Taldeki Biosolutions: Diagnostiko aurreraturako biosentsoreen belaunaldi berria
Bertikala: Osasun pertsonalizatua
Proiektuaren deskribapena
Taldeki Biosolutionsek metala-proteina sentsore hibridoen belaunaldi berria garatzen du antigorputzak eta biomarkatzaileak detektatzeko. Horrek guztiak antigorputz tradizionalekin eta nanobodyekin alderatuta, aukera berritzaileagoa eta eraginkorragoa eskaintzen du. Teknologia horren bidez, proba diagnostikoak egonkortasun eta erreproduzigarritasun handiagoarekin, eta produkzio-kostu txikiagoarekin bizkor gara daitezke.
Taldekiren berrikuntza MELISA plataforman oinarritzen da, eta CIC biomaGUNEk garatu eta patentatu, eta Taldeki Biosolutionsi lizentziatu zaio. Horrek honako hauek eskaintzen ditu:
- Antigorputzak desagerraraztea, kostuak gutxituta eta diagnostikoaren egonkortasuna handituta.
- Diseinu-malgutasuna (horri esker, test bakarrean, askotariko biomarkatzaileak detekta daitezke).
- Metala-proteina nanosentsore hibridoetan oinarritutako detekzio untrasentsiblea.
- Antigorputzetan oinarritutako beste metodo tradizional batzuekin alderatuta, egonkortasun eta erreproduzigarritasun handiagoa.
Merkatua
Taldekiren teknologiak inpaktua sortzeko ahalmen handia du diagnostikoaren eta askotariko biomolekulak detektatzeko sektorean. Hala, honako hauetan ditu aplikazioak:
- I motako diabetesa: funtsezko antigorputzen detekzio goiztiarra (GAD65, IA-2A, IAA, ZnT8A).
- Infekzio-gaixotasunen diagnostikoa: detekzio serologiko bizkorra, eta kostu baxukoa.
- Medikuntza pertsonalizatua: behar kliniko espezifikoetara egokitutako biosentsoreen garapena.
- Askotariko analitoak detektatzeko ahalmena duten erreaktiboak, I+G arlorako.
Technology tags
Negozio-eredua
Proiektuaren beharrak
Sustatzailea

Proiektu honen parte izatea interesatzen zaizu?
Eman izena hemen zure hautagaitza bidaltzeko.
Lotutako albisteak

K-ALMA: AA sortzailea software fidagarriaren probetarako
Basque Tek Venturesek kode-baliozkotzeak automatizatu eta egiaztatze-kostu handia txikitzen duen proiektu hau sustatzen du.

FATRIXGEL: 3D zelula-kultiborako biomaterial unibertsala
Proiektua Basque Tek Venturesen barruan kokatzen da, eta terapia bioteknologiko eta farmazeutikoen ikerketara bideratutako ehunen sorkuntza irauliko du.

Konbus+: Abiadura handiko eta tenperatura kontrolatuko proiekzio termikoko sistemak
Ekimena Basque Tek Venturesen barruan kokatzen da, eta muturreko baldintzetan balio erantsi handia duten estaldurak eskaintzen ditu modu errentagarri eta eraginkorrean.

INTELLIWELD: soldatutako batasunen kalitatearen ebaluazioa
Basque Tek Venturesek soldatze-sistemetarako prozesu eta produktuen analisi- eta kontrol-sistema integrala eskaintzen duen ekimen hau babesten du.

CRIOKEEP: produktu terapeutikoen kriogenizatze, garraio eta dosifikaziorako gailua
Basque Tek Ventures-ek irtenbide hau bultzatzen du arrisku eta kostuak murriztuta medikuntza aurreratuko terapien eraginkortasuna hobetze aldera.

Prospect Biotech: zelula-kultiboen argi bidezko analisiak denbora errealean
Basque Tek Venturesek terapia aurreratuen garapen eta monitorizaziorako irtenbide optikoa eskaintzen duen proiektu hau sustatzen du.

Makby: medikuntza birsortzailerako 3D bioinprimatze-softwarea
Basque Tek Venturesek ehun biologiko artifizialen arloa eraldatuko duen ekimen hau sustatzen du.

BATTBELT: baterien kudeaketa mekanikoa errendimendua hobetzeko
Basque Tek Ventures ekimenaren barruan kokatzen den proiektuak ioi-litio baterien iraunkortasuna eta dentsitate energetikoa handiagoa izaten laguntzen du.

ORBIK: zibersegurtasuneko soluzioak, elektronika txertatua duten ekipoentzat
Segurtasuneko kalteberatasunak ebaluatzearen, detektatzearen eta monitorizatzearen bidez produktu teknologikoak ziurtatzea da Basque Tek Venturesen baitako proiektuen honen oinarria.

OPTIDEL Biosystems: landare-osagai aktiboen solubilizazioa, haien xurgapena eta bioerabilgarritasuna hobetzeko
Basque Tek Ventures ekimenak bultzatu du proiektua eta kostu baxuan eraginkorragoak diren produktu topikoak formulatzeko soluzio kosmetiko-sanitarioak eskaintzen ditu.