Si no puedes ver esta newsletter haz click aquí
Spri Comunica
SAVE THE DATE: 2024ko abenduak 2 | 09:30etik 13:00etara | Auditorioa - Bizkaia plaza eraikina
Jardunaldi teknikoan prozesua erraztuko dizugu, funts publikoak arinago banatzeko sortu den Europako Batzordearen mekanismo hori nola balia dezakezun azalduz. Eta haren helburu nagusia da alderdi jakin batzuk bultzatzea, hala nola teknologia berritzaileak txertatzea, start-upak sustatzea, sektore aitzindariak sustatzea eta abar. Jardunaldian parte hartuz, enpresen arrakasta-kasuak ezagutuko dituzu, deialdi berriei buruzko informazioa jasoko duzu eta zure kasurako aholkularitza pertsonalizatua lortuko duzu.
 
 
2024ko azaroak 12 | 10:00etatik 11:45era | online
Europako sektore automotrizak funtsezko eraldaketak ditu aurrez aurre, elektrifikazioaren, nazioarteko eragile berrien sarreraren eta araudi-aldaketen ondorioz.

Zer eragin izango dute zure enpresan joera horiek? Webinar honetan, industriaren egungo eta etorkizuneko testuinguruaren azterketa sakona egiteko aukera izango duzu, ekoizpenean, motorizazio elektrikoen aurreikuspenetan eta Txinako fabrikatzaileek Europako merkatuan duten inpaktuan arreta jarrita.

Jardunaldian zehar, S&P Globaleko adituek, Mieko Honguk eta Antoine Giraudek, adibidez, "European Production Outlook" izenekoa aurkeztu eta zero irusi garbien helburua lortzeko bide bakarra ibilgailu elektrikoak (BEV) diren ala ez eztabaidatuko dute. Txinako fabrikatzaileek Europan dituzten hedapen-joerak ere aztertuko dituzte, euskal enpresentzako aukera estrategikoetan oinarrituta.
 
 
2024ko azaroaren 4, 5 eta 6an GIPUZKOAN, BIZKAIAN, ARABAN
30 minutuko bilerak zure intereseko nazioarteko merkatuetan lan egiten duten profesionalekin funtsezko alderdiei buruzko aholkularitza jasotzeko:
  • Zure eskaintzak atzerriko merkatuetan izan dezakeen harrera.
  • Tokiko araudiak.
  • Herrialde horietan proiektu berriak abian jartzearen bideragarritasuna.
  • Kontaktu baliotsuak: bezeroak, agente komertzialak, banatzaileak.
  • Negozio-aukerak
Herrialdeak: Alemania · ASEAN (Singapur) · Argentina · Australia · Brasil · Kanada · Txile · Txina · Kolonbia · Hego Korea · Eslovakia · Estatu Batuak · Frantzia · India · Italia · Irlanda · Japonia · Mexiko · Polonia · Erresuma Batua · Txekiar Errepublika · Turkia · Ukraina· Uruguai

Sektoreak: Automobilgintza eta Eraldaketa Metalikoa / Makina-Erreminta eta Aeroespaziala / Biozientzia, Osasuna eta Elikadura / Energia eta Ingurumena / Teknologia Elektronikoa eta Aplikatutako Ezagutza / Trengintza / Beste batzuk...
 
 
2024ko urriak 28 | 15:30etik 17:30era | online
Jardunaldi honetan, Metak garatutako LlaMