Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Albisteak 30 ekaina, 2022

Supernovas: emakumeentzako laguntza ekintzailetzan, berrikuntzan eta inbertsioan oztopoak hautsi ditzaten

EIT-Berrikuntzaren eta Teknologiaren Europako Institutuko hiru erkidegok – horietako bik Euskadin dute egoitza – indarrak batu dituzte Europako ekosistema ekintzailean genero-arrakala murrizteko hainbat ekimenekin osatutako programa batean.

EIT – Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuko (Europar Batasuneko erakundea) kide diren EIT Food-ek (egoitza Bilbon du Europa Hegoalderako), EIT Manufacturing-ek (egoitza Donostian du Europa Mendebalderako) eta EIT Urban Mobility-k (egoitza Bartzelonan du),  bat egin dute Supernovas abian jartzeko. Programa berri horrek lau jarduera-ildo ditu, Europako ekintzailetza-esparruan genero-arraila murrizten laguntzeko, STEAM talentua ekosistemara erakartzeko, dagoeneko ekintzaile izan diren emakumeei laguntzeko eta emakume horiek elkarren artean konektatzeko.

Gaur egun, emakumeek oso ordezkaritza txikia dute ekintzailetzaren eta arrisku-kapitalaren munduan”, EIT Food-ek, Europako elikagaien berrikuntzarako ekimen liderrak eta programan parte hartzen duen komunitateetako batek, ziurtatu duenez. “‘Deeptech’-eko startupen % 15 soilik daude emakumeek sortuak edo kofundatuak. Mota horretako startupak dira eragin handiko berrikuntza zientifiko edo teknologikoan oinarritutako konponbideak garatzen dituztenak. Gutxienez emakume fundatzaile bat duten startupek Europako arrisku-kapitalaren inbertsioaren % 5 inguru baino ez dute jasotzen, eta badirudi hori mahaiaren beste aldean emakume gutxi egotearekin lotuta dagoela: inbertsio-batzordeen % 85 gizonezkoak dira soilik”, gaineratu dute.

Supernovasek zifra horiei aurre egiteko tresna izan nahi du, merkatuan eskuragarri dauden berrikuntzei forma emango dieten emakume gehiagoko ekintzailetza-ekosistema sustatuz. Horretarako, helburu desberdinak dituzten lau ekimenetan banatzen da.

Lehenengoa, Startup Stairway, zientzia, teknologia, ingeniaritza, arte eta matematikako (STEAM) diziplinetako graduatu berriak lan-merkatuan sartzea erraztera bideratuta dago. Horretarako, ‘high-tech’ edo ‘deep-tech’ arloetan jarduten duten startupak edo ‘scaleup’ak identifikatzen dira eta profil hori betetzen duten emakume gazteekin konektatzen ditu. Hori beka-pakete baten bidez gauzatuko da, onuradunen lehen edo bigarren lanari laguntzeko. Horien % 50, gutxienez, RIS eskualdeetatik edo herrialdeetatik datoz (berrikuntza-indize baxuak dituzten eskualdeak).

Bigarren lerroa, Rocket Up izenekoa, nazioartera zabaldu nahi duten emakumeek zuzendutako enpresa berritzaileak babestera zuzenduta dago. Tutoretza pertsonalizatuak eskainiko dira eta bazkide korporatibo liderrekin konektatuko dira, estrategia sendo batekin Europako merkatu berrietan hasteko gaitasuna izan dezaten.

Women2Invest prestakuntzaren ingurukoa da, STEAM unibertsitate-ikasketak dituzten emakumeek startupetan inbertitzeko oinarriak ikas ditzaten eta, gainera, ordaindutako praktikak eskaintzen dituzten inbertitzaileekin (arrisku-kapitala, arrisku korporatiboko kapitala edo arrisku korporatiboko unitateak) konekta ditzaten.

Azkenik, Mentoring for women leaders ekimenak harreman, tutoretza, prestakuntza eta gaikuntza-aukeren sare zabal bat eskaintzen die EIT komunitateko emakumeei, beren gerentzia- eta lidergo-trebetasunak hurrengo mailara eramateko. Hautatutako parte-hartzaileak mentore eta adituekin harremanetan jartzen dira, haien garapen-potentziala handitzeko.

Laugarren jarduera honek bere parte-hartzaileak hautatu dituen arren, StartupStairwat, Rocket Up eta Women2Invest deialdiak irekita daude gaur egun Europako herrialde guztietarako.

SPRI Taldeak euskal enpresentzako finantzaketa-tresnak ditu, haien susperraldia errazteko, balio erantsian zein merkatuetan egiten duten aurrerapen lehiakorra bultzatzeko, eta enpresa-proiektu berriei ekiteko. Bateratu, Gauzatu, Renove Industria 4.0 edo Renove Makineria bezalako finantzaketa programei buruzko informazioa kontsultatu.

Lotutako albisteak

Mikel Jauregi:  “Eusko  Jaurlaritzari  dagokiola  Euskadiko  enpresei  segurtasuna  eta  ziurtasuna  eskaintzea”

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”

Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

INNKIA  startup  jaio  da,  enpresen  behar  zehatzetarako  Adimen  Artifizala
24/02/2025 Up Euskadi

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala

LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA  Fundazioak  “Recircular  alimentación”  aurkeztu  du,  elikagai-soberakinak  errebalorizatzen  lagunduko  duen  tresna  digitala
23/02/2025 Up Euskadi

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala

Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/02/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Female  Founders  Day:  Emakumeen  talentua  eta  ekintzailetza  sustatzeko  ekitaldia  Bilbon
20/02/2025 Ekintzailetza

Female Founders Day: Emakumeen talentua eta ekintzailetza sustatzeko ekitaldia Bilbon

Inbertsioan, teknologian eta ekintzailetzan adituak elkartuko dira: hitzaldi nagusiak, eztabaida mahaiak eta pitch lehiaketa.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.