Smartur Furniture
Albisteak 20 urria, 2022

Teknologia diseinuaren zerbitzura jartzen du Smartur Furniturek

Altzarietan espezializatutako enpresa honek smartphone, tablet edo edozein gailu elektroniko kargatzeko aukera ematen duten altzari ‘adimendunak’ merkaturatzen ditu

Etxebizitza tradizionalaren kontzeptua aldaketa sakonak izaten ari da azken urteotan. Gero eta etxe gehiagotan bertan bizi diren pertsonen lanbide eta aisialdi-beharrak asetzera bideratutako gune berriak sortzen ari dira. Horrela, ez da harritzekoa lau pareta horiek bulego, joko-areto, gimnasio bihurtzea… Agertoki berri honetan, Smartur Furniture startupak hurrengo belaunadiko altzarien aitzindari bihurtzearen aldeko apustua irmoa egin du, eta horren harira, mugikorra, tableta edo edozein gailu elektroniko kargatzeko aukera ematen duten altzariak sortu ditu.

Diseinuarekin, teknologiarekin eta iraunkortasunarekin konprometitutako marka gara. Gure helburu nagusia da etxeko txokoak leku berezi bihurtzea, etxebizitzaren domotizazioan eragile nagusi izango diren altzariekin”, dioete bere webgunean.

Smartur Furniture

 

Ideia iraultzaile horren protagonistak Jokin Zubiaurre eta Arthur Vozhdaienko dira, beren proposamen berritzaileak gizartearen zerbitzura jartzeko gogoa duten bi ekintzaile gazte. Jokin Berangokoa da eta LEINN (Leadership, entrepreneurship and innovation) gradua ikasi zuen Arrasateko enpresa fakultatean. Ondoren, enpresak nazioartekotzeko graduondokoa egin zuen EHUrekin, Deusturekin eta Arrasaterekin batera. Arthur, berriz, ukrainarra eta Ivankivekoa da, nahiz eta orain Sopelan bizi den. Talde medikoen ingeniaritzako ikasketak egin zituen Kieveko institutu politeknikoaren instrumentazio eta eraikuntza fakultatean.

Beren proiektu enpresarial duela hiru urte sortu zen, biek altzariek “garapen teknologiko handiko produktu gisa” eskaintzen dituzten aukerei erreparatu zietenean. Proiektua bideragarria zela egiaztatu ondoren, lehen prototipoen garapenean inplikatu ziren Mondragon Unibertsitatearen laguntzarekin. «Guretzat bigarren mailako proiektua izan zena proiektu sendoa bihurtu da azkenean, eta etorkizunerako proiekzio handiak izan ditu», azpimarratu dute bi ekintzaile nekaezinek.

Bere produktu abangoardistei dagokienez, ‘Kubik’ izeneko eredu bat nabarmentzen da: gau-mahaitxo bat mugikorra, tableta bat edo edozein gailu elektroniko kargatzeko gai dena. Eta nola egiten du? Altzariak haririk gabeko karga bat eta USB ataka bi ditu, 15w arteko potentzia dutenak. Gainera, egurrean alderantzizko etengailu bat du, zeharkako LED argi beroa proiektatzen duena, gela leku bakar bihurtzeko. Funtzionaltasun-plusa nahi dutenentzat, ‘Kubik Max’ bertsioa ere eskuragarri dago, biltegiratzeko egurrezko erretilu bat duena.

Smartur-ren diseinuak hornitzaile nazionalez elikatzen dira, eta, besteak beste, baso-kudeaketa arduratsua ziurtatzen duen FSC zur ziurtatua erabiltzen da. Produktua Arrigoriagako tailer batzuetan muntatzen da, eta bertan osagai guztiak mihiztatzen dira. Bezeroen nomina zabalaren barruan sektore askotako enpresak daude, hala nola hotelak, bulegoak, jatetxeak eta merkataritza-guneak. Era berean, azpimarratu behar da enpresa gazte hau dagoeneko B Accelerator Tower (BAT), “ekimen-gunea”, osatzen duten 69 enpresetako bat dela, Bizkaiko Aldundiak eta beste euskal erakunde batzuek bultzatutako berrikuntzarako gunea.

Smarturri buruz gehiago jakin nahi baduzu, esteka hau bisita dezakezu

Smartur Furniture

Smartur Furniture logo

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  startup  disruptiboen  talentua  eskuratzeko  aukera  emango  die  EAEko  ETEei
27/04/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startup disruptiboen talentua eskuratzeko aukera emango die EAEko ETEei

SPRIk BIND SMEren 5. edizioa ireki du, EAEko ETEek startup berritzaileekin elkarlanean jardun eta haien lehiakortasuna hobetzeko. Deialdia uztailaren 4ra arte egongo da zabalik. Hautatutako ETEek teknologia disruptiboetara eta talentu berritzailera sarbidea izango dute, IA, jasangarritasuna edo Smart Factory bezalako arloetan soluzioak garatzeko.

EatAmigo,  ostalaritzako  eskaerak  automatizatzeko  AA  erabiltzen  duen  tresna

EatAmigo, ostalaritzako eskaerak automatizatzeko AA erabiltzen duen tresna

Gipuzkoako enpresak jatetxeekin, ostalaritza kateekin eta elikagai banaketa enpresekin egiten du lan estatu mailan, eta duela gutxi Mexikon lortu du lehen bezeroa.

ESGI  188  (European  Study  Group  with  Industry)  Bilbon  izango  da  2025eko  maiatzaren  26tik  30era
24/04/2025 Berrikuntza

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era

Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

Zinemaldia  Startup  Challenge  2025
21/04/2025 Ekintzailetza

Zinemaldia Startup Challenge 2025

Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop,  WordPress-erako  (“WP”)  diseinatutako  plugina,  online  denden  jabeei  katalogoen  kudeaketa  errazten  die
20/03/2025 Ekintzailetza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die

Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.