Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 otsaila, 2022 Ekintzailetza Ingurumen-jasangarritasuna Up Euskadi Start up UP Euskadi

Vi4Cranek materiala biltegiratzeko hobien kudeaketa adimenduneko prozesuak automatizatzen ditu

Gipuzkoako ‘startup’-ak ikusmen eta adimen artifizialaren aldeko apustua egiten du, zubi-garabien bidez solteko materiala mugitzeko prozesuei irtenbideak emateko, batez ere birziklapenaren eta energiaren ekoizpen sektorean.
Vi4Crane automatiza procesos de gestión inteligente de fosos de almacenaje de material

Vi4crane 2015ean sortu zen enpresa da, zubi-garabien bidez solteko materiala mugitzeko prozesuetan espezializatua. Materiala biltegiratzeko lubaki baten operazioetan parte hartzen duten aldagai eta arlo guztiak kontrolatzen eta kudeatzen ditu Gipuzkoako startupak, teknologia aurreratuetan eta prozesuaren ezagutzaren bidez. Ander Treviño Vi4craneko teknologia zuzendariak zehaztu duenez, “teknologia eta ‘smart’ geruzak eskaintzen ditugu materialen kudeaketarekin lotutako prozesuetan, batez ere hondakinen prozesuetan”.

Azpeitiko enpresak hobiko materialen kudeaketarekin lotutako prozesuen automatizazioan ezagutza handia du. Lan hori egiteko, ikusmen artifizialaren aldeko apustua egiten du enpresak. Ander Treviñok adierazi duenez, “adimen artifizialarekin lan egiten dugu hobian biltegiratutako materialaren erliebea hartzerakoan eta materialaren karakterizazioan ematen dizkigun abantailengatik”. Gainera, enpresak adimen artifizialeko geruzetan ere oinarritzen du bere lana, eredu iragarleak sortzeko eta prozesuaren hainbat aldagai optimizatzeko.

Ingurumen-jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra

Euskal autonomia erkidegoaren lehentasunen artean ingurumenaren iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra daude. Ildo horretan, enpresaren jarduera-merkatu nagusiak birziklapena eta energia ekoizpena dira. Eta, gainera, “erabiltzen ari diren sistemei eta plantako baliabideei adimena ematearen aldeko apustua egiten du enpresak, horiek ordeztu gabe, oraindik operatiboak baitira”, azpimarratu du teknologia zuzendariak. Horrela, ‘Remanufacturing’ delakoari lehentasuna ematen zaio, hari gabeko teknologiarekin osatuz, prozesu azkarrago eta merkeago bat izateko.

Bere jardueraren lehen urratsa lubakiaren operatiboa zehatz-mehatz ezagutzea da, produktuaren zer modulu edo funtzionalitate behar diren aztertzeko. Hortik aurrera, softwarea eta funtzionamendu-moduak aurrez konfiguratzen dira, eta, azkenik, hardwarea plantan zabaltzen da kalibratzeko eta baliozkotze-testa egiteko. Ander Treviñok dioenez, “gai gara prozesuaren atalak monitorizatzeko, erdi-automatizatuz edo automatizatuz jarduteko, edo, are gehiago, haien eraginkortasuna optimizatzeko, datuen analisien, eredu iragarleen, biki digitalen eta abarren bidez”.

Gaur egun, enpresa Estatuko merkatuan zentratuta dago, nahiz eta dagoeneko Europako merkatuan automatizazio batzuen eskaintza ematen ari den. “Epe ertainean uste dugu Europa izango dela gure jarduketa-eremu naturala, energia ekoizteko planta ugari daudelako eta gure produktuak inbertsio-itzulera azkarra eskaintzen duelako”, iragarri du teknologia zuzendariak. Gaur egun enpresa handientzat lan egiten du hondakinen kudeaketaren alorrean, hala nola Urbaser eta FCC.

Gipuzkoako enpresa teknologikoak lau langile ditu une honetan, eta “2-3 urteko epean lantaldea 8-10era handitzea” espero du, Ander Treviñok dioenez.

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.

Lotutako albisteak

LORRA 1 uztaila, 2024 Ekintzailetza
LORRAK Bizkaiko nekazaritzako elikagaien gaineko 13 proiektu berri ekiten lagunduko du
Irakurri gehiago
Libertad Avenue 30 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Libertad Avenue, hiri-txirrindularientzako moda jasangarria
Irakurri gehiago
VS DECO 28 ekaina, 2024 Ekintzailetza
VS Decok zure etxebizitza diseinu fotorrealista batean bihurtzen du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 28 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Mondragon Unibertsitatea Startups Premios 26 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Mondragon Unibertsitateak proiektu teknologiko jasangarriak sustatuko ditu beka bitartez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak