BIND 4.0 Demo Day 2023
Albisteak 16 ekaina, 2023

BIND 4.0k bere hurrengo Demo Day uztailaren 6an egingo du euskal industriako lider nagusiekin batera

30 proiektu disruptibo baino gehiago aurkeztuko dira 2023ko Demo Day-n, Euskalduna Jauregian. Aurten, berrikuntza-plataformak bere ekimenen (BIND 4.0 eta SME Connection) aintzatespen bat emango die startupei, eta “ekintzailetza modernoaren aitzindari” Steve Blankek hitzaldi bat emango du.

4.0 industriako berrikuntza irekiko plataformak (BIND 4.0) uztailaren 6an egingo du DEMO DAY 2023 urteroko ekitaldia, Bilboko Euskalduna jauregian. Teknologia berritzaileenen protagonismoa ezaugarri duen edizio honek 4.0 industriaren etorkizuna markatuko du. Topaketan, BIND 4.0ren azken edizioan hautatutako 25 startupek garatu dituzten 30 proiektu disruptibo baino gehiago aurkeztuko dira, sektoreko enpresa lider handiekin lankidetzan

 

Zazpi edizioren ondoren, BIND 4.0ren Demo Day elkarraldi saihestezina bihurtu da urtero bertaratzen diren 400 lagun baino gehiagorentzat. Horien artean daude industriako eragile nagusiak, berrikuntzan adituak, startup disruptiboak eta inbertitzaileak, baita ekimena babesten duten erakunde publiko nagusietako ordezkariak ere. Zazpigarren topaketa honetan, networking jardunaldi batez gozatzeaz gain, fabrikazio aurreratuaren, energia garbi eta jasangarriaren, osasunaren eta elikaduraren arloetako azken joerak eta soluzioak bertatik bertara ikusi ahal izango dira. Berrikuntza-proiektu berriek, zalantzarik gabe, gero eta industria jasangarriago eta eraginkorrago baterako bidea markatuko dute. 

 

4.0 Industriaren berrikuntza ireki publiko-pribatuko plataforma bat da BIND 4.0, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI Taldearen bidez sortua, eta nazioartean erreferente bihurtua. 2016an azelerazio-programa hasi zuenetik, dagoeneko 200 startup baino gehiago azkartu eta 300 proiektu baino gehiago garatu dira, 7,5 milioi euroko fakturazioa gainditzeraino.

Palacio Euskalduna, Bilbao

Elkarraldia ekintzailetza modernoaren aitzindariarekin

Aurten, Steve Blanken hitzaldi magistrala izango da Demo Day-n, Ekintzailetza Modernoaren Aita bezala ezagutzen dena eta Lean Startup mugimenduaren sortzaileetako bat, enpresei eta startupei berrikuntza azkar eta modu eraginkor batean inplementatzeko aukera ematen diena. BIND 4.0tik aintzatespen berezia emango zaie, lehen aldiz, bere bi ekimenetako proiektu onenei: bai Corporate Partnersekin duen azelerazio-programari, bai BIND 4.0 SME Connectioni, ETEen eraldaketa digitalera bideratutako plataformaren ekimenari, zeinak dagoeneko bi edizio dituen. 

Steve Blank, BIND 4.0 Demo Day 2023

Bi ekimen horiei berriki estreinatu den BIND 4.0 GovTech ekimenaren arrakasta gehitu behar zaie. Euskadiko sozietate publikoekin lankidetzan startupen berrikuntza-proiektuak garatzeko diseinatu da BIND 4.0 GovTech. Plataformak ekimen berri horien arrakasta partekatuko du eta BIND 4.0ren hazkundeaz hitz egingo du bi mahai-inguru berezitan. Mahai-inguru horietan industriako ETEek eta sozietate publikoek parte hartuko dute, BIND 4.0ren barruan duten esperientziaz hitz egiteko. 

 

Urtero bezala, BIND 4.0ren 7. edizioko proiektuen aurkezpenak egingo dira. Bertan, parte hartzen duten startupek eta enpresa partnerrek Adimen Artifiziala, IoT, Ikusmen Artifiziala, Errealitate Birtuala, Computing, Manufaktura Gehigarria eta Osasuna eta Elikaduraren azken teknologiekin lankidetzan egin dituzten proiektu berritzaileen berri emango dute. 

 

The Best of BIND 4.0:

BIND 4.0ren arrakasta-kasuak uztailaren 6ko goizean zehar azalduko dira, startupekin Berrikuntza Irekiko proiektuak garatu dituzten BIND 4.0ren enpresa partnerren eskutik, besteak beste:

 

Angulas Aguigaga eta Artadi Alimentación – Rebread Hitachi Energy – Wideum
CAF – Developair Technologies Iberdrola – Enline
Celsa Group – Accupredict Services ITP Aero – Robot.ai, Vidext
Cie Automotive – Norlean Maier – Logicmelt
Cofares – Test4Safe Mercedes-Benz – Remote Monitoring Services
Danobat Group – Multiverse Computing Mondragon BCD y Eroski – Innomy
Eika – Dateando Ormazabal – Remote Monitoring Services
Elecnor – Multiverse Computing Quironsalud – Kauka
Erreka – RVMagnetics Sidenor – Siali
H. Garay – Remote Monitoring Services Tubacex – Buhoelectronics
Gestamp – Logicmelt Vidrala  – Birds.ai, Madit Metal
GH Cranes – Norlean Viuda de Sainz  – Enfasys Engineering, Geomático
Gureak – Vidext

25 startup erakusketari DEMO DAY 2023an

Ekitaldiak startupentzako erakusketa-gune fisiko bat izango du, non 7. edizioko 25 parte-hartzaileek beren berrikuntza teknologikoak erakutsiko dituzten. Aurten, hauek dira erakusketariak: 

Accupredict Services Multiverse Computing
Birds.ai Norlean
Buho Electronics Rebread
Dateando Remote Monitoring Services
Developair Technologies Robotai
Enfasys Engineering RVMagnetics
Enline Sensemore
Follow Inspiration Siali
Geomatico Spin Robotics
Innomy Test4Safe
Kauka  Vidext
Logicmelt Wideum
Madit Metal

 

Zergatik bertaratu DEMO DAY 2023ra?

BIND 4.0ren urteroko ekitaldi hau euskal ekosistema industrialarekin eta berrikuntzakoarekin modu presentzialean konektatzeko aukera bat da, eta startup disruptiboen eskutik sektoreko azken soluzioei buruz ikasteko aukera bat, Steve Blanken hitzaldi magistralera jotzeaz gain. Enpresa eta inbertitzaileentzat, ezinbesteko topaketa da proiektu berriak eta azken belaunaldiko startup espezializatuak ezagutzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko industriako 70 partner liderrek bermatu dute haien teknologia. 

EKITALDI PRESENTZIALA

BIND 4.0: DEMO DAY 2023

Uztailaren 6a, 9.00etan

Euskalduna Jauregia, Bilbo

Sartu erregistroan eta programan

*Eta partekatu zure esperientzia hashtag honekin: #TheBestofBIND40 

Lotutako albisteak

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop,  WordPress-erako  (“WP”)  diseinatutako  plugina,  online  denden  jabeei  katalogoen  kudeaketa  errazten  die
20/03/2025 Ekintzailetza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die

Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Zure  proiektua  bultzatu  2025eko  Ostegun  Ekintzaileekin
17/03/2025 Ekintzailetza

Zure proiektua bultzatu 2025eko Ostegun Ekintzaileekin

"Kabiak" ekintzailetzako ekosistema sendotu du ‘Ostegun ekintzaileen’ beste ibilbide batekin

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250309
14/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum  Gamesek  joko  arrakastatsuak  sortzen  laguntzen  die  markei
11/03/2025 Up Euskadi

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei

Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
06/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.