Susana Zaballa
Ekintzailetza
Elkarrizketak 26 maiatza, 2019

Susana Zaballa: “Pertsonen ongizatea erdigunean…”

"Enpresei laguntzen diegu talentua, berrikuntza eta eraginkortasuna suspertzeko planak eginez, pertsonen ongizatea erdigunean jarriz"
“Enpresei laguntzen diegu talentua, berrikuntza eta eraginkortasuna suspertzeko planak eginez, pertsonen ongizatea erdigunean jarriz”
Susana Zaballa enpresen eta hauen langileen kidea daa. Ekonomista formakuntzaz, herrialdeko eta nazioarteko firma handien aholkulari lana utzi zuen bere aholkularitza-enpresa sortzeko. Orduz geroztik, erakundeetan lan egiten duten pertsonei laguntzen dihardu, erakundeon errendimendua eta gaitasunak hazten diren heinean. Enpresa eta mindfulness-ean aditu izanagatik, berritu eta emaitzak hobetu nahi dituen edozein erakunderentzako kide egokia da.
Euren antolakuntza aldatu nahi duten Komertzio Kamarek, Udaletxeek, enpresek, enpresen elkarteek eta erakundeek harenganako konfiantza dute. Mindfulnessabezalako esparruetan, lanabes eraginkor eta berritzaileagoetan oinarritutako konponbideak diseinatzen ditu.

 

Nola lagun diezaieke Susana Zaballaren Aholkularitzak enpresei?

Enpresa txiki eta handiei euren potentzia osoa garatzen laguntzen diegu, bertako langileen hazkundean oinarrituz.

Planak diseinatzen ditugu enpresa bakoitzaren neurrira. Enpresa handietan antolakuntzaren inguruko aldaketak ezartzen laguntzen dugu, bereziki talentua, berrikuntza eta eraginkortasuna suspertzeko langileen ongizatearen bidez. Zehazki, interbentzio, proiektu eta formakuntzen gama zabala eratu dugu honako helburuekin: inteligentzia emozional eta soziala (SEL) garatu, estura gutxitu eta ongizatea hazi eta salmentaren inguruko zenbait alderdi hobetu, hala nola bezeroekiko arreta, erabakiak hartzeko prozesua eta sail ezberdinen arteko elkarlana. Erakunde bakoitza berezia denez, programa bakoitzaren beharrizanetara egokitzen dugu.

 

Erakundeen zuzendari eta buruek paper garrantzitsua izango dute?

Zeharo garrantzitsua. Momentu honetan zuzendari-taldeei lidertzarako eskakizun berrietara egokitzen laguntzen ari gara, scrum master paperan behar diren gaitasun sozial eta emozionalak garatuz. Praktika onen multzo honi esker elkarlanean eta taldean lan egitean emaitzarik onenak lor daitezke SCRUM metodologiaren proiektuaz.

 

Honelako prozesuak enpresa txikiek ere jar ditzakete martxan?

Jakina. Enpresa txiki zein pertsona ekintzaileen kasuan, salmenta da alorrik zailena eta larriena. Conscious Sale gidaliburua sortu dugu, salmenta estrategia, metodo eta diziplina batez egiteko, estres gabe.

Gidaliburu hau formatu digitalean dago, edonork eskura izan dezan; aplikazioa ere deskarga daiteke, fitxa eta audio guztiekin, nahi beste aldiz. 4 urte daramatzate sektore guztietako ekintzaileek metodologia hau erabiltzen, eta dagoeneko, bezeroek iradokitako hobekuntzak barneratu ditu. Orain, CEBEK eta La Caixari esker, CEBEK-en ekintzaile-sarean dago dohainik.

 

susana zaballa liderazgoNortzuk dira zuen bezeroak?

EHU edo Asturiaseko Gobernua bezalako erakunde publiko zein pribatuak, garapen-agentzien bidez gugana iristen diren enpresa txikiak, Komertzio Kamarak edota Foru Aldundia, CEBEK, Eusko Jaurlaritza bezalako erakundeak eta industria, teknologia edo zerbitzuak bezalako sektore anitzeko enpresa handiak. Zerbitzu malgu eta aldagarriak eskaintzen ditugu.

 

Nola antzematen dituzue enpresetan hobetu behar diren alderdiak?

Badakigu haien lekuan jartzen. Eskaintzen ditugun zerbitzuen bezero izan gara, ardura handiko lanpostuetan jardun dugu eta geure enpresa sortu dugu. Badakigu erakunde handi batean talde bat burutzen, eta badakigu enpresa bat ezer ezetik sortzen. Kontua ez da haiek behar dutena jakitea, baina behar duten hori zehazten eta berori lortzeko biderik onena topatzen laguntzen diegu. Bildu, entzun, behatu eta konponbidea sortzean datza.

Badakigu geure enpresek, geure gizarte-kultura dela eta, orokorrean modu hierarkizatuan funtzionatzen dutela. Arau zehatzak, komunikazio mugatua, eboluzionatzen ez duten sailak, lan zama handia… Oraindik ere uste ohi dugu geure gaitasunen mugetara arte lan egitea eska dezakegula, eta uste hau okerra dela erakutsi da aspalditik. Gizakion errendimenduak Gaussen kanpaiaren itxura du, eta gorengo puntutik aurrera jausia (antsietatea eta nekea) baizik ez dagoela ere jakin dakigu. Topera eman dezakegun denbora ez da oso luzea. Honenbestez, osasun eta lan segurtasuneko sailetan gero eta arrisku psikosozial gehiago dago, kultura hau dela eta. Gure gizartea aldaketa askora ohitzen saiatzen ari da epe oso laburrean, eta kulturak eta antolamenduak neurri berean aldatu behar dira. Enpresaren “soft” alderdiak, enpresaren barruko giza-harremanek, eragin positiboagoa dute berrikuntza teknologikoek baino.

 

Hobekuntzarik nabaritzen al dute kontratatzen zaituzteten enpresek?

Betiere pertsonei laguntzen eta eurengandik onena ateratzen laguntzen diegu, euren buruarekiko kontzientzia eta ongizatea zainduz. Interbentzio guztiak neurgarriak dira. Urteak daramatzagu geure interbentzioak zelan edo halan neurtzen, eta urtean-urtean hobetzen laguntzen digun feed-back baliagarria dugu. Egiten dizkiguten kalitate-inkesta guztietan oso ondo edo bikain puntuatzen digute. Egin ohi dugun lan askoren notak aurki daitezke gure webgunean.

 

Zein metodologia erabiltzen duzue alor hain abstraktuei aurre egiteko?

Oinarria, fokua eta etika Mindfulnessean oinarritzen dira, orain arte ezagutzen den zeharkako erremintarik indartsuena baita. Hemen, Mindfulnessaren potentzialarekiko ikuspegi oso mugatua dugu, baina estresa gutxitzea honen balioetako bakarra baizik ez da. Erresuma Batua bezalako herrialdeek urte asko daramatzate erabiltzen, kulturaren aspektu askotan, aldaketa kudeatzeko erakundeetan, lidergoan, aniztasunean, sormenaren garapenean, lan-harreman onuragarrietan… Britainiako Parlamentuaren txosten batek ezin hobeto laburtzen ditu: “Building the case for Mindfulness in the workplace”.

Proiektuen diseinuan eta antolakuntzan bestelako erreminta gehigarriak ere baliatzen ditugu, hala nola behaketa, IDEO metodologia (pertsonengan oinarritutako diseinua) edota Agile (Project Management). Neu bezala, neurekin urte askoan lan egiten duten pertsonek lan egin dute enpresen aholkulari gisa, finantzen esparruan, marketing, salmenta eta kudeaketan. Hortaz, enpresaren ikuspegi oso zabala dugu. Ni neu ekonomista nauzue, Masterra dut finantzetan eta MBA bat Marketingean ESIC-en, generoan aditua naiz eta Oxforden ikasia erakundeen Mindfulness aplikazioetan. Gainera, urtero berritzen dugu geure formakuntza, izenik handiena duten zentroak aukeratuz. Asko bidaiatzen dugu, geure bezeroei onena ekartzeko.

+info: https://susanazaballa.com

 

Lotutako albisteak

Surphasek  merkatuan  parekorik  ez  duen  teknologia  garatzen  du  eta  gatzgabetzeko  planten  eraginkortasuna  handitzea  lortzen  du

Surphasek merkatuan parekorik ez duen teknologia garatzen du eta gatzgabetzeko planten eraginkortasuna handitzea lortzen du

Donostiako ETEak, Europako Batzordearen 2,5 milioiko dirulaguntza lortuta, iragazkien egoera aurreikusten du denbora errealean; hala, geldialdi teknikoen % 60 murrizten du

Kimaiwi:  “Gure  proposamen  teknologikoa  balioztatzean  eta  nazioarteko  turismo-industriaren  aurrean  proiektatzean  zentratu  gara”
25/03/2025 Ekintzailetza

Kimaiwi: “Gure proposamen teknologikoa balioztatzean eta nazioarteko turismo-industriaren aurrean proiektatzean zentratu gara”

Startup arabarrak online irtenbideak garatzen ditu turismo-sektorearentzat, eta hazkunde eta babes handia izan du bere bederatzi hilabeteko bizitzan.

NAW:  “Gure  abantaila  lehiakorra  10  urte  bitarteko  kirol-oinetako  minimalista  eskaintzea  da”
04/03/2025 Berrikuntza

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”

Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Isabel  Urbano:  “Novia  Salcedo  Fundazioarekin  praktiketan  dauden  gazteen  %60k  kontratu  bat  lortzen  dute”
06/02/2025 Ekintzailetza

Isabel Urbano: “Novia Salcedo Fundazioarekin praktiketan dauden gazteen %60k kontratu bat lortzen dute”

Novia Salcedo Fundazioak 45 urte inguru eman ditu ikasketa-ingurunetik lan-mundurako trantsizioa errazten, prestakuntza praktiko ez-laboraleko programen bidez.

AIDTEC  Solutions  :“Ekintzaileak  zaindu  egin  behar  ditugu”
05/02/2025 Ekintzailetza

AIDTEC Solutions :“Ekintzaileak zaindu egin behar ditugu”

Nekazaritza jasangarriagoa lortzeko soluzioetan espezializatutako startuparen sortzaileetako bat da Izaskun Oribe

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.