Suatekek suteen aurkako babesaren sektorean bere presentzia handitu du
Suatek bi ekintzaileren emaitza da, Héctor Duque eta Luis Rodrigo, Seiken Instalaciones enpresaren bidez bat egin dutenak. Elkarrekin, bi negozio lerrotara zuzendutako enpresa berri hau sortzea erabaki zuten: suteen aurkako babes sistemak eta muntaia elektrikoak. Duela hiru hilabetetik, Sprilur (SPRI Taldea) taldearen Gasteizko Azucarera eraikinean dagoen Ajebask enpresa-hazitegian dihardu.
Héctorrek eta Luisek esperientzia handia zuten sektorean, zerbitzuen sektoreko multinazional batean hain zuzen. Esparru horretan “merkatu-nitxoa” zegoela antzeman zuten, eta zerbitzu pertsonalizatuago bat eskaintzen zuten enpresen falta sumatzen zuten. Horrela erabaki zuten konpainia berri hori sortzea: “Sektore honetan erreferente izan nahi dugu, gurekin lan egiten duten enpresek balizko akatsak berrikustea saihestu behar dute; dena egoera onean geratu dela jakin behar dute, eta ez dute zertan kezkatu behar”, azaldu du Hector Duquek.
Suatekeko arduradunen esanetan, “instalazioaren kalitatea eta mantentze-lanak” haien bereizte ezaugarriak dira. Suteetatik babesteko, detekzio- eta itzaltze-sistemak, ihinztagailuak, su-itzalgailuak, alarma- eta ebakuazio-seinaleak instalatzen dituzte, eta egungo sistemen auditoriak egiten dituzte, araudi berrira egokitzeko, besteak beste. Muntaketa elektrikoetan, mota guztietako instalazioak egiten dituzte, hala nola: indar eta kontrol koadroak, hartuneak, eraginkortasun energetikoa, argiztapen-azterlanak, eskema elektrikoak eta datu-sareak.
“Ikuskaritzak”, azaldu dute Gasteizko ‘start-up’ etik, “suteak babesteko egungo araudira egokitu behar direla gogorarazi diete enpresei. Hori dela eta, zenbait lan egin behar dira eta sistemak berritu behar dira. Hor merkatu-nitxo bat dugula ikusten dugu”.
Suatekek Ferrovial Servicios, Ondoan, LTK eta Tubal Instalaciones ditu bezeroen zerrendan, “onena hutsetik ez hastea da”, azaldu dute arduradunek. ISO 9001 lortzeko izapidean dago, eta alta eman du suteen aurkako babes-sistemak eta behe-tentsioko instalatzaileak instalatzeko eta mantentzeko enpresa gisa. Une honetan hiru pertsona ari dira lanean, eta beste batzuen “bilaketa prozesuan” dago.
SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Informazio gehiago esteka honetan.
Lotutako albisteak

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala
Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Female Founders Day: Emakumeen talentua eta ekintzailetza sustatzeko ekitaldia Bilbon
Inbertsioan, teknologian eta ekintzailetzan adituak elkartuko dira: hitzaldi nagusiak, eztabaida mahaiak eta pitch lehiaketa.

Fisioterapiaren aro berria diseinatzea du helburu Fisifyk
Bilboko startup honen xedea da bere zerbitzu digitala fisioterapiaren etorkizuna izatea, etengabeko zerbitzu hibrido eta publiko guztientzat irisgarria eskainiz.