Think Big 2018 Sariak / ZITEK
“Think Big 2018” enpresa- Ideien Lehiaketak Bizkaiko Campusean ikasleen artean Ekintzailearen aldeko Kultura hedatzea du helburu. Deialdiak jarrera ekintzailea piztu nahi du. Oro har, ikasle, tituludun eta ekintzaileek zerbitzuak eta produktu bideragarriak komertzialki garatzeko, beraien ezaguerak eta lanbide esperentzia aplikatzen adoretu nahi du.
Zitek programak lehiakide saridun edota ez-saridun guztien eskura ideiak martxan jartzeko eta proiektua enpresa bilakatu ahal izateko baliabideak jarriko ditu.
Beste aldetik, lehiaketak edozein negozio-ekimen edota negozio ideia garatzeko lankidetza eman hahi du eta ekintzaileen beharrak hobeto betetzeko komunikazio tresna bat sortu nahi du.
Buruan enpresa ideiaren bat? Hau da zure lehiaketa, apunta zaitez!
Sariak:
1. Saria: 2.500€
2. Saria: 1.500€
3 eta 4. Sariak: 800€tako
Ekintzailea bazara eta enpresa ideia bat baduzu Think Big-era aurkeztu behar zara. Lehiaketa honek Bizkaiko Campuseko unibertsitarien artean ekintzailetza piztea du helburu. Ikasleak animatzen ditu komertzialki irteera duten produktu eta zerbitzuak kudeatzera, beraien lan esperientzia eta jakituria aplikatzeko.
Izen emate epea maiatzaren 8an amaitzen da
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza