ELDUk eredu prediktiboak sortzen ditu IArekin, KEVO startuparen laguntzari eta BIND SME programari esker
BIND SME, BIND berrikuntza irekiko plataformako enpresa txiki eta ertainentzako programa, orain dela hiru urte sortu zen enpresa txiki eta ertainei talentua, teknologia eta merkatuko tresnarik abangoardistenak hurbiltzeko helburuarekin, euren eraldaketa-prozesua azeleratzeko eta etengabe aldatzen ari den merkatu globalean lehiakortasuna hobetzea lortzeko.
Hori izan da, zalantzarik gabe, goi-tentsioko instalazio elektrikoen muntaketetan eta mantentze-lanetan espezializatuta dagoen Eldu enpresaren kasua, programaren lehenengo edizioan parte hartu ondoren. IAn, ahotsa ezagutzean, oinarritutako Kevo technologies startuparen teknologia aplikatu izanari esker, hainbat arlotan efizienteagoa izatea lortu du. Elduk hobekuntza handia izan du datuak hartzeko efizientzian, gomendio teknikoak lortzean eta bere langileen landa-laneko segurtasunean.
Bideo honetan ikusiko dugu Elduk nola lortu duen, BIND SME programaren lankidetza-ereduari esker, azken teknologiak azkar ezartzen eta bere neurrira egindako berrikuntza irekiko proiektuak garatzen. BIND SMErekin, ETEek industriaren erronka berriei aurre egiteko teknologiak ezagutu ditzakete, teknologia horiek eraginkortasunez ezar ditzakete eta etorkizunean lehiakorragoak eta jasangarriagoak izan daitezke.
Hau bezalako arrakasta-kasuak urtero ikusten dira ETEek programan parte hartu izanari esker. Ezagutu itzazu BIND SME programaren abantaila guztiak eta jakin ezazu zure ETEak parte hartzeko eskaera nola egin ekainaren 28ra arte hemen.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak deialdi berri bat ireki du euskal enpresa traktoreek mundu osoko startup disruptiboekin lankidetzan jardun dezaten
BIND programaren 10. edizioaren deialdia, SPRI Taldeak kudeatzen duena, martxoaren 31n amaitzen da, eta gaur egun enpresa hauek parte hartzen dute, besteak beste: Mercedes-Benz, ITP Aero, Iberdrola, Betsaide, Ormazabal, Tubacex, Talgo, Sidenor eta Eroski.

Wake Up! Resumen de noticias emprendedoras en la Red
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Martxoaren 13an: ‘Venture on the Road’ ekimenak proiektu teknologiko berritzaileak sustatuko ditu Bilbon
Potentziala duen IKT proiektu bat duzu eta sektoreko jendearekin konektatu nahi duzu? Ez galdu aukera hau.

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala
Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.