Subsidies for the Basque Companies .

Filtra tu búsqueda

News 21 February, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EUSKORPUS, INGUMA ikerketa-bekak, Gipuzkoa ARIGUNE eta Engainu-teknologia.
UEUk 'Ingumak 25 urte' ikerketa-beka zabaldu du. Inguma datu-basearen urteurrena dela eta, UEUk Ingumak 25 urte' beka-deialdia aurkezten du, euskarazko ekoizpen zientifiko eta intelektualaren bilakaera, garrantzia eta eragina sakonago aztertu eta aitortzeko aukera gisa. Deialdiaren helburua da azken 25 urteotan datu-baseak euskal komunitate zientifikoari eta euskarazko ekoizpenari egindako ekarpena aztertzea, eta etorkizunerako estrategiak identifikatzea. Ildo horretan, beka-deialdi hau ikerketa berritzailea eta ikuspegi estrategikoa bultzatzeko gonbidapena da. Inguma Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz UEUk sortutako euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu-basea da.
Euskorpus, adimen artifiziala euskalduntzeko proiektua eta berau kudeatzeko sortutako Euskorpora elkartea aurkeztu dira aste honetan. Adimen artifiziala euskaldundu beharra dago, euskara esparru digitaletik kanpo gera ez dadin. Eta helburu hori betetzeko sortu da Euskorpus ekimena, euskararen corpus digitala modu bateratu eta koordinatuan garatzeko. Proiektu hau aurkeztearekin batera, ekimena kudeatuko duen Euskorpora elkartea ere aurkeztu da, euskara esparru digitalean sustatu eta bermatzeko, euskararen corpus digitala bilduko duen elkartea. Euskararentzako kode irekiko oinarrizko ereduak sustatuko ditu elkarteak, bere presidentearen hitzetan ingurune digital berrietan euskararen presentzia zaintzeko ardura eta betebeharra dutelako, baita adimen artifizialeko sistemen eta euskararen zerbitzura dauden hizkuntzaren teknologien ahalmen guztia aprobetxatzekoa ere.
Gipuzkoan euskararen ulermena orokortzea eta erabilera aktibatzea bilatzen duen Gipuzkoa Arigune ekimena martxan jarri da. Gipuzkoa arigune aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Taupa euskaltzaleen mugimenduak, Soziolinguistika Klusterra eta Badalabekin batera, Gipuzkoako komunitate zabala euskararen erabileraren alde inplikatuko duen egitasmoa. Gipuzkoan euskararen ulermena orokortzea eta hiztunak euskaraz aritzearen aldeko kultura eta adostasun soziala nagusitzea ditu xede. Lau oinarri ditu egitasmoak: ikuspegi komunitarioa, antolaketa kolektiboa, adostasun zabalak eta metodologia berritzaileak. Egitasmoa esperimentazio fasean dago. Gaur egun, 2.000 eta 3.000 biztanle arteko bi udalerri eta auzo batean pilotatzen ari dira: Antzuolan, Aian eta Donostiako Añorga auzoan.
“Engainu-teknologia” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Segurtasun zibernetikoaren defentsa-sistema, sare batean sartzea lortu duen zibergaizkile batek kalte esanguratsua egitea eragozteko helburua duena. Horretarako, sistemak tranpa edo engainuak sortzen ditu, gaizkilearentzat erakargarriak diren aktibo teknologikoak imitatzen dituztenak. Tranpa horiek sistema eragile birtual edo errealeko ingurune batean exekuta daitezke, eta zibergaizkileak engainatzeko diseinatuta daude, pentsa dezaten pribilegioak areagotzeko eta kredentzialak lapurtzeko modu bat aurkitu dutela. Tranpa bat aktibatzen denean, jakinarazpenak engainuen zerbitzari bati helarazten zaizkio, eta, bertan, erabilitako engainua eta zibergaizkileak erabilitako eraso-bektorek jasotzen dira.

Follow us

Specialized channels and daily news on our social profiles.