UP! Euskadi, euskal Ekosistema teknologiko eta berritzailea mundu mailako ekintzailetzan proiektatzeko plataforma interaktibo berria
Datuen injinerutza eta machine learning dituen teknologia berritzailean oinarriturik, Up!Euskadi-k balore informazio esanguratsua ekartzen du eta startupak eta Ekosistemako agente guztiak ikusarazten ditu. Hala, ekintzailetza aurreratuko Hub garrantzitsu bat bezala aurkezten da Euskadi munduaren aurrean.
Startupek, inbertsoreek edo ekosistemako agenteek euren antolakuntzari buruzko detaileak gehitu edo alda ditzakete euren profilari balio handiagoa emateko, datuetarako sarbidea komunitate osoari eskainiz.
Plataforma adimenerako iturri garrantzitsua da eta laguntzarako politikak eta ekimenak elaboratzea eta ebaluatzea ahalbidetuko du. Hortaz, datuetan oinarritutako erabakiak hartzea, sektoreen arteko ezagutzak partekatzea eta startupak garatzeko behar diren loturak bultzatzea erraztuko du. Erreminta hau ‘Dealroom’-en elkarlanaz garatu da. ‘Dealroom’ Europako eta munduko ekosistema teknologikoetara lotutako Datuen Inteligentziaren hornitzaile nagusia da. Amsterdamen duen egoitzatik euskal erakundeek ezarritako politiken benetako inpaktua eta ekosistemaren eta honen eboluzioaren ikuspegi globala eskaintzen ditu.
UP!Euskadi plataforma berriak honakoak errazten ditu orain:
- Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten Startupei buruzko datu zehatzak
- Lurralde, sektore, teknologia, negozio eredu eta abarren araberako banaketa
- Euskadin lan egiten duten Agente eta Inbertsoreen erreferentziak eta haien ekimenen inpaktua
- Ekosisteman garatutako azken erronden informazio orokorra
Up!Euskadi portalean dagoen plataforma berri honek hainbat etekin eskaintzen ditu, bai euskal Startupentzat, bai enpresa eta inbertsoreentzat, besteak beste:
Startupentzat
- Ikusgarritasuna bezero eta inbertsore potentzialen aurrean
- Elkarlanean aritzeko batasunak lortzeko erraztasuna
- Proiektuak eskalatzeko inbertsoreak identifikatu
Enpresentzat/inbertsoreentzat
- Startupak ezagutaraztea eta nahierarako konponbideak
- Berrikuntza eta Teknologiarako sarbide zuzen eta arina
- Inbertsiorako aukeren identifikazio eraginkorra
Ekosistemako agenteentzat
- Plataformaren funtzioak lanabes gisa
- Aktibitatea ekosisteman kokatzea
Gainera, SPRI Taldeak egunero argitaratzen dituen ekintzailetzari lotutako berri, elkarrizketa eta txostenetarako sarbide zuzena hartzen du barne. Up!Euskadi plataforma bizi eta ebolutiboa da eta hazten joango da startupen, enpresen eta berau osatzen duten entitateen ekosistema, nondik norakoak eta beharrizanak hazten doazen heinean.
Euskadi, Europako bataz bestekoaren gainetik Ekintzailetza Aktibitatean
Euskal Ekintzailetzat ekosistema indartsua da eta modu jasangarrian hazten ari da. Berriki, eta Munduko Ekintzailetzaren Eguna dela eta, Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurugiroko kontseilariak ‘The National Entrepreneurship Context Index’-ek ekoiztutako datu berrituak partekatu ditu. Nabarmendu du Euskadiko enpresa berrien ekoizpena orain Alemania bezalako herrialdeena baino aurreratuago dagoela, eta Herbehereetako, Israelgo edo Estatu Batuetako pausu estatistikoak jarraitzen ari dela.
Arantxa Tapiak adierazten du Euskal Autonomia Erkidegoa Europako bataz bestekoaren gainetik dagoela ekintzailetza aktibitatean; gaur egun, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurraldeetan soilik, 58.000 enpresa aktibo baino gehiago daude. Antzeko zifrak aurkitzeko, 2007ra jo behar dugu, mundu mailako finantza krisiaren aurreko urtera, alegia.
