Up! Euskadik eta BIND 4.0k elikagaien industriaren etorkizunaren alde egiten dute, eta Food 4 Future-n 12 teknologia iraultzaile aurkeztuko dituzte
Up!Euskadi, Ekintzailetzaren Euskal Ekosistema ikusarazteko eta kokatzeko plataforma eta berrikuntza irekiko BIND 4.0 ekimena Bilbon egongo dira gaur hasi eta maiatzaren 19ra arte bertan egingo den elikagaien industriako teknologia- eta berrikuntza-topaketa handienean, Food 4 Future delakoan. Topaketa aparta da, nazioarteko erreferentea sektorean, eta munduko osoko 200 startup baino gehiago biltzen ditu, FoodTechek robotikan eta automatizazioan, elikagaien segurtasunean edo prozesatzeko eta ontziratzeko tekniketan, besteak beste, dituen irtenbide abangoardistenak erakusteko.
Euskadiko ekintzailetza-ekosistemaren ordezkaritzak nahitaez egon behar zuen zita honetan, berrikuntzaren, enpresak sortzearen eta BIND 4.0 ekimenaren bidez, startupekin lankidetzan, elikagaien enpresa handiak berritzeko bide gisa. Horren erakusgarri dira aurten Food 4 Future topaketara beren proiektu eta irtenbide berriak erakustera datozen 12 startupak. Horietan, teknologia disruptiboak aplikatzen dituzte FoodTech eta AgroTech sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzeko.
Aurten, Food 4 Future topaketan hainbat partner ere badaude ekitaldiari babesa emateko, besteak beste, Coca Cola, Unilever, Campofrío eta Angulas Aguinaga enpresak, hainbat zentro teknologiko eta berrikuntza-eragilerekin batera, hala nola: EIT Food edo Eatable Adventures. Gainera, ekitaldiak Eusko Jaurlaritzaren, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, ICEXen eta MAPAren babesa du; industrian liderrak diren elkarte eta kolaboratzaileekin batera, hala nola: HAZI, NEIKER, ELIKA, BASQUE TRADE, EIT Food, ILSI Europe, Food for Life, SPRI Taldea, Santelmo Business School edo IASP (zientzia-parkeen eta berrikuntza-arloen nazioarteko elkartea).
BIND 4.0 eta UP!Euskadi, berrikuntzaren etorkizunean
BIND 4.0 eta BIC Business Innovation Center-en komunitatea osatzen duten 12 startup bilduko dira BIND 4.0 eta UP!Euskadi ekimenen B225 standean, sektoreari azken teknologia disruptiboak erakusteko helburuarekin, adimen artifiziala, ikusmen artifiziala, bio soluzioak eta teknologiak, Big Data, IoT edo errealitate areagotua, besteak beste, aplikatzen dituzten proiektu berritzaileekin.
12 startup disruptibo Food 4 Future-n:
AOTECH | Adimen artifiziala |
INOVAKO | Ikusmen artifiziala |
ALGALOOP | Biobased Solutions |
CULTZYME | Internet of Things |
DATA VALUE MANAGEMENT | Big Data |
DRONE BY DRONE | Dronak |
INSEKT LABEL BIOTECH | Biotech |
WINERIM | Digitalizazio-plataforma |
VERIS BEHAVIOR | Errealitate Areagotua |
EGA SOLUTIONS | Internet of Things |
4T2 SENSORS | Internet of Things |
METIS LABS | Adimen Artifiziala |
Foodtech eta AgriFoodTech, apustu sendoa industriaren garapenean
Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariak bi saiotan parte hartuko du Food 4 Future topaketaren barruan: AgriFoodTech inbertsio-funtsei eta azeleratzaileei buruzko hitzaldi batean eta BIND 4.0 ekimenean garatutako proiektuak aurkezteko beste saio batean.
Maiatzaren 19a:
- 10:45 – 11:45 – “The value proposition of Investment Funds and AgriFoodTech – Accelerators” – Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariak parte hartuko du AgriFoodTech inbertsio-funtsei eta azeleratzaileei buruzko aurkezpenean. +info
- 11:45 – 12:15 – “BIND 4.0 – Open innovation in action” – Saio honetan, BIND 4.0n garatutako elikagaien teknologiaren kasu arrakastatsuak azalduko ditu. Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariak moderatuko du saioa. +info
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza