Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 urria, 2018 Ekintzailetza Invest in Basque Country Lurzorua Invest in Basque Country Sprilur UP Euskadi

Urdulizko Torre eraikinak abiatu du birgaitze-lanen azken fasea eta zabaldu du enpresen ezarpen-eskaerak jasotzeko prozesua

Guztira, 6,1 milioi euroko inbertsioa egin da birgaitze-lanetarako, eta lanak bukatutakoan, 30 metro koadro (modularrak) eta 540 metro koadro (solairu osoa) bitarteko lokalak eta bulegoak eskainiko dira eraikinak dituen 14 solairuetako 12tan.
Urdulizko Torre aurre aldeko berritzearen ikuspegia

Birgaitze-lanetarako guztizko inbertsioa 6,1 milioi eurokoa da, eta lanak amaitutakoan 30 eta 540 metro koadro bitarteko lokalak eta bulegoak (modularrak eta solairu osokoak, hurrenez hurren) eskainiko dira.

Hiru bulego mota desberdin eskainiko dira zerbitzuen sektorearekin eta hirugarren sektorearekin lotutako jarduerak garatzen dituzten ETE eta mikroenpresentzat.

 

Urdulizko Torre eraikinak abiatu du birgaitze-lanen azken fasea eta bertan kokatu nahi duten enpresa eta antolakundeek dagoeneko posible dute beren eskaerak aurkeztea. Azpiegitura hori zabalik egongo da 2019aren bukaerarako. Guztira, 6,1 milioi euroko inbertsioa egin da birgaitze-lanetarako, eta lanak bukatutakoan, 30 metro koadro (modularrak) eta 540 metro koadro (solairu osoa) bitarteko lokalak eta bulegoak eskainiko dira eraikinak dituen 14 solairuetako 12tan.

 

Urdulizko Industrialdea, S.A.k kudeatuko du eraikin hori. Urdulizko Industrialdea, S.A.k partaide ditu Sprilur  (SPRI Taldean integratua eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikia) eta Azpiegiturak (Bizkaiko Foru Aldundia).

 

Torre eraikina, Urdulizko etorbide nagusian kokatua, ongi komunikatuta dago eta, gainera, hurbil dago hiriko zerbitzuetatik (metroa, autobusa), merkataritza- eta industria-guneetatik eta ospitale berritik. 1967-1968 urteetan eraiki zen “Mecánica de la Peña” enpresaren bulegoak ostatatzeko. Eraikin ospetsua da eta une honetan azterketa prozesuan dagoena, Eusko Jaurlaritzaren Euskal Industria eta Kultura Ondarearen behin-behineko inbentarioan sartzeko.

 

Abian dira barnealdeko birgaitze-lanak eta zabalik dago bertan kokatzeko eskaerak jasotzeko prozesua. Beraz, dagoeneko beren eskaerak aurkeztu ditzakete interesaturik dauden enpresa eta erakundeek, zehazki, hirugarren sektoreko eta zerbitzuen sektoreko jarduerak garatzen dituzten ETE eta mikroenpresek (garraio enpresak, finantza enpresak, merkataritza enpresak, aseguruak, aholkularitzak, prestakuntza arlokoak, ikerketa arlokoak, ostalaritzaren esparrukoak, osasun zerbitzuak eta zerbitzu sanitarioak, eta Estatuan edo nazioartean lan egiten duten erakunde publikoak nahiz pribatuak).

 

Eskainiko diren bulegoei buruzko informazio gehiago eskuratu nahi duten enpresak jar daitezela harremanetan Urdulizko Industrialdea, S.A.rekin 946 76 58 38 telefonoan edo urdulizkoindustrialdea@urdulizkoindustrialdea.com helbidean.

 

Bestalde, proiektuak aurreikusten du “lantegi pilotu” bat atontzea, azken emaitza diseinatzeko eta bulego-tipo baten egiazko tankerara hurbilarazteko. “Lantegi pilotu” horretako atontze-lanek aurrera egin ahala, enpresek eta enpresa ekimenek aukera izango dute horretarako prestatuko diren bulegoak bisitatzeko.

 

10 hilabete birgaitze-lanen azken faserako

Birgaitze-lanen bigarren eta azken fase honek eragina izango du barnealdeko instalazioetan eta bulegoen atontze-lanetan. Eraikinaren 12 solairuen bizigarritasuna berreskuratuko da, eta barnealdea eta sarbideak komunikatzeko lanak gauzatuko dira, irisgarritasun legearen arabera.

 

Urdulizko Torre Eraikinaren birgaitze-proiektuak 7.418 m²ko azalera hartzen du. Azalera horren %30 eraikineko gune komunak dira (atariak, eskailerak-igogailuak eta solairu bakoitzeko bainugelak) eta gainerako %70a erabilpen pribatiborako da, konpartimentazio aukera desberdinekin, hala, badira 415 m² inguruko espazio irekiak eta baita ere 30 m² inguruko lokalak.

 

Bigarren fase honetako birgaitze-lanak 10 hilabeteko epean egingo dira eta, aurreikuspenen arabera, 2019aren amaierarako bukatuta egongo dira. Kalkuluen arabera, Urdulizko Torre eraikinaren birgaitze integraleko prozesuan 6,1 milioi euroko inbertsioa egingo da guztira.

 

Birgaitze-lanetan duela bi urtetik

Urdulizko Industrialdea S.A.k 2016ko uztailean hasi zuen Torre eraikinaren birgaitze-lanen lehen fasea, eraikina sendotu eta kanpoaldea berritzeko. Birgaitze- eta atontze-proiektuan zorrotz bete dira urbanizazio eta eraikuntza sostengarriko gidaliburuek eskatzen dituzten neurriak eta, aldi berean, eraginkortasun eta sostengarritasun maila handiko aplikazioak integratu dira.

 

Exekuzio prozesu osoan errespetatu dira diseinu, tipologia, forma eta egiturazko elementu bereziak, eta irudi berritu eta modernoa eman zaio eraikinari, material berriak eta teknologia berritzaileak erabiliz: eraginkortasun termiko handiko kristalezko gortina-hormak, eguzki energia kontrolatzeko beira, tratamendu hidrofugoa harrizko fatxadetan nanoteknologia erabiliz, eta energia geotermikoa atzemateko sistemak.

 

Torre eraikinaren egitura

 Torre eraikinak 14 solairu ditu. Lehenengotik hamabigarrenera (4.848 m²) bulegoak eta atariak dauzka, eta bainugela bat jarri da solairu bakoitzean, kristalezko azalerekin eta banatzeko aukera ematen duten espazio zabalekin. Beheko solairuan atondo bat dago, 238 m²ko espazio bat erabilpen anitzetarako, eta erdi-soto bat, instalazio orokorrak eta zuzenean kanpora ematen duten 200 m²ko lokalak ostatatzeko. Eraikinak 2 igogailu ditu, eskailera nagusi bat eta larrialdietarako eskailera bat.

 

Urdulizko Torre eraikinean bulego mota desberdinak proiektatu dira, han kokatu nahi duten enpresen premiak ahalik eta ongien asetzeko. Hala, posible da 30 m²ko espazio modular partekatuak eskuratzea, baina nahi duenak posible du baita ere solairu osoa hartzea, hau da, 540 m²ko azalera.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 27 abendua, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Dryfing Naia Espinosa 27 abendua, 2024 Ekintzailetza
Arabako startup-a Dryfing, Expansión Start UP Sariak Ingurumen kategorian lehen saria
Irakurri gehiago
26 abendua, 2024 Ekintzailetza
Marzianosek gozoki osasungarriez gozatzeko aukera ematen du, zaporeari uko egin gabe
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 20 abendua, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
19 abendua, 2024 Ekintzailetza
BIC Bizkaiak 10. urteurrena ospatzen du 65 enpresa garatu, 500 lanpostu sortu eta 175 milioi euroko fakturazioarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak