Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
2024ko azaroak 6 | 09:00etatik 14:30era | Itsas Museoaren Auditorioa, Bilbo
Ekitaldi honetan ikusiko dugu enpresa txiki eta ertainak "ezkutuko txapeldunak" bihurtu direla, lidergo teknologikorako estrategiari esker eta trantsizio energetikoaren moduko erronkak aukera baliagarri bihurtuz. Proiektu berritzaileen adibide batzuk aztertuko dira, esaterako, Hidrogenoaren Euskal Korridorea. Berrikuntzako kasu zehatz horiek energia berriztagarriak zein teknologia garbiak barne hartzen dituzte eta haien bitartez jorratuko ditugu jasangarritasuneko erronkak abantaila lehiakor bihurtzeko beharrezkoak diren urratsak.

Gainera, jardunaldia networkingerako espazioa izango da; zure enpresak aliantza estrategikoak ezarriko ditu Euroeskualdean, inspirazioa bilatzeko eta erabat eraldatzen ari den sektore horretan aldaketarako liderra izateko baliabide espezifikoak eskuratzeko.
 
 
2024ko azaroak 27 | 09:30etik 12:00etara | Bizkaiko Teknologia Parkea 204 eraikina
Aro digital honetan, datua edozein erakunderentzako ezinbesteko aktiboa da. Jardunaldi horretan, Diego Gutierrez Teknei taldeko Datuaren aholkularitzarako zuzendariak datua menderatzen ikasteko gidaritza eskainiko dizu eta kudeaketa eraginkorra ezartzeko metodologiak ikasiko dituzu, datua menderatzetik sortzen diren aukerak identifikatuko dituzu eta datuaren bulegoaren funtzioak ezagutuko dituzu.
 
 
2024ko azaroak 12 | 10:00etatik 11:45era | online
Europako sektore automotrizak funtsezko eraldaketak ditu aurrez aurre, elektrifikazioaren, nazioarteko eragile berrien sarreraren eta araudi-aldaketen ondorioz.

Zer eragin izango dute zure enpresan joera horiek? Webinar honetan, industriaren egungo eta etorkizuneko testuinguruaren azterketa sakona egiteko aukera izango duzu, ekoizpenean, motorizazio elektrikoen aurreikuspenetan eta Txinako fabrikatzaileek Europako merkatuan duten inpaktuan arreta jarrita.

Jardunaldian zehar, S&P Globaleko adituek, Mieko Honguk eta Antoine Giraudek, adibidez, "European Production Outlook" izenekoa aurkeztu eta zero irusi garbien helburua lortzeko bide bakarra ibilgailu elektrikoak (BEV) diren ala ez eztabaidatuko dute. Txinako fabrikatzaileek Europan dituzten hedapen-joerak ere aztertuko dituzte, euskal enpresentzako aukera estrategikoetan oinarrituta.
 
 
2024ko azaroak 5 | 09:30etik 12:30era | online
Lehiakortasunaren benetako motorra giza talentuaren garapena da. Jardunaldian, Gonzalo Serrats OPE Consultores aholkularitzako kideak zure lantaldearen konpromisoa indartzeko eta konfiantzazko ingurunea eta autonomia sortzeko estrategiak partekatuko ditu. Lidergo enpatikoaren eta entzute aktiboan oinarritutako tekniken bitartez, ikusiko duzu konprometitutako lantalde batek berrikuntza sustatzen duela, produktibitatea handitzen duela eta erakundearen giroa indartzen duela, hala, pertsonak zure enpresaren oinarri lehiakorra bihurtzen dira.
 
 
2024ko azaroaren 4, 5 eta 6an GIPUZKOAN, BIZKAIAN, ARABAN
30 minutuko bilerak zure intereseko nazioarteko merkatuetan lan egiten duten profesionalekin funtsezko alderdiei buruzko aholkularitza jasotzeko:
  • Zure eskaintzak atzerriko merkatuetan izan dezakeen harrera.
  • Tokiko araudiak.
  • Herrialde horietan proiektu berriak abian jartzearen bideragarritasuna.
  • Kontaktu baliotsuak: bezeroak, agente komertzialak, banatzaileak.
  • Negozio-aukerak
Herrialdeak: Alemania · ASEAN (Singapur) · Argentina · Australia · Brasil · Kanada · Txile · Txina · Kolonbia · Hego Korea · Eslovakia · Estatu Batuak · Frantzia · India · Italia · Irlanda · Japonia · Mexiko · Polonia · Erresuma Batua · Txekiar Errepublika · Turkia · Ukraina· Uruguai

Sektoreak: Automobilgintza eta Eraldaketa Metalikoa / Makina-Erreminta eta Aeroespaziala / Biozientzia, Osasuna eta Elikadura / Energia eta Ingurumena / Teknologia Elektronikoa eta Aplikatutako Ezagutza / Trengintza / Beste batzuk...
SOC (Security Operations Center) programa eta Ziber arloko Ziurtapenak
25.000 € arte enpresako SOC zerbitzuak kontratatzeko eta zibersegurtasun arloko ziurtagiriak lortzeko

Nazioarteko Gauzatu programa - Azaroaren 11ra arte zabalik
Gehienez 1M € enpresako nazioartekotze-proiektua garatzeko

Pilotu programa - Urriaren 31ra arte zabalik
50.000 € edo inbertsioaren % 51 arte nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuetan euskal enpresei laguntza emateko

Euskadiko enpresen Konektibitate Programa - Abenduaren 13ra arte zabalik
Enpresako 100.000 € arte konektibitatea hobetu ahal izateko sareko ekipoak, routerrak eta sarbide-puntuak instalatu edo eguneratzeko

Kloud programa - Azaroaren 15era arte zabalik
Enpresako 50.000 € arte Cloud estrategiak eta zure negozioak behar duen hodeirako migrazio-plana diseinatzeko

Adimen Artifizial Aplikatuaren eta Datuaren Estrategiaren Programa - 2025eko ekainaren 30era arte zabalik
Enpresako itzuli beharrik gabeko 100.000 € arte zerbitzu eta prozesuetara aplikatutako AA eta Data arloko proiektu komertzialak bultzatzeko Zalantzarik?

Enpresa Zibersegurtasuneko programa | Azaroaren 8ra arte zabalik
Itzuli beharrik gabeko 23.000 € arteko laguntza emango dugu Euskadiko enpresa guztiak zibererasoen aurrean babestuta egon daitezen

Industria Digitala programa - Azaroaren 4ra arte zabalik
Urtean 23.000 €-ra arte, zure enpresak behar dituen EIKTak diagnostikatu eta ezarri ahal izateko

Smart Industry programa - Azaroaren 13ra arte zabalik
Transferentzia teknologikoa lantzen duten ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektu bakoitzeko 150.000 € arteko dirulaguntza emango dugu




Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

%SENDER-INFO-SINGLELINE% Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu.

Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako