Aotech startupak bere teknologia ezarri du Artomaña Txakolina ETEarekin, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME programari esker
Aotechek, prozesu industrialak monitorizatzeko irtenbide fotonikoetan espezializatutako startupak, bere teknologia inplementatu eta mahastizaintza eta ardogintzaren sektorerako soluzio berri bat garatu ahal izan du Artomaña Txakolina Arabako upeltegiarekin, SPRIk kudeatzen duen Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren BIND SME programan parte hartzeari esker.
BIND SMEren 2. edizioko parte-hartzaileetako bat izan zen Aotech. BIND plataformaren ekimena da BIND SME, eta plataforma horrek bere arrakasta-eredua startupen eta ETEen arteko lankidetzara hurbiltzen du. Orain, gainera, elikagaien sektorerako bere AONIR plataforma merkaturatzen hasi da, kimikaren eta jasangarritasunaren sektoreko merkatu berrietara zabaltzen den bitartean.
Aotech 2019an sortu zen, infragorri hurbilaren espektroskopiako (NIR) soluzioetan espezializatutako startup gisa. Iker García haren CEOren hitzetan: “teknika azkarra da, produkzio-lerroan bertan integratzeko aukera ematen duena, produktuaren kalitateari buruzko parametroen informazioa lortzeko, baita prozesuaren beraren giltzarri diren parametroena ere”.
Mahastizaintza eta ardogintzaren sektorean erabakiak hartzeko IoT plataforma
Aotechek Artomaña Txakolinarekin —Basque Food Clusterreko kide den ETEarekin—, BINDen bigarren edizioan garatzen hasi zuen proiektua urrats bat harago doa industria honen digitalizazioan. Proiektu honetan, Aotechen helburua da datu aurreratuak erauztea eta analizatzea, erabakiak hartzen laguntzeko.
Hori lortzeko, kostu txikiko gailu eramangarri bat garatu du, upeltegiek ardoaren elaborazioaren funtsezko parametroei buruzko datu aurreratuak erauzteko aukera izan dezaten, hala nola graduazio alkoholikoa eta azidotasuna. Ondoren, datu horiek IoT plataforma batera bidaltzen dira, adimen artifizialeko algoritmoen bidez analizatu ondoren, produkzioa denbora errealean doitu eta erabakiak hartzen lagundu ahal izateko.
ETEarentzat, Aotechen teknologia aplikatzeak berekin ekarri du bere produkzio-prozesuan teknologia berritzailea txertatzea, eta soluzioaren bideragarritasuna azkar eta efizientziaz egiaztatu ahal izatea. Zehazki, proiektuaren elaborazioak dagoeneko erakutsi du kostuak murriztu direla, baliabideak optimizatu direla eta haren prozesuen trazabilitatea handitu dela.
Soluzio berritzaileak garatzeko programa estrategiko bat
BIND SME programari esker, startupak “ETEen benetako beharrak eta erronkak ezagutu ahal izan ditu, eta hori oso garrantzitsua da merkaturatu nahi den edozein soluzio aplikatzeko”, Iker Garcíaren esanetan. Kasu honetan, ardoaren sektorean sartu ahal izan dira eta Artomaña Txakolinarentzat balio handiko soluzio bat garatu ahal izan dute.
Izan ere, BIND SMEn parte hartzea startupak merkatuan zuzenean sartzea da, erreferentziazko bezeroen eskutik proiektu benetakoak eta ordainduak garatzeko aukerari esker. Hala, parte-hartzaileek proiektuen baliozkotzea eta inplementazio arina lortzen dute, beren teknologiaren jabetzari eusten dioten bitartean.
BIND SMEk laugarren deialdia ireki berri du startupentzat, eta teknologia berritzaileak bilatzen ditu zibersegurtasunaren, produktuaren eta kudeaketaren, Smart Industryren, ingurumen-inpaktuaren eta balio-katearen arloetan ETEak bederatzi kasutan erabiltzeko. Zortzi urtetik beherako startup eta scaleup guztiek urriaren 15era arte eman dezakete izena hemen.
Ezagutu gehiago Aotechen eta Artomaña Txakolinaren arteko proiektuaren arrakasta-kasuari buruz hemen:
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die
Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Zure proiektua bultzatu 2025eko Ostegun Ekintzaileekin
"Kabiak" ekintzailetzako ekosistema sendotu du ‘Ostegun ekintzaileen’ beste ibilbide batekin

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei
Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.