Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
Urtarrilak 27 | 16:00etatik 18:00etara | online
Onlineko prestakuntza honek RAGen (Retrieval-Augmented Generation) inguruko hastapenak eskaintzen ditu. Lengoaiaren sorkuntza aurreratua (ChatGPTrena, adibidez) denbora errealean informaziorako sarbidearekin bateratzen duen metodologia da. Adimen artifizialeko adituek lagunduta, ikuspegi horrek AA sortzailean zer iraultza eragin duen eta no-code tresnekin (Flowise) nola aplikatu ikasiko duzu, programazio arloko ezagutzak izan beharrik gabe.
 
 
Urtarrilak 28 | 16:00etatik 18:00etara | online
LangChainek punta-puntako lengoaia-ereduak kanpoko datuekin lotzen ditu aplikazio adimendunak eta pertsonalizatuak garatzeko. Profil tekniko eta ez-teknikoetarako diseinatuta dago jardunaldia, eta bertan honako hauek ikasiko dituzu: lan-fluxuak egituratzen, prozesuak automatizatzen eta soluzio aurreratuak sortzen (elkarrizketarako morroiak, datu-analisiak eta eduki-sorkuntza, besteak beste). Ikasi zure proiektuetan adimen artifiziala txertatzen arazo konplexuak konpontzeko eta enpresa mailako elkarrekintza eraldatzeko.
 
 
Urtarrilak 29 | 10:00etatik 11:30era | online
Ezagutu bideoak azkarrago, modu sortzailean eta eraginkorragoan sortzeko eta editatzeko tresna berritzaileak. Efektu bisualetatik hasi eta edizio aurreraturaino, prozesuak automatizatzen, kalitatea hobetzen eta zure proiektuen zatirik artistikoenaz ardura zaitezen denbora liberatzen ikasiko duzu.
 
 
Hazitek laguntza-programa - I+G
Programak I+G arloko proiektuak bi ikuspegirekin bultzatzen ditu: ikerketa industriala, produktuak, prozesuak edo zerbitzuak TRL4 heldutasun teknologikoraino garatzera edo hobetzera bideratutako ezagutzak eta gaitasunak sortzera bideratutakoa, eta Garapen Esperimentala, TRL7 bat lortzeko gai diren soluzio berritzaileak diseinatzeko lehendik erabilgarri dauden ezagutzak aplikatzera bideratutakoa.
 
 
Elkartek 2025 laguntza-programa - I+G
Programak elkarlaneko ikerketa bultzatzen du industria adimendunean, energian eta osasunean, honako hauetara bideratutako itzuli beharrik gabeko dirulaguntzekin:
  • Ezagutza handitzen duten proiektu estrategikoak.
  • Merkatuan inpaktua duten I+G arloko unitateek bideratutako proiektu industrialak.
  • Ekintza osagarriak, nazioarteko lankidetza, transferentzia eta proiekzioa helburu dutenak.
 
 
SOC (Security Operations Center) programa eta Ziber arloko Ziurtapenak
Zibererasoen aurrean, enpresaren informazio kritikoa babestuta dagoela bermatu nahi duten Euskadiko ETE guztientzat.
  • Kanpoko enpresa espezializatu baten laguntza eta aholkularitza behar dituzten ETEak (sistemen segurtasuna hobetzeko eta zibersegurtasuneko ziurtagiriak lortzeko).
  • Tresna eta zerbitzu aurreratuetan inbertitu nahi izatea, hala nola Segurtasun Eragiketa Zentroetan (SOC) eta zibersegurtasuneko beste soluzio batzuetan.
 
 
Adimen Artifizial Aplikatuko Programa eta Datuaren Estrategia
Adimen artifizialari etekin handiagoa atera nahi dioten ekintzaileentzat, autonomoentzat eta enpresentzat.
  • Proiektua garatzeko jarduera-zentro bat izan beharko dute Euskadin.
  • AAren arloko zerbitzuak ematen dituzten aholkularitza informatikoko eta ingeniaritzako enpresak ez dira sartzen.
  • Onuradunaren produktuen/zerbitzuen katalogo propioaren parte diren proiektuak ez dira onartuko.
 
 
Basque Digital innovation HUB aktiboak - I+G+b
Ondo ezagutuko ditugu aktibo bakoitzaren aukerak. Gainera, askotan, elkarrekin hobeto funtzionatzen dute. Konta iezazkiguzu zure beharrak eta teknologia errendimendu handiena atera ahal izateko aktiboak nola konbina ditzakezun esango dizugu.
 
 
Adimen lehiakorra kanpo-merkatuetan - Nazioartekotzea
Adimen lehiakorreko gure zerbitzu aurreratuak nazioarteko merkatuetan erronkak eta aukerak aztertzen ditu. Lortu txostenak, monitorizazioa eta joerak sektore estrategikoetan, zure beharren araberako ikuspegi praktiko eta zuzenarekin: automobilgintza, energia, biosasuna eta ingurumena.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

%SENDER-INFO-SINGLELINE% Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu.

Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako