adigai aitor uribetxebarria
Ekintzailetza
Elkarrizketak 12 abendua, 2019

“TRIZ metodologiak Betirako Lehiakortasuna lortzen laguntzen die enpresa teknologiko eta industrialei”

“Adigai Innovationetik metodologia horri buruzko aholkularitza eta prestakuntza zerbitzua eskaintzen diegu enpresei, denboran zehar modu iraunkor batean oso lehiakorrak izan daitezen laguntzeko”

Oraingoa bezala aldakorra den eskenatoki honetan, bai konpainia teknologikoek zein industria arloan aritzen direnek, “txipa” aldatu behar dute lehiakorragoak izateko. Jada ez du balio arazo tekniko konplexuak ideia-ekaitz sinple edo “Brainstorming” batekin konpontzen saiatzea; beharrezkoa da TRIZ bezalako metodologia integralak aplikatzea, berrikuntza prozesuei errepikagarritasuna, aurreikusgarritasuna eta fidagarritasuna ematen dienak.

“Adigai Innovationetik metodologia horri buruzko aholkularitza eta prestakuntza zerbitzua eskaintzen diegu enpresei, denboran zehar modu iraunkor batean oso lehiakorrak izan daitezen laguntzeko”, Aitor Uribeetxebarria CEOak adierazten duenez.

 

Zure lana, enpresen lehiakortasuna areagotzea da, TRIZ bidez. Zertan datza berrikuntza metodologia hori?

TRIZ (Inbentiboko Arazoak Ebazteko Teoria) enpresei errepikagarritasuna, aurreikusgarritasuna eta fidagarritasuna ematen die bere berrikuntza prozesuetan. Egungo egoera zurrunbilotsu honetan, arazo tekniko konplexuak ezin dira “saiakuntza eta errorea” metodo tradizionalekin edo “Brainstorming”-ekin konpondu. Kontextu honetan, metodología honek nabarmen laguntzen du prozesu horiek sistematizatzen eta bizkortzen.

 

Eta, nola lortzen da?

Gaur egun, lehiatzeko abantaila iraunkor bakarra berrikuntza da, eta, beraz, enpresa batek epe luzera oso lehiakorra izan nahi badu, berritzeko gaitasuna handitzearen aldeko apustu irmoa egitea beste aukerarik ez zaio geratzen. Baina erakunde baten barruan berrikuntzaren arloko operatiba planteatzeko moduak arrakastaren eta porrotaren arteko aldea marka dezake. Ildo horretan, berrikuntza prozesuei lotutako denbora eta arriskuak nabarmen murrizten laguntzen die TRIZek, Eta nola lortzen du erronka hau? Logikan, datuetan eta 50 urtetik gorako ikerkuntzan oinarritutako metodo eta tresnekin. ‘Adigai Innovation ‘-etik, berrikuntza sistematikoan eta sormen teknikoan espezializatutako aholkularitza eta prestakuntza zerbitzua eskaintzen diegu enpresei, Oinarri gisa TRIZ metodologia erabiliz.

 

Metodologia horrekin zer onura lortzen dituzte enpresek?

Enpresek beren berrikuntza prozesuen errentagarritasuna handitzen dute, inbertitutako denbora nabarmen murrizten lortzen dutelako. Aldi berean, prozesu horiei lotutako ziurgabetasuna murrizten dute; izan ere, une oro, konponbideen bilaketa norabide egokian bideratzen da, baliorik handiena kosturik txikienean eskaintzen diotenak, hain zuzen ere. Azkenik, lehiakortasun maila handitzen dute produktu edo zerbitzuen belaunaldi berriak garatzeko aukerak identifikatzen dituztelako.

Abantaila horiez gain, arazo espezifikoetarako soluzio disruptiboak aurkitzen dira, ekoizpen eta eragiketa-kostuak murriztu, irtenbide berritzaileetan egon daitezkeen akatsei aurrea hartzen zaie, eta eluzio estrategien garapena hará nola patenten aterkia.

  

Zeintzuk dira zuen sektore nagusiak?

Batez ere, teknologia eta industria sektoreei ematen dizkiegu gure zerbitzuak. Berrikuntza proiektuetan edo arazoen konponketan lan egiten duten pertsonen bidez egiten dugu. Profesional horiek, normalean, berrikuntzako arduradun edo zuzendariak, zuzendari teknikoak, ingeniariak, baita ezagutza kudeatzeko teknikariak izaten dira.

 

Eta orain, zein etapatan aurkitzen zarete zuen enpresa proiektuan?

Metodologia ezagutarazteko erabili dugun “ebanjelizazio-etapa” baten ondoren, une honetan, TRIZen erabileratik onura atera dezaketen bezeroak bilatzen ari gara, baita asmo horretan lagunduko duten aliantzak ere..

 

Zeintzuk dira etorkizun hurbilerako zuen erronkak?

TRIZaren erabilgarritasuna mundu osoko milaka enpresarentzat (Boeing, Samsung edo Ford, besteak beste) eta hainbat sektore eta tamainatako erakundeentzat frogatu izan ondoren, gure helburua metodologia hau gure inguruko enpresa teknologiko eta industrialetara helaraztea da.

 

info+: www.youtube.com/channel/UCIuFDGSc-wbT5GvegI9D-pg y www.adigai.com

Lotutako albisteak

Surphasek  merkatuan  parekorik  ez  duen  teknologia  garatzen  du  eta  gatzgabetzeko  planten  eraginkortasuna  handitzea  lortzen  du

Surphasek merkatuan parekorik ez duen teknologia garatzen du eta gatzgabetzeko planten eraginkortasuna handitzea lortzen du

Donostiako ETEak, Europako Batzordearen 2,5 milioiko dirulaguntza lortuta, iragazkien egoera aurreikusten du denbora errealean; hala, geldialdi teknikoen % 60 murrizten du

Kimaiwi:  “Gure  proposamen  teknologikoa  balioztatzean  eta  nazioarteko  turismo-industriaren  aurrean  proiektatzean  zentratu  gara”
25/03/2025 Ekintzailetza

Kimaiwi: “Gure proposamen teknologikoa balioztatzean eta nazioarteko turismo-industriaren aurrean proiektatzean zentratu gara”

Startup arabarrak online irtenbideak garatzen ditu turismo-sektorearentzat, eta hazkunde eta babes handia izan du bere bederatzi hilabeteko bizitzan.

NAW:  “Gure  abantaila  lehiakorra  10  urte  bitarteko  kirol-oinetako  minimalista  eskaintzea  da”
04/03/2025 Berrikuntza

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”

Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Isabel  Urbano:  “Novia  Salcedo  Fundazioarekin  praktiketan  dauden  gazteen  %60k  kontratu  bat  lortzen  dute”
06/02/2025 Ekintzailetza

Isabel Urbano: “Novia Salcedo Fundazioarekin praktiketan dauden gazteen %60k kontratu bat lortzen dute”

Novia Salcedo Fundazioak 45 urte inguru eman ditu ikasketa-ingurunetik lan-mundurako trantsizioa errazten, prestakuntza praktiko ez-laboraleko programen bidez.

AIDTEC  Solutions  :“Ekintzaileak  zaindu  egin  behar  ditugu”
05/02/2025 Ekintzailetza

AIDTEC Solutions :“Ekintzaileak zaindu egin behar ditugu”

Nekazaritza jasangarriagoa lortzeko soluzioetan espezializatutako startuparen sortzaileetako bat da Izaskun Oribe

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.