«Industria-ekoizpena, Energia eta Osasuna, gure hiru espezializazio-esparru nagusiak dira» gehitu du kontseilariak. Euskadin ekiten duten pertsonen esfortzua baloratzen du, «eurengandik onena emateko erabat konbentzituta eta prest baitaude, ekonomia eta lana sortzeko konponbide berritzaileen bila».
Up!Euskadik dagoeneko 1.000 startup inguru biltzen ditu, 6.000 pertsona baino gehiagori lanpostua eskaintzen dietenak 350M€ baino gehiagoko fakturazioaz. Zalantzarik gabe, datuok Euskal Ekintzailetza Ekosistemaren bultzada eta herrialdeari egiten dioten ekarpena erakusten dute.
Euskadiko startupen %73ak ‘B2B foku argia du, eta gehienak -bi heren- Espezializazio Adimenduarekin -RIS3- lerrokatuta daude. Hau ekonomiaren transformaziorako eta berrikuntzaren bidez geure lurraldea bereizteko Europan egiten den apustua da.
Euskadi, Teknologian Ekiteko Hub garrantzitsua
Euskal erakundeek hainbat lanabes dituzte euren ekintzailetza ekosistema sustatzeko.
Zutarri handi bat da BIC-en (Business Innovation Centers) sareak egiten duen lana. Eusko Jaurlaritzak eta en Araba, Bizkaia, Bizkaia-Ezkerraldea eta Gipuzkoako Diputazio Foralek elkarri babesa emateko ekimena da. Ideia berritzaileak mugiarazten eta laguntzen dituzte aberastasuna eta etorkizuna eragiten dituzten proiektu bideragarriak bihurtzen diren arte; funtsezkoak dira gure startupen aktibitatea eta gure herrialde historiko guztien talentu ekintzailea arintzeko.
Bestalde, Inteligentzia Artifizialari esker hobetutako Up!Euskadi plataforma berriak, Euskal Ekintzailetza Ekosistemaren aktibitate biziari buruzko informazio eguneratu guztia biltzen du, hala hazten ari diren enpresena, nola osatzen duten beste agente batzuena. Honela, inbertsoreen, inkubatzaileen, azeleratzaile pribatuen eta, jakina, BIC-en aktibitatea ikusarazten dute, Ekintzailetza eta Transformazio Digitaleko zuzendari den Leyre Madariagak adierazi bezala.
Oinarri teknologikoa duten edo berritzaileak diren 900 enpresa baino gehiago izanik, eta laguntza publiko-pribatuen sistema indartsua izanik, zalantzarik gabe Euskadi Ekintzailetza Teknologikoko Hub garrantzitsua bihurtzen ari da nazioartean.
Zalantzaren bat? Jar zaitez harremanetan gure BEZEROEN ARRETA zerbitzuarekin: 900 92 93 93 | Ekosistemako kide bazara, bat egizu!
Lotutako albisteak

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Female Founders Day: Emakumeen talentua eta ekintzailetza sustatzeko ekitaldia Bilbon
Inbertsioan, teknologian eta ekintzailetzan adituak elkartuko dira: hitzaldi nagusiak, eztabaida mahaiak eta pitch lehiaketa.

Fisioterapiaren aro berria diseinatzea du helburu Fisifyk
Bilboko startup honen xedea da bere zerbitzu digitala fisioterapiaren etorkizuna izatea, etengabeko zerbitzu hibrido eta publiko guztientzat irisgarria eskainiz.

AcroBioPLASTek bioplastikoen aplikazioa hobetzen du gailu biomediko bihurtzeko
Proiektuak material biodegradagarriak eta birziklagarriak garatu nahi ditu, bioplastikoak dituzten mugei aurre egiteko

Euskadi Europako erreferente gisa finkatu da ekintzailetzarako
Euskadi berrikuntza maila handiagatik eta jasangarritasunarekin duen konpromisoagatik nabarmentzen da. Ekiteko baldintzetan Europako erreferente gisa finkatzen da, baina oraindik ere erronkak daude, batez ere hezkuntza ekintzailearen eta finantzaketa eskuratzeko ekitatearen arloan