Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
MAKE IN! Debabarrena eskualdeko industriaren etorkizuna bultzatzea helburu duen ekimena da, Debegesa Garapen Agentziak eskualdeko ekintzailetzari laguntzeko beste eragile batzuen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutakoa.
Startup parte-hartzaileak hautatzeko prozesua martxoan zehar egingo da, programa apirilaren 30ean hasiko da, eta maiatzaren amaierara arte iraungo du. Prestakuntza-saioak apirilaren 30ean, maiatzaren 8an, 16an eta 23an egingo dira. Izen-ematea helbide honetan dago zabalik.
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna. Hura industriari lotutako Startups edo enpresa-ekimenei eta “seed” edo “seed aurreko” fasean daudenei zuzenduta dago, baldin eta gutxieneko produktu bideragarria edo eraikitzen ari dena badute. Garrantzitsua da kontuan hartzea programara aurkezten diren ekimenek osagai teknologikoak edo negozio-eredu berritzaileak izan behar dituztela, esparru honetara lotutakoak: fabrikazio gehigarria, ikusmen artifiziala, RV/RA, robotika, IA, Big Data eta IoT.
Programak hainbat abantaila eskaintzen dizkie parte-hartzaileei: erreferentziazko industria-sare baterako sarbidea (BPTD elkartea), bezero potentzialetarako sarbidea, talenturako sarbidea, mentorizazio pertsonalizatua sektoreko adituekin, laborategi espezializatuak, lan-espazioak, prestakuntza eta ekitaldiak, inbertitzaileentzako sarbidea eta finantzaketa…
Industria-enpresekin harreman zuzena duen programa
Aurreko edizioetan parte hartu duten pertsonek inguruko enpresa industrialekin dagoen harreman zuzena nabarmentzen dute, eta horrek balio handiko kontaktu-sare bat ehuntzeko aukera ematen du, baita lankidetza-proiektuak garatzeko aukera ere. % 100 Startupsetara bideratutako programa da, eta parte hartzen duten enpresen tipologiaren arabera egokitzen da.
Programak adituek eskainitako klaseak ditu finantza-kudeaketan, marketinean, inbertsio-funtsetan, besteak beste, eta mentoring-saioak Debabarreneko industria-enpresen CEOekin. Gainera, programa ixtean, proiektuaren pitching bat egiten da, eskualdeko enpresetako ordezkariak bertan direla. Prestakuntza-saioak hilabete baten egiten dira ostiral goizetan, Debegesako egoitzan.
“Inguruko industria-azelerazioko programa indartsuenetako bat da, trebatzaile eta aholkulari-enpresa gisa dugun laguntzaile-sareari esker. Horiei esker, programak irauten duen aldian parte hartzen duten enpresek beren negozioaren 360º-ko ikuspegia dute, hobetzeko, finantzatzeko eta komertzialak izateko aukerak identifikatuz “, azaldu du Cristina Zumetak, Berrikuntza, Ekintzailetza eta Enpresa Saileko arduradunak. Make in! programak enpresa handiek hartzen dute parte: Garriguesek, Elkargik, Easo Venturesek, ieTeamek, Sabadellek, Mongragón Corporationek, Think On Marketingek, Coben Groupek eta Startek. Programa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako departamentuak babesten du diruz.
Lotutako albisteak

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die
Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Zure proiektua bultzatu 2025eko Ostegun Ekintzaileekin
"Kabiak" ekintzailetzako ekosistema sendotu du ‘Ostegun ekintzaileen’ beste ibilbide batekin

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.