Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

YON BERDOTE TOTALFOOD
Ekintzailetza Finantziazioa
Albisteak 5 Azaroa, 2020

TotalFood-ek inbertsore berriak erakarri nahi ditu proiektua arintzeko

Garapen berriak, kolaboratzaile gehiago eta nazioartekotze-prozesua garatzea du helburu.

‘TotalFood duela bost urte sortu zen, Yon Berdotek erbestean lortutako esperientziaren ondorio gisa: “Uste baino diru gehiago gastatu nuen bazkari eta afarietan”, ezagutza eta planifikazio faltaren eraginez. “Beraz, itzuli nintzenean, gastuak kontrolpean izanik bidaiariek nahi dutena aurkitzeko bideak ikertzeari ekin nion”.

Berrikuntzan eta elkarlanezko ekonomian oinarrituz, haren zifrek emaitza onak erakusten dituzte; 16.000 enpresa inguru kidetu zaizkie, gehienbat turismorako ostatuak, jatetxeak eta enpresa bezeroak.

Garapen berriak, kolaboratzaile gehiago eta nazioartekotze-prozesua garatzea du helburu.

 

Aurkitu, erreserba egin, jatetxe eta hoteletan gozatzea, modu erraz eta ziurrean.

Hala da, ‘TotalFood’-ek kokapenaren, ostatuaren izenaren edota hashtag-en araberako jatetxerik onenak aurkitzea ahalbidetzen du, mahaia erreserbatzeko menuarekin nahiz menu gabe. Bestalde, hotelak, ostatuak, landetxeak edota bainuetxeak aurki daitezke kokapena, izena edo hashtagaren bidez, kontaktatutako jatetxeetan bazkariak edo afariak gehitzeko aukerarekin.

 

Horrez gain, menu zehatzaketa prezio borobil eta bereziak dituzue, aurrekontu anitzetara egokituak!

Horixe da, jatetxeetan 2.500 menu-eskaintza baino gehiago ditugu.

B2B mailan zerbitzua eskaintzen diegu enpresa askori, euren negozio-bazkariak edota irteera komertzialak kudeatzeko, langileen mantenuaren gastua ezartzeko edota taldeko bazkaria egin behar den edozein ekitaldirako.

B2C mailan, janariaren zaleentzako ezin hobea da, jatetxe berriak ezagutu ditzaketelako. Plater berriekin goza dezakete, bikoteentzako leku xarmagarriak topatu, lagunekin zein familiarekin joateko jatetxeak… baita benetako esperientzia gastronomikoa bizi nahi duten bidaiarientzat ere.

Gainera, menuek prezio oso ezberdinak izan ditzakete, 10 eurotik 45era bitartean.

 

Egiazki, antzeko hainbat zerbitzu daude Sarean; zerk bereizten du TotalFood lehiakideengandik?

Mahaia erreserbatzeko marketplace-rik handiena gara, eta Hotela + Jatetxeak erreserbatzeko aukera duen OTA bakarra mundu osoan. Gainera, gure ‘tagging’ sistema berritzaileak # hashtag bidezko bilaketak ahalbidetzen ditu, hala nola #paella jatetxeen kasuan, #parking gratuito, edo #petfriendly ostatuen kasuan.

TotalFooden bidez ostatua erreserbatu daiteke eta pentsio erdia nahiz pentsio osoa izan ehundaka jatetxetan. Honela, egonaldian denbora eta dirua aurrez daitezke, norberak gogoko duena jateko. Bestela, mahai bat erreserbatu daiteke zernahi jateko gastua kontrolpean izanik.

 

Turismoaren sektoreari konponbide ezberdinak gehitzea, enpresa erreferente gisa finkatzeko. Hauxe da zuen egunean-eguneango erronka.

Berrikuntzan eta elkarlanezko ekonomian oinarrituz, gaur egun 16.000 enpresa inguru ditugu kideturik, turismorako ostatuak, jatetxeak eta enpresa bezeroen artean.

Garapen berriak, kolaboratzaile gehiago eta nazioartekotze-prozesua garatzea dugu helburu.

Une honetan, sasoi latza iragaten ari garela kontuan izanik, proiektua arintzeko inbertsore pribatuen bila gabiltza.

 

Nola eragiten dizue pandemiak?

Pandemiak kalte egin digu bezero bidaiari edo turistekin, baina aldi berean, bertoko bezeroek totalfood.es gero eta gehiago erabiltzera laguntzen digu, betiere inguruko negozioetan.

Alarma-estatua ezarri zenetik, “Geure ostalariei lagun diezaiegun” leloaz, menuen aurre-salmentarako kanpaina dugu 6 hilabeterako. Oso erabilgarria eta abantailatsua da guretzat, ostalaritzarako eta erabiltzaileentzako.

Jatetxe eta ostatuetan eskaintzen ditugun zerbitzu guztiak ezagutzeko interesa duen enpesa, startup edo pertsonarik badago, gustura emango diogu ondo etorria.

 

Informazio gehiagorako: www.totalfood.es

Harremanetarako: info@totalfood.es  tlf. 946058045.

 

YON BERDOTE TOTALFOOD

Lotutako albisteak

Mikel Jauregi:  “Eusko  Jaurlaritzari  dagokiola  Euskadiko  enpresei  segurtasuna  eta  ziurtasuna  eskaintzea”

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”

Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

INNKIA  startup  jaio  da,  enpresen  behar  zehatzetarako  Adimen  Artifizala
24/02/2025 Up Euskadi

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala

LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA  Fundazioak  “Recircular  alimentación”  aurkeztu  du,  elikagai-soberakinak  errebalorizatzen  lagunduko  duen  tresna  digitala
23/02/2025 Up Euskadi

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala

Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/02/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Female  Founders  Day:  Emakumeen  talentua  eta  ekintzailetza  sustatzeko  ekitaldia  Bilbon
20/02/2025 Ekintzailetza

Female Founders Day: Emakumeen talentua eta ekintzailetza sustatzeko ekitaldia Bilbon

Inbertsioan, teknologian eta ekintzailetzan adituak elkartuko dira: hitzaldi nagusiak, eztabaida mahaiak eta pitch lehiaketa.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.