Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Albisteak 3 Marzo, 2025

Eusko Jaurlaritzak deialdi berri bat ireki du euskal enpresa traktoreek mundu osoko startup disruptiboekin lankidetzan jardun dezaten

BIND programaren 10. edizioaren deialdia, SPRI Taldeak kudeatzen duena, martxoaren 31n amaitzen da, eta gaur egun enpresa hauek parte hartzen dute, besteak beste: Mercedes-Benz, ITP Aero, Iberdrola, Betsaide, Ormazabal, Tubacex, Talgo, Sidenor eta Eroski.

Eusko Jaurlaritzak BIND berrikuntza irekiko bere plataformaren hamargarren deialdia ireki berri du, mundu osoko startup disruptiboekin lankidetzan aritzeko interesa duten Euskadiko enpresa handiei zuzenduta. Plataforma horren helburua da euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea, berrikuntza-proiektuak garatzearen bidez, prozesuak hobetzeko, energia-efizientzia areagotzeko eta industriako emisioak murrizteko gai diren teknologia berriak aplikatuz. Izena emateko epea martxoaren 31ra arte egongo da irekita.  

BIND plataforman industria adimendunaren, energia garbien eta jasangarritasunaren, osasunaren eta elikaduraren arloko erreferentziako 70 enpresa handik baino gehiagok parte hartzen dute, eta horien artean daude, besteak beste, Mercedes-Benz, ITP Aero, Iberdrola, Betsaide, Ormazabal, Tubacex, Talgo, Sidenor eta Eroski. 

 

BIND plataforman parte hartzearen onurak

BINDek, 2016az geroztik, 250 startup baino gehiago bultzatu ditu eta 350 berrikuntza-proiektu garatu ditu, bere hiru berrikuntza-ekimenekin: bat enpresa handientzat da, BIND Corporate, beste bat ETEentzat, SME Connection, eta hirugarrena sozietate publikoentzat, GovTech. Izan ere, urtero berrikuntza irekiko hainbat proiektu bultzatzeari esker, BIND euskal enpresen lehiakortasuna sustatzeko plataforma estrategiko gisa finkatu da: “BIND plataforma paregabea da joera teknologikoetan eguneratuta egoteko eta kanpoko laguntzarekin tresna berriak ebaluatzeko. BIND sareak merkatua baliozkotzea eta berrikuntza irekiko proiektuak inplementatzea errazten du, eta horrek gure lehiakortasuna hobetzeko aukera ematen du”, erantsi du Ceballosek.  

Horrela, BINDeko eta bere berrikuntza irekiko ekosistemako kide izateak aukera ugari eskaintzen dizkie Euskadiko enpresa handiei: 

  1. Erronka operatibo eta produktibo eta ingurumen-erronka berriei erantzuna ematea, enpresa bakoitzera egokitzen diren eta, besteak beste, IoT adimen artifiziala, murgiltze-teknologiak, clean tech, konputazioa eta manufaktura gehigarria aplikatzen dituzten soluzioekin.
  2. Lehiakortasuna eta lidergoa areagotzea munduko talenturik onenarekin batera. 
  3. Sektore teknologikoaren azken joerak eta soluzioak detektatzea, ezagutzea eta aplikatzea, tokiko, estatuko eta nazioarteko startupen eskutik.  
  4. Beren soluzioa modu arin eta profesionalean ezartzeko eratutako, prestatutako eta trebatutako startupekin lan egitea. 
  5. Nazioartean erreferentzia den berrikuntza irekiko eta industria adimenduneko plataformako kidea izatea, bertan euskal industriaren eraginkortasuna eta efizientzia areagotzen lagunduko duten kasu arrakastatsuak partekatzeko.  
  6. Prestakuntza espezifikoa Venture Client gaitasunak garatzeko eta startupekin elkarlanean aritzearen inpaktua maximizatuko duten metodologiak eta tresnak txertatzeko, berrikuntza-iturri gisa prozesuak optimizatzeko eta proiektu eta zerbitzu berriak, lehiakorrak eta efizienteak, garatzeko. 
  7. Berrikuntza irekiko hub handienaren parte izatea, Euskadiko industriako 70 liderrekin, 20 inbertsiogile baino gehiago dituen Venture Club batekin edo 350 kasu arrakastatsurekin batera.  

 

Zergatik izan BINDko partner enpresa?

BIND Corporate programako enpresa partner gisa parte hartu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira:

  • Industriaren, energiaren, osasunaren edo elikaduraren arloei lotutako enpresa izatea.
  • Euskadin jarduera-zentro bat izatea.
  • 250 enplegatutik gorako plantilla izatea.
  • Berrikuntzarekiko eta startupekin lankidetzan aritzeko interes handia eta konpromisoa izatea.  

Enpresa partner berriek izena emateko epea irekita egongo da martxoan. Izena www.bindplatform.com webgunearen bidez emango da. 

 

BINDi buruz

BIND industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataforma publiko/pribatua da, eta Eusko Jaurlaritzak sortu zuen SPRI taldearen eta Euskadiko ekintzailetza-ekosistemako haren UpEuskadi plataformaren bitartez. Gaur egun egoitza Euskadin duten sektoreko erreferentziako 100 bat enpresarekin lankidetzan dihardu, , besteak beste. Ekimena hiru helbururekin sortu zen: Euskadiko industria-ekosisteman startupen garapena azeleratzea, enpresen lehiakortasuna sustatzea enpresen berrikuntzaren bidez eta Euskadiko ekosistema industria-ekintzailetzako hub aurreratu gisa kokatzea. BINDek 2016tik 3 programa eta ekimen ditu eta jada 250 startup baino gehiago sustatu dituzte eta 350 proiektu garatu dituzte. Informazio gehiago 

Lotutako albisteak

Wake  Up!  Resumen  de  noticias  emprendedoras  en  la  Red
28/02/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Resumen de noticias emprendedoras en la Red

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Martxoaren  13an:  ‘Venture  on  the  Road’  ekimenak  proiektu  teknologiko  berritzaileak  sustatuko  ditu  Bilbon
27/02/2025 Ekintzailetza

Martxoaren 13an: ‘Venture on the Road’ ekimenak proiektu teknologiko berritzaileak sustatuko ditu Bilbon

Potentziala duen IKT proiektu bat duzu eta sektoreko jendearekin konektatu nahi duzu? Ez galdu aukera hau.

INNKIA  startup  jaio  da,  enpresen  behar  zehatzetarako  Adimen  Artifizala
24/02/2025 Up Euskadi

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala

LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA  Fundazioak  “Recircular  alimentación”  aurkeztu  du,  elikagai-soberakinak  errebalorizatzen  lagunduko  duen  tresna  digitala
23/02/2025 Up Euskadi

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala

Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.

EmprendeXXI  Sariak:  Inspectrail,  Euskadin  potentzial  handiena  duen  startupa
21/02/2025 Up Euskadi

EmprendeXXI Sariak: Inspectrail, Euskadin potentzial handiena duen startupa

Donostiako startupak trenbide azpiegitura mantentzeko irtenbide integral aitzindari bat sortu du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.