Stoor, arkitekturako proiektuak erosi eta saltzeko merkatua
Stoor plataformak proiektuak salgai jartzeko aukera ematen die arkitekturako profesionalei, sustatzaileek, eraikuntza-enpresek edo beste arkitekto batzuek eros ditzaten. Marketplace hau bi euskal ekintzailek sortu dute, Aitor Arteta arkitektoak eta Taig Mac Carthy software-garatzaileak, sektorean antzeman zuten beharrari erantzuteko asmoz. “Batzuetan, gure arkitektura-estudioan bezeroen eskariei erantzun ezinik ibiltzen ginen, eta iruditu zitzaigun ideia ona izan zitekeela eskari horietara molda daitezkeen proiektuak bilatzeko plataforma bat izatea”, adierazi du Artetak.
Pixkanaka-pixkanaka, ideia gorpuztuz joan zen, eta 2018ko irailean, Stoor izeneko lehenengo marketplacea abiarazi zuten, arkitektura arloko proiektu osoak BIM deritzon eraikinak modelatzeko 3 dimentsioko sisteman eskainiz. Sortzaileek ziurtatu dutenez, espazioak begi-bistako onurak eskaintzen dizkie sailtzaileei zein erosleei. “Arkitektoei, eginda dagoen produktu bat saltzeko aukera ematen die, beste herrialde eta merkatu batzuetara irekiz”, esan du Aitorrek, “eta erosten duenari ondo definitutako proiektu bat segundo gutxi batzuetan eta 10 aldiz prezio txikiagoan erosteko aukera ematen dio”.
Plataformaren funtzionamendua oso erraza da. Saldu nahi duenak profil bat ireki dezake doan, bere arkitektura-proiektuei buruzko katalogoa sortzeko, eta hau ikusgai egongo da balizko erosle guztientzat, erosi aurretik xehetasunez ikusteko aukera izan dezaten. Stoorrek salmenten % 20 hartzen du komisiotzat, baina badira doako arkitektura-proiektuak, plataformaren funtzionamenduaren nondik norakoak argitzen laguntzen dutenak. BIM sistemaren erabilerari esker, askoz ere errazagoa da proiektua tokian tokiko behar eta baldintzetara egokitu eta eraldatzea.
Egun, Stoorrek arkitektura arloko 70 profil ditu, 40 proiektu inguru argitaratu ditu eta 400 deskarga inguru erregistratu ditu 20 herrialdetatik. Startup Spri Taldearen eta Beazen laguntzaz garatu da eta, berrikitan, SOSA-Bizkaia programaren barruan aukeratu dute, SOSAk Tel Aviven duen espazioan antolatutako azelerazio programa batean parte har dezan.
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza