Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 ekaina, 2024 Up Euskadi Bind SME Start up

ELDUk eredu prediktiboak sortzen ditu IArekin, KEVO startuparen laguntzari eta BIND SME programari esker

Goi-tentsioko instalazio elektrikoen muntaketetan eta mantentze-lanetan espezializatuta dagoen ETE honek BIND SME programaren lehenengo edizioan parte hartu zuen, eta proiektu berritzaile bat garatu zuen Adimen Artifizialaren eta Hizketaren eta Hizkuntzaren Teknologien KEVO Technologies startuparekin.

BIND SME, BIND berrikuntza irekiko plataformako enpresa txiki eta ertainentzako programa, orain dela hiru urte sortu zen enpresa txiki eta ertainei talentua, teknologia eta merkatuko tresnarik abangoardistenak hurbiltzeko helburuarekin, euren eraldaketa-prozesua azeleratzeko eta etengabe aldatzen ari den merkatu globalean lehiakortasuna hobetzea lortzeko.  

Hori izan da, zalantzarik gabe, goi-tentsioko instalazio elektrikoen muntaketetan eta mantentze-lanetan espezializatuta dagoen Eldu enpresaren kasua, programaren lehenengo edizioan parte hartu ondoren. IAn, ahotsa ezagutzean, oinarritutako Kevo technologies startuparen teknologia aplikatu izanari esker, hainbat arlotan efizienteagoa izatea lortu du. Elduk hobekuntza handia izan du datuak hartzeko efizientzian, gomendio teknikoak lortzean eta bere langileen landa-laneko segurtasunean.   

Bideo honetan ikusiko dugu Elduk nola lortu duen, BIND SME programaren lankidetza-ereduari esker, azken teknologiak azkar ezartzen eta bere neurrira egindako berrikuntza irekiko proiektuak garatzen. BIND SMErekin, ETEek industriaren erronka berriei aurre egiteko teknologiak ezagutu ditzakete, teknologia horiek eraginkortasunez ezar ditzakete eta etorkizunean lehiakorragoak eta jasangarriagoak izan daitezke.  

Hau bezalako arrakasta-kasuak urtero ikusten dira ETEek programan parte hartu izanari esker. Ezagutu itzazu BIND SME programaren abantaila guztiak eta jakin ezazu zure ETEak parte hartzeko eskaera nola egin ekainaren 28ra arte hemen.

Lotutako albisteak

Libertad Avenue 30 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Libertad Avenue, hiri-txirrindularientzako moda jasangarria
Irakurri gehiago
VS DECO 28 ekaina, 2024 Ekintzailetza
VS Decok zure etxebizitza diseinu fotorrealista batean bihurtzen du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 28 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 ekaina, 2024 Up Euskadi
AI, IoT eta Robotika, industria eraginkor eta jasangarriago baterako startupen eta BINDeko enpresa liderren lankidetzarekin
Irakurri gehiago
Mondragon Unibertsitatea Startups Premios 26 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Mondragon Unibertsitateak proiektu teknologiko jasangarriak sustatuko ditu beka bitartez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak