Albisteak 4 abendua, 2023

Tantai Baso Jabe Kooperatibak lantokia ireki du Arrasateko Industrialdean Euskadiko baso-kudeaketaren eredua eraldatzeari ekiteko

Zuk. Tantai, basoen kudeaketan puntako aplikazioa da. Aukera ematen du kartografia eta baso-jabetzak denbora errealean ikusteko eta baso-kudeaketarekin lotutako erabakiak aztertu eta hartzeko.…

 

Arabako kooperatiba gazte hau Arrasateko Markulete industrialdean instalatu da duela gutxi, Deba Bailarako Industrialdea, S.A.k kudeatuta, basogintza jasangarriaren garapenean zerbitzu bat emateko, bazkideei eta bezeroei espezie autoktonoz osatutako baso-masak egokitzeko kudeaketa-eredu baterantz eraldatzen lagunduz eta baso-mozketak saihestuz.

 

Bere instalazio berrietan, Tantai Baso Jabe Kooperatibak enpresa-helburu berri bati eta ilusioz beteriko etapa bati ekin dio eta, horri esker, hasieratik kudeatu ahal izango du 1.000 hektarea baino gehiagoko baso-azalera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

 

DebaGoiena 2023 sarearen barruan prototipo bihurtzeko prozesu bat egin ondoren, Tantai Baso Jabe Kooperatiba 2023ko urtarrilean sortu zen, gure basoak kudeatzeko eredu berri bat bultzatzeko helburu sozialarekin. Honako hauek dira bere ardatz estrategiko nagusien helburuak: espezieen aniztasuna areagotzearen alde lan egitea, balizko mehatxuen aurrean erresilientzia areagotzea, esku-hartze potentzialen kostua murriztea eta ekosistema egonkortzea, denboran jasangarriak eta egonkorrak diren basoak sortzeko.

 

Hasieratik kudeatu ahal izango du 1.000 hektarea baino gehiagoko baso-azalera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Tantai kooperatibaren izaera komunitarioa mendi-jabe bazkideen, bazkide langileen eta bazkide laguntzaileen parte-hartzean oinarritzen da, eta horrek izaera integrala ematen dio proiektuari. Horretarako, aholkularitza, laguntza eta arreta pertsonalizatuko zerbitzua eskaintzen die bazkideei, hiru fasetan garatzen dena: inbentarioa, plangintza eta baso-kudeaketa egikaritzea.

 

Zuk. Tantai, basoa kudeatzeko puntako aplikazio berria

Errez Kooperatiba Elkarte Txikia-rekin eta Agresta Cooperativa-rekin lankidetzan, Tantai Baso Jabe Kooperatibak Zuk.Tantai diseinatu du, Euskal Herrian aitzindari den aplikazio teknologikoa, bazkide erabiltzaile eta langileei informazio eguneratua eskaintzen diena baso-kudeaketarekin lotutako erabakiak aztertu eta hartzeko.

 

Zuk.Tantai aplikazioak aukera ematen du jabeen baso-masei lotutako kartografiak eta datuak denbora errealean ikusteko, egoerak aztertzeko eta gauzatu beharreko proiektuei edo esku-hartzeei erantzuteko.

 

2024rako, Tantaik, alde batetik, Zuk.Tantai aplikazio teknologikoa handitzea eta hobetzea aurreikusi du eta, bestetik, baso-kudeaketako teknikari profesionalen talde bat eratzea, partikularren eta elkartekideen baso-sailen proiektuetan lan egiteko.

 

Deba Bailarako Industrialdeak, 314 enpresa Debabarreneko eta Debagoieneko industrigunetan kokatzeko lagundu du

Deba Bailarako Industrialdea, S.A-k, Sprilur, S.A.ren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Elgoibar, Eibar, Mendaro, Mutriku, Oñati, Bergara, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako Udalen partaidetzarekin, ekimen hau Arrasateko Markulete industrialdean instalatzen lagundu du. Sozietateak, eratu zenetik, 6 industrialde sustatu ditu Debabarrenean eta beste 11 Debagoienean, eta horietatik zortzi erabat okupaturik daude. Gaur egun, 314 enpresa daude enpresa-eremu horietan.

Arrasateko Markulete poligonoan, Tantai dagoen lekuan, 8.496 metro karratu industria-nabe, 1.649 m²-ko bulego-eraikin bat eta erabilera mistoko 772 lokal daude. Une honetan, bulegoetarako 757 m² eta erabilera mistoko beste 485 m² daude erabilgarri. Industria-nabeak % 100ean okupatuta daude.

 

Tantai Baso jabe Kooperatiba

Lotutako albisteak

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.