MAKE IN! Debabarrena eskualdeko industriaren etorkizuna bultzatzea helburu duen ekimena da, Debegesa Garapen gentziak eskualdeko ekintzailetzari laguntzeko beste eragile batzuen laguntzarekin antolatutakoa.
Startup parte-hartzaileak hautatzeko prozesua martxoan zehar egingo da, programa apirilaren 24an hasiko da, eta ekainaren hasierara arte iraungo du. Izen-ematea helbide honetan dago zabalik:
https://makein.debegesa.eus
Martxoaren 31 izango da programan izena emateko azken eguna.
Programa industriari lotutako Startups edo enpresa-ekimenei zuzenduta dago, baldin eta gutxieneko produktu bideragarria edo eraikitzen ari dena badute. Garrantzitsua da kontuan hartzea programara aurkezten diren ekimenek osagai teknologikoak edo negozio-eredu berritzaileak izan behar dituztela, esparru honetara lotutakoak: fabrikazio gehigarria, ikusmen artifiziala, RV/RA, robotika, IA, Big Data eta IoT. Era berean, industriari lotutako ekonomia zirkularrarekin eta energiarekin lotuta egon beharko dute proiektuek.
Programa horrek hainbat abantaila eskaintzen dizkie parte-hartzaileei: erreferentziazko industria-sare baterako sarbidea (BPTD elkartea), bezero potentzialetarako sarbidea, talenturako sarbidea, mentorizazio pertsonalizatua sektoreko adituekin, laborategi espezializatuak, lan-espazioak, prestakuntza eta ekitaldiak, inbertitzaileentzako sarbidea eta finantzaketa.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?