Zabalik dago epea enpresa berritzaileek izena eman dezaten BIND 4.0 programan trakzio-enpresa bezala parte hartzeko
Izena emateko epea zabalik egongo da apirilaren 8ra arte, industria adimendun, energia garbi eta jasangarri, elikadura eta osasun sektoreetako konpainientzat. Mercedes Benz, Petronor-Repsol, Iberdrola, ITP Aero, Arteche, Sidenor, CIE Automotive, Danobatgroup, Angulas Aguinaga eta Osakidetza bezalako liderrak BIND 4.0 komunitateko kide dira jadanik.
BIND 4.0 ren helburua da euskal enpresen digitalizazioa, lehiakortasuna eta lidergoa bultzatzea, azken teknologiak txertatuz (adimen artifiziala, Big Data, IoT, errealitate areagotua, robotika edo nanoteknologia). Programa 2016an hasi zenetik, 160 startup-etik gora bizkortu dira eta 240tik gora proiektu garatu.
BIND 4.0 programaren barruan trakzio-enpresek eta startupek garatzen dituzten proiektuen helburua da digitalizazioa bultzatzea industrian, konponbideak txertatuz dela ekoizpen-prozesuak eta denborak hobetzeko, dela pertsonen eta makinen arteko elkarreragina errazteko, gailu medikoak digitalizatzeko edo energia eraginkor eta jasangarria lortzeko, besteak beste.
BIND 4.0 programan trakzio-konpainia bezala parte hartzeko beharrezkoa da baldintza batzuk betetzea: enpresek 250 langile baino gehiagoko jarduera zentro bat, gutxienez, izan behar dute Euskadin, eta interesa eta konpromisoa izan behar dute berrikuntzarekin eta startupekin lan egiteko. Partner enpresa berrientzako izen-emate epea zabalik egongo da apirilaren 8ra arte programaren web orrian. Langile gutxiago dituzten lantokientzat, BIND 4.0 programak BIND 4.0 SME Connection ekimena ere eskaintzen du.
Zer abantaila ditu BIND 4.0 programako trakzio-enpresa izateak?
Gero eta konpainia handi gehiagok erabakitzen dute berrikuntza irekiko plataforma honekin bat egitea. Funtsean, trakzio-enpresen kopurua etengabe hazi da urtez urte, 2016an 15 enpresa izatetik azken edizioan 65 izateraino. Enpresa horiek guztiek badakite nolako abantailak dituen startupekiko lankidetza-eredu bateko kide izateak, eta horri esker BIND 4.0 nazioarteko erreferentzia bilakatu da ekintzailetza eta berrikuntza arloetan. Izan ere, BIND 4.0 programako eta bere berrikuntza irekiko ekosistemako kide izateak abantaila mordo bat dakartza hainbat arlotan. Hona hemen garrantzitsuenak:
- Startup onenekin eta konponbide disruptiboenekin erantzutea eraldaketa digitalaren erronka teknologiko berriei, sektore bakoitzaren beharretara egokiturik.
- Trakzio-enpresei interesatzen zaizkien negozio-arloetan potentzial handiena duten tokiko, Estatuko eta nazioarteko startupak ezagutzea, berrikuntza-ildo disruptiboei ekiteko eta ildo berriak sortzeko.
- Nazioarteko lehiakortasuna eta lidergoa hobetzea teknologia berritzaileenak txertatuta.
- Startup bizkortu, prestatu eta trebatuekin lan egitea, haien konponbidea industrian aplikatzeko modu arin, lehiakor eta profesionalean.
- Berrikuntza irekiaren eta industria adimendunaren erreferentziazko plataformako kide izatea, eta plataformako partner-ekin jardunbide egokiak eta kasu arrakastatsuak partekatzea, berrikuntza-proiektuak aplikatzeko eta iritsi nahi diren helburuak lortzeko.
- Prestakuntza espezifikoa jasotzea Venture Client gaitasunak garatzeko eta startupekin elkarlanean aritzearen inpaktua maximizatuko duten metodologiak eta tresnak txertatzeko, bai berrikuntza-iturri bezala, eta baita ere negozio-prozesuak optimizatu eta produktu eta zerbitzu berriak garatzeko aukera bezala.
- Berrikuntza Irekiko Hub handienarekin bat egitea: hub horrek baditu 65 kide, berrikuntza eta ekintzailetza arloetako 40 aholkulari aditu baino gehiago, 20tik gora inbertitzaileko Venture Club bat eta aldaketa nola gidatu ikasteko 240 proiektu arrakastatsu.
Eskuragarri duzu webinar-a
BIND 4.0 programan parte hartzearen abantailak lehen eskutik ezagutu nahi dituzten enpresentzat, bai eta ekimenean parte hartu nahi duten trakzio-enpresa berri guztientzat aurkezpena eskuragarri.
Bat egin nahi duzu BIND 4.0 ekimeneko 65 trakzio-enpresekin?
Jarri gurekin harremanetan
BIND 4.0 programari buruz 4.0
BIND 4.0 industriaren arloko ekimen publiko-pribatu bat da, Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sortua SPRI Taldearen bitartez, eta erreferentziazko programa bilakatu dena nazioartean. BIND 4.0 programak bi ekimen hauek barne hartzen ditu: BIND 4.0 Open Innovation & Acceleration Program, 250 langile baino gehiagoko enpresei zuzendua, eta BIND 4.0 SME Connection, 250 langile baino gutxiagoko enpresei zuzendua eta Klusterren Dinamizaziorako Erakundeekin lankidetzan bultzatua. Informazio gehiago hemen: www.bind40.com
Lotutako albisteak

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Female Founders Day: Emakumeen talentua eta ekintzailetza sustatzeko ekitaldia Bilbon
Inbertsioan, teknologian eta ekintzailetzan adituak elkartuko dira: hitzaldi nagusiak, eztabaida mahaiak eta pitch lehiaketa.

Fisioterapiaren aro berria diseinatzea du helburu Fisifyk
Bilboko startup honen xedea da bere zerbitzu digitala fisioterapiaren etorkizuna izatea, etengabeko zerbitzu hibrido eta publiko guztientzat irisgarria eskainiz.

AcroBioPLASTek bioplastikoen aplikazioa hobetzen du gailu biomediko bihurtzeko
Proiektuak material biodegradagarriak eta birziklagarriak garatu nahi ditu, bioplastikoak dituzten mugei aurre egiteko

Euskadi Europako erreferente gisa finkatu da ekintzailetzarako
Euskadi berrikuntza maila handiagatik eta jasangarritasunarekin duen konpromisoagatik nabarmentzen da. Ekiteko baldintzetan Europako erreferente gisa finkatzen da, baina oraindik ere erronkak daude, batez ere hezkuntza ekintzailearen eta finantzaketa eskuratzeko ekitatearen arloan