Albisteak 9 otsaila, 2024

Zetrack eFarming startup bizkaitarrak 1M euro eskuratzea lortu du haren nekazaritzako eredu elektrikoa garatzeko

Bazkideen ekarpenez gain, Seed Capital Bizkaia bazkide berriaren ekarpena izan du, eta Basque AKFren (Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak kudeatutako funtsa) mailegu bihurgarri bat ere bai

Nekazaritzarako ibilgailu elektrikoak eta adimendunak garatzera bideratutako ZETRACK eFarming konpainiak 930.000 euro eskuratu zituen 2023an, nekazaritzako ibilgailu elektriko adimendunen eta autonomoen prototipoen garapenean aurrera egiteko, lehenengo produktuaren industrializaziora eta merkaturatzera iritsi arte. Lehenengo produktua 2025etik aurrera garatzea espero dute.

ZETRACKek urte honetarako aurreikusitako helburua betetzea ahalbidetuko dute Seed Capital Bizkaia bazkide berriaren ekarpenak, Basque AKFren (Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak kudeatutako funtsa) mailegu bihurgarriak eta bazkideen ekarpenek. Errondak irekita jarraituko du 1,5 milioi eurora iritsi arte, hau da, dagoeneko eskatuta dituzten dirulaguntza berriak eskuratu arte.

Funts hauekin eta lehen prototipoa eraiki ondoren, ZETRACKek landa-probak egin nahi ditu askotariko tresnekin; zehazki, nekazaritza-lanak egin nahi ditu hainbat labore mota berezitan. Izan ere, lehenengo ibilgailu komertziala definitzeko eta doitzeko aukera emango dio horrek.

Enpresa emergentearen ziurtapena

ZETRACKek lortutako finantzaketaren albiste onari beste bat ere gehitu behar zaio, ENISAk (Berrikuntza Enpresa Nazionala) enpresa emergentearen ziurtapena eman baitio. Eraldaketarako potentziala duten eta ekintzailetzaren eta berrikuntzaren alde egiten duten enpresa-proiektu bideragarriak babesten ditu ziurtapen publiko horrek.

Gaur egun, nekazaritzak erronka handiak ditu. Esaterako, nekazaritzako prozesuen kalitateari eta jasangarritasunari buruzko araudia gero eta zorrotzagoa da, eta horretara egokitu behar dute; langile gutxi daude eta zaila da plantilla egonkorra lortzea; aldaketa teknologiko azkarrak; eta digitalizazioa.

Bezeroei soluzioak ematea da ZETRACK eFarmingen helburua, automatizazioari eta elektrifikazioari esker nekazaritza jasangarriagoa, ekologikoagoa eta eraginkorragoa lortzera bideratutako makina adimendun eta konektatuen bidez. Soluzioak barne hartzen du makinak egoera bakoitzera egokitutako energia berriztagarriarekin kargatzea, makinek beharrezko autonomia izan dezaten eta inolako isurpenik egin ez dezaten.

 

Lotutako albisteak

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop,  WordPress-erako  (“WP”)  diseinatutako  plugina,  online  denden  jabeei  katalogoen  kudeaketa  errazten  die
20/03/2025 Ekintzailetza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die

Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Zure  proiektua  bultzatu  2025eko  Ostegun  Ekintzaileekin
17/03/2025 Ekintzailetza

Zure proiektua bultzatu 2025eko Ostegun Ekintzaileekin

"Kabiak" ekintzailetzako ekosistema sendotu du ‘Ostegun ekintzaileen’ beste ibilbide batekin

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.