Zure negozioaren webguneak Interneten arrakasta izateko behar duen guztia eskaintzen dizu UrBerrik
UrBerrik 2015ean hasi zuen bere ibilbidea, erakunde txiki eta ertainen web beharrei erantzuteko asmoz. Gaur egun, web soluzioak eskaintzen dizkie tamaina guztietako bezeroei, webguneen argitalpen, konponketa, mantentze zerbitzuetan eta SEO posizionamendu zerbitzuetan fokua jarriz (SEO).
“Epe luzerako ikuspegia aplikatzen dugu. Ez ditugu webguneak egiten espedientea betetzeko. Beti saiatzen gara haratago joaten; webgune horrek epe ertain eta luzera izan dezakeen bilakaera ikusten”, azaldu du José Luis López de Ciordia enpresako CEOak.
Web diseinuaren esparruan, Urberrik orrialdeen diseinu profesionala planifikatzen eta gauzatzen du, funtsezko alderdiak xehatuz, hala nola web orria mota guztietako gailuetan ikusteko modu egokia edo bere karga-abiadura. “Ehunka tamaina posible daude gaur egun! Mugikor txikiak, mugikor handiagoak, mugikor ertainak, tableta txikiak Horregatik, diseinuari dagokionez, bereziki axola zaigu moldagarritasun osoko irizpideak aplikatzea“. Aldi berean, enpresaren beste indarguneetako bat web-irisgarritasuna hobetzeko egiten duen lana dela azpimarratzen du. “Irisgarritasuna asko axola zaigu, eta hori oso positiboa da erabiltzailearen esperientzia hobetzeko eta hauek modu positiboan balora gaitzaten”.
Beste zerbitzuen artean ere aipatu daiteke eskainitako aldez aurreko SEOren azterketa pertsonalizatua, honek webgunearen poziosionamendu organikoa hobetzeko balio du. Enpresak ere doikuntza-zerbitzuak eskaintzen ditu webgunean bertan, posizionatzeko aukerak hobetzeko. Urberrik bere katalogoa hileko SEO planekin, posizionamenduen eta bisiten estatistiken jarraipenarekin eta hautatutako terminoen erantzunen berrikuspenarekin osatzen du. “Posizionamendu mota hori ez da berehalakoa; pixkanaka lortzen baita, denboran zehar. Webguneen posizionamenduari buruzko gure ikuspegia horra oinarritzen da”, azpimarratzen du Ciordiak. Zerbizu hauekin batera, konpainiak web-mantenimendu eta WordPress-en aholkularitzako zerbitzuak ere eskaintzen ditu.
Urberrik INT Taldearekin kolaboratzen du, kit digitala hainbat kategoriatan digitalizatzen duen agentea (bereziki zibersegurtasunarekin eta kudeaketa-tresnekin lotutakoak). Talde enpresarial horrekin lankidetza-hitzarmen bat du “bi enpresek izan ditzakegun kit digitalaren webguneak inplementatzeko”, dio Ceoak.
Beste jarduera-ildoetako bat ingurumena errespetatzen duten webguneak garatzea da. Enpresaren helburua web-orriak gordetzen dituzten zerbitzariek energia-kontsumo txikiagoa egin behar izatea da, eta, hori lortzeko, kontsumo hori karga azkarrean neurtzen dute https://pagespeed.web.dev webgunearen bidez. “Horrekin, aukeratutako hostingak bere prozesuetarako energia berriztagarriak erabiltzen baditu baloratzen dugu“. Ciordiak zehazten duenez, konpainia bere hautagaitza aurkeztu du Gasteizko Udalak antolatutako Itun Berdea 2024 sarietara. Lehiaketa honek praktika iraunkor eta ekologikoak sustatzen ditu.
Lotutako albisteak

GuLink: Kulturak konektatzen eta negozioak sustatzen aro globalean
GuLinken modu estrategiko eta jasangarrian globalki hedatzea bilatzen duten enpresekin lan egiten dute.

Kimaiwi: “Gure proposamen teknologikoa balioztatzean eta nazioarteko turismo-industriaren aurrean proiektatzean zentratu gara”
Startup arabarrak online irtenbideak garatzen ditu turismo-sektorearentzat, eta hazkunde eta babes handia izan du bere bederatzi hilabeteko bizitzan.

Eduardo Lasa: “Mugikortasunaren eta logistikaren sektorea Euskadin sendo dago eta erronka berrietarako prest”
Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak pertsonen mugikortasunaren, merkantzia-logistikaren eta garraio adimenduneko teknologiekin (ITS) lotutako industrien sektoreko 122 enpresa eta eragile biltzen ditu, eta urtean 12.500 milioi euro fakturatzen ditu.

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”
Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Asier San Millán (Siderex): “Deskarbonizazioa eta emisioen murrizketa ezinbesteko helburuak dira lehiakorrak izaten jarraitzeko”
Euskadiko Siderurgiaren Kluster Elkarteak siderurgiaren balio-kate osoko enpresak biltzen ditu, eta funtsezko arlo batzuetan egiten du lan, hala nola nazioartekotzean, garapen jasangarrian, berrikuntza teknologikoan eta talentuaren prestakuntzan.