ZM ALGORITHMIC SYSTEMS-ek Forinvest foruan parte hartu du
Finantza merkatuetara aplikatutako Zárate-Mateo Algorithmic Systems adimen artifizialeko enpresak Forinvest foruko stand batean parte hartu du, Valentzian, martxoaren 5ean eta 6an; Forinvest herrialdeko networking finantza- eta enpresa-espaziorik nagusiena da.
2017an eman zitzaion hasiera proiektuari, BIC Araban, SPRI Taldeak «Ekintzaile» eta SECOT programen bitartez emandako laguntzari esker, bai eta «Explorer by Banco Santander» izeneko programaren bidez ere. Gainera, Fintech teknologian espezializatutako Innsomnia azeleratzaileak hautatu ditu programa horiek.
Enpresaren CEOak, Eriz Záratek, honako hau jakinarazi digu: «ForInvesten parte hartzea izugarrizko aukera da guretzat, bai eta ekitaldira bertaratuko diren guztientzat ere. Izan ere, pertsona horiek adimen artifizialean oinarritutako eta merkatuetan automatizatutako operatiba batek eskaintzen dituen onurak zuzenean ikusi eta ulertuko dituzte. Eraldaketa digitala kale kantoian dago, baina, oraindik, lan handia egin behar dugu bezeroen inbertsiorako gaitasunak hobetzeari dagokionez».
Negozio-eredu berriak garatzen eman dituzte azken hilabeteak: alde batetik, finantzei buruzko ezagutza aurreraturik ez duten erabiltzaileei zuzendutako inbertsio sistema automatizatuak alokatzea. Hala, laguntza emango zaie bankuei inbertsio-kudeaketa automatizatua eskaini dezaten, askoz errentagarriagoa izango dena, eta bitartekariek ez dituzte behin betiko onurak murriztuko. Halaber, inbertsioak egingo dira gardentasun eta segurtasunez, betiere goi finantzen inguruko jardunbide guztiak erabiliz.
Bestetik, nazioko eta nazioarteko softwarea duten kontsultoretza zerbitzuek zenbait proiektu adostu dituzte jada, bai inbertsio kapitala merkatuetan zuzenean inbertitzeko estrategietan kudeatzeari dagokionez, bai zorroak kudeatzeko prozesuak optimizatzeari dagokionez. Horretarako, adimen artifiziala erabiliko da, «Wealth Management» delako diziplinari buruzko metodologia dinamikoak eratzeko.
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza