toribio echevarria premios sariak
Ekintzailetza
Albisteak 9 maiatza, 2019

Toribio Echevarria Sariek start-up eta enpresa asmoen hautagaitzak jasotzeko epea ireki dute

Udalak 10.500 euroko aparteko saria emango dio edozein kategoriatan irabazle edo finalista suertatzen den proiektuetako bati.

Toribio Echevarria Sariak 29. ediziora iristen dira aurten, eta Euskadiko ideia eta proiektu ekintzaileen lehiaketarik nabarmenena da gaur egun. Sari hauek, Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatuak, Euskadin ekimen ekintzaileak aitortzeko eta haien sustatzaileei jardueraren hasieran laguntzeko sortu ziren.

Irabazleek 10.500 euroko diru kopurua jasoko dute eta laguntza-programak, aholkularitza eta prestakuntza eskuratzeko aukera izango dute. Gainera, udalak 10.500 euroko aparteko saria emango dio edozein kategoriatan irabazle edo finalista suertatzen den proiektuetako bati.

Toribio Echevarria Sariak bi kategoriatan deitzen dira: “Enpresa asmoak” eta “Enpresa Berria”. Bakoitzak 10.500 euroko diru kopurua ematen du eta laguntza-programak, prestakuntza eta aholkularitza eskuratzeko aukera eskaintzen du. Halaber, beste sari batzuk ere badaude, garapen teknologikoan edo nazioartekotze-prozesuan laguntza behar duten ekimenei zuzenduak.

Edizio honetan, gainera, Eibarko Udala aparteko saria emango zaio, 10.500 eurokoa, edozein kategoriatan irabazle edo finalista suertatzen den proiektuetako bati, baldin eta jatorria edo kokapena Eibarren izateko eskakizuna betetzen badu edo herri horretan gutxienez 2 urtez kokatzeko konpromisoa hartzen badu. Laguntza ekonomikoaz gain, BIC Gipuzkoak zuzentzen duen PADEM (Ekintzaileentzako eta Start-upentzako Zuzendaritza Programa Aurreratua) prestakuntza-programan parte hartzeko aukera eskaintzen du sari horrek. Udalerrian enplegua eta jarduera berritzailea sortzen duten enpresa-proiektuen garapena bultzatzea eta aitortzea da sari berezi horren asmoa.

Eibarko alkate Miguel de losToyosek eta BIC Gipuzkoako zuzendari kudeatzaile Marisa Arriolak gaur goizean aurkeztu dute Eibarko udaletxean deialdi berri hau. Berrikuntza teknologikoa bereziki nabarmentzen duten proiektu ekintzaileen ahalmen ekintzailea, ekimena, berrikuntza, sormena eta enpresa-garapena sustatzea eta aitortzea da Toribio Echevarria Sarien xede nagusia.

Miguel de los Toyos Alkateak hauxe adierazi du: “sari hauek erakusten dute herriak apustu irmoa egiten duela —dibertsifikazio eta indarberritze-estrategien barruan— ekintzailetza eta berrikuntza teknologikoaren alde, industriaren hobekuntzan aurrera egiteko, enplegua sortzeko, eta, beraz, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko” . Marisa Arriolak, bestalde, nabarmendu du “sari hauek zein garrantzizkoak diren gure enpresa-etorkizunerako arlo estrategikoetan jarduera berritzaileak abian jartzen ari diren eta, gainera, goi-mailako kualifikazioko enpleguak sortzen ari diren proiektuei laguntzeko eta ikusgaitasuna emateko”.

Deialdi berri honen aurkezpenean izan da Nerea Subirán, iaz “Enpresa asmoak” kategorian saria irabazi zuen  Mepro-ko arduraduna, iaz “Enpresa asmoak” kategorian irabazi zuen saria SpermSelect ekimenarekin. Bere esperientzian oinarrituta, sari horrek bere proiektuari eman dion bultzada nabarmendu du, “alderdi ekonomikoan eta proiekzioan ez ezik, prestakuntza- eta aholkularitza-prozesuetan izandako laguntzaren balioagatik ere”.

Lehiaketa hau sortu zenetik, 600 enpresa-ideia eta -proiektu baino gehiago aztertu dira. Aurreko edizioetan saritutako proiektuek 38 milioi euro inguru inbertitu dute, eta 800 bat lanpostu sortu, horietako % 80 baino gehiagok goi-mailako kualifikaziokoa dute.

Aurtengo sari-banaketa uztailean egingo da Tekniker fundazioaren eraikinean. Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatzen duten ekimen honetan parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako departamentuak. Laguntzaile dira, halaber, Gipuzkoako Bazkundea, Elkargi, APD, El Diario Vasco, SPRI, eta Adegi, Cebek eta SEA enpresaburuen elkarteak.

info +: www.toribioechevarria.com

Lotutako albisteak

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.