuzen, Apple enpresak teknologia horren aldeko apustua egin du, eta joan den irailetik iPhone 7 gailuaz geroztik egin dituen dispositibo guztietan integratu du” diote enpresako arduradunek. Emerid-ek Getxoko Udalaren “Wanted” enpresa-ideien lehiaketa irabazi zuen, eta horri esker eman zituen bere lehen urratsak.
Oraintsu jakin dute “Startup Chile” azeleragailuak (Latinoamerikako garrantzitsuena eta munduko ezagunenetako bat) beren proiektua aukeratu duela eta, beraz, Seed programaren XX. belaunaldiko kide bihurtuko direla. Azeleragailu horretan 7 hilabeteko prestakuntza jasoko dute adituekin eta mundu osoko beste startup batzuekin batera. Esperientziak eta ikaskuntzak partekatuko dituzte eta laguntza ekonomikoa ere jasoko dute Latinoamerikako merkatuan sartzeko eta beren negozioa Txilen garatzen jarraitzeko.
Emerid System enpresak aukera hau aprobetxatu nahi du eskerrak emateko Getxoko Udalari, SPRI Taldeari eta Beaz Bizkaia, Innolab, La Ocean Tech eta Zitek UPV/EHU erakundeei, proiektua garatzeko jaso duten eta jasotzen ari diren laguntzagatik, guztiek kolaboratu baitute gazte ekintzaile hauek hazten jarrai dezaten, eta Emerid identifikazio sistemarekin konponbideak eman diezazkieten munduan egunero gertatzen diren egoerei.
info+: www.emerid.com
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza