KABIA EMPRENDIMIENTO
Albisteak 17 Marzo, 2025

Zure proiektua bultzatu 2025eko Ostegun Ekintzaileekin

"Kabiak" ekintzailetzako ekosistema sendotu du ‘Ostegun ekintzaileen’ beste ibilbide batekin

Ostegun Ekintzaileak ekimena inspirazioz beteta itzuliko da aurten, aurrez aurreko bost saioko ibilbide berriarekin. Saio horiek Euskadiko nekazaritzako elikagaien, basogintzako eta landa sektoreko ekintzaileak bultzatzeko diseinatuta daude. Programa hau Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak sustatu du HAZI Fundazioaren bitartez, eta ikasteko eta konektatzeko gunea eskaintzen du. Bertan, parte-hartzaileek beren proiektuak sendo ditzakete prestakuntza espezializatuaren, partekatutako esperientzien eta laguntza-sareak sortzearen bidez.

Ostegun Ekintzaileak egitasmoa 2015ean sortu zen ekintzaileen artean harremana sustatzeko helburuarekin. Hala, ideiak trukatzeko, aukerak detektatzeko eta proiektuei hazteko aukera ematen zaie lankidetzarako ingurunean. Ekimen hau Euskadiko landa- eta itsasertz-ingurunean aukera berriak bilatu nahi dituzten pertsonei zein dagoeneko negozioa finkatuta duten eta berritzeko gogoa dutenei zuzenduta dago.

10 urtetan zehar, topaketa horiek ekintzailetza-prozesuan laguntzeko erreferentzia-puntu gisa finkatu dira. Horietan, adituek emandako prestakuntza praktikoa, ekintzailetzaren erronkei aurre egiteko funtsezko tresnak eta networkingerako gunea eskaintzen dituzte, parte-hartzaileek beren kontaktu-sarea zabaldu eta antzeko erronkei aurre egin behar dieten pertsonekin esperientziak partekatu ahal izateko.

Saio bakoitzak proiektuek arrakasta izan dezaten gai estrategiko bat jorratzen du, enpresa-mentalitatea indartzen duten inspirazioa, ikaskuntza eta dinamikak uztartuz. Aurten, ibilbidea bost saiok osatuko dute eta Euskadiko hiru lurralde historikoetan eskainiko dira:

· Martxoak 27 – Arkaute, ARABA
Zure ongizatea erein: osasun fisiko, mental eta harremanen arteko inpaktua
Maitena Salinas-ekin
🔗 Izena ematea euskaraz | Inscripción en castellano

· Maiatzak 22 – BIZKAIA
Esentziatik saldu: bideo storytelling
Susana Torralbo-rekin
🔗 Izena ematea euskaraz | Inscripción en castellano

· Ekainak 19 – GIPUZKOA
Komunitatean ekitearen indarra
Gemma Fillol-ekin
🔗 Izena ematea euskaraz | Inscripción en castellano

· Urriak 16 – BIZKAIA
Idaztea saltzeko IA aroan
Maider Tomasena-rekin

· Azaroak 20 – ARABA
Kabia Azoka: tokiko kontsumoaren kontzientzia aktibatuz

 

Kabia: komunitatean ekiteko gunea

 Ostegun Ekintzaileak programa Kabia ekosisteman sartuta dago. Gune hori landa eta itsasertzeko edo elikaduraren eta basoen balio-kateko ekintzaileen artean komunitatea sortzeko eratutako espazio fisiko eta digitala da.

HAZI Fundazioak bultzatuta, Kabiak lankidetzaren bidez proiektuak eta ekintzaileak lagundu, sortu, hazi eta sendotzea du helburu. Topagune goxoa da, eta ekintzaileen eta erakunde laguntzaileen arteko elkarrekintza errazten du, modu organikoan proiektuak eraldatzen eta pertsonak ahalduntzen lagunduz.

Gainera, Kabiaren APPak aukera ematen du lurraldeko ekintzailetzako egiturarekin harremanean etengabe egoteko, sarea eta sinergiak sortuz eta ekimen bakoitza sendotzen laguntzen duten baliabideen eta prestakuntza-materialen liburutegirako sarbidea eskainiz. Aplikazio horren bidez, ekintzaileek beren proiektuak indartzeko diseinatutako material pedagogikoetara, podcastetara eta tresnetara sarbidea izan dezakete. Baliabide horien guztien artean, azpimarratu beharrekoa da KABIA HAZIAK, esperientzien trukearen eta elkarrizketaren bidez, ekintzailetza-mentalitatea sustatzeko eratutako tresna.

Ostegun Ekintzaileak ekimenaren edizio berri honekin, Kabiak landa-inguruneko eta itsasertzeko ekosistema ekintzailean laguntza eta ikaskuntza emateko eta sinergiak sortzeko bere gain hartutako konpromisoa indartzen du, eta prestakuntzarako, inspiraziorako eta hazkunderako guneak eskaintzen ditu, proiektuak jaio ez ezik, modu arrakastatsuan sendo daitezen.

Lotutako albisteak

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop,  WordPress-erako  (“WP”)  diseinatutako  plugina,  online  denden  jabeei  katalogoen  kudeaketa  errazten  die
20/03/2025 Ekintzailetza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die

Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250309
14/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Momentum  Gamesek  joko  arrakastatsuak  sortzen  laguntzen  die  markei
11/03/2025 Up Euskadi

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei

Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
06/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Euskadi  herrialde  teknologiko  eta  berritzaile  gisa  agertu  da  Mobile  World  Congress  2025ean
05/03/2025 Up Euskadi

Euskadi herrialde teknologiko eta berritzaile gisa agertu da Mobile World Congress 2025ean

"Innovation Land" lelopean, 16 startup Up!Euskadi berrikuntza-plataforma ordezkari izango dira Euskadiko standean, Spri Taldearen eta Foru Aldundien laguntzarekin

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.