Symplio, StandardAccess eta Recycl3R nabarmendu ziren IoT Week 2018 ekitaldian
Hainbat irizpide gainditu ondoren, 13 startup hauek izan ziren aukeratuak Bilboko IoT Week 2018 Startup Competition lehiaketan parte hartzeko: IMATEK, Ironchip, Arque, Zolertia, Recycl3R, Stockare, WiseHome, SocialAndCare, IDAB-IIoT, Symplio, WICASTR, Myruns eta StandardAccess.
Joan den ekainaren 5ean egin zen lehiaketa Euskalduna Kongresuen Jauregian. Hauek izan ziren proiektu berritzaile onenak:
- 1 saria – Symplio, Bilbo
- 2 saria – StandardAccess, Dingle (Irlanda)
- 3 saria – Recycl3R, Palma Mallorcakoa
Hauek izan ziren epaimahai ebaluatzaileko kideak:
- Jose Miguel Landeta, IK4-Tekniker
- Alexander Gluhak, Digital Catapult
- Tanya Suarez, BluSpecs / IoT Tribe
- José Antonio Campos, Deusto University
- Irene López de Vallejo, DEX I Ocean Protocol Foundation
- Esther Paguey, BIC Gipuzkoa
IoT Week 2018 ekainaren hasieran egin zen Bilbon, Gauzen Interneten munduko azken joerak lantzeko. Euskalduna Conference Centre aretoan elkarrekin bildu ziren adituak, ikerlariak, ikerketa-zentroak, proiektu europarrak, startupak, enpresak eta, besteak beste, nazioarteko antolakundeak, denak helburu berarekin: etorkizunean inpaktua izan dezaketen joerak eta teknologiak identifikatzea eta haien inguruan eztabaidatzea.
IoT Forum eta IK4-TEKNIKER erakundeek elkarrekin antolatu zuten ekitaldi hori, helburutzat hartuz hainbat hiritan (Bartzelona, Berlin, Venezia, Bled, Helsinki, Londres, Lisboa, Belgrado eta Geneva) eginiko edizio arrakastatsuak hobetzea. IoT Week ekitaldiak erakunde hauen babesa izan zuen: Bizkaiko Foru Aldundia, SPRI, Euskadiko Garapen Agentzia eta Eusko Jaurlaritza.
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza