Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 urtarrila, 2025 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

ZAECek ekonomia zirkularreko teknologien garapena bultzatzen du nekazaritzako elikagaien sektorean

Gasteizko startupak, ikerketaren eta berrikuntzaren eskutik, nekazaritzako elikagaien hondakinak azpiproduktu baliotsu eta jasangarri bihurtzea sustatzen du
ZAEC

Arabako Parke Teknologikoan kokatuta, ZAEC nekazaritzako elikagaien sektorean ekonomia zirkularreko teknologien ikerketan eta garapenean erreferente globala izan nahi duen oinarri teknologikoko startup bat da. Horretarako, azpiproduktu berritzaileak garatzen ditu nekazaritzako elikagaien hondakinetatik, batez ere mahastizaintza eta ardogintzatik,  ikuspegi jasangarri eta eraginkorra aplikatuz. “Tratatu gabeko hondakinak baliabide baliotsu bihurtzea da gure egitekoa, ziklo ekonomiko garbiago eta iraunkorrago bat sustatuz“, azaldu dute enpresatik.

Nekazaritzako elikagaien arloan proiektu berritzaileak garatzearekin batera, I+G+b arloko aholkularitza-zerbitzu adituak eskaintzen dizkie enpresei, gobernu-erakundeei eta erakundeei, hainbat sektoretan hazkundea eta berrikuntza sustatuz. “Gure ikuspegia hondakin bakoitza baliabide bihurtzen den mundu batera bideratzen da, enpresa eta gobernu-praktika arduratsuagoak eta jasangarriagoak lortzeko aldaketa bultzatuz.”, adierazten dute.

Eraldaketa hori gidatzeko, empresa berritzaile honek “ingurumen-inpaktua murrizteko eta ekonomia zirkular fisiko bat sustatzeko” konpromisoa hartzen du, eta bere bezeroei irtenbideak eskaintzen dizkie beren hondakinak “ahalik eta gehien aprobetxatu ahal ditzatzen, etorkizun garbiago eta iraunkorrago bat lortzeko lagundu dezaten”, nabarmendu dute ZAECetik.

Startup honen jarduera-ardatzen artean, ingurumen-jasangarritasunera bideratutako etengabeko berrikuntza sustatzearen aldeko apustua nabarmentzen da. Horrekin batera, beren eta beren bezoen ingurumen-inpaktua eta minimizatu nahi dute “hondakinak murriztea eta baliabideak berrerabiltzea sustatzen duten soluzioekin”, zehaztu dute. Enpresa honen beste balio bereizgarri bat da sektore eta erakunde desberdinen arteko lankidetzaren alde egiten duen lana. Honek laguntzen die “gure ingurumen eta berrikuntza helburuak lortzen”, azpimarratzen durte.

 

ZAEC LOGO

Lotutako albisteak

24 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
4. BASQUE GREENTECH eta lehen aldiz GREEN UPS Foroa ospatuko ditu Aclimak
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 24 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
BBK NETWORK URBEGI SOCIAL IMPACT 21 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
BBK network ekintzailetza sozialeko komunitateak 3.000 kide baino gehiago lortu ditu
Irakurri gehiago
ONURAK ECOSOLUTIONS 21 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Onurak ecosolutions, industria-jasangarritasuna hobetzeko irtenbide berritzaileak
Irakurri gehiago
21 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Auzikerrek gailu seguruak sortu ditu txakur detektatzaileak TATP lehergailuak aurkitzen trebatzeko eta haien potentziala optimizatzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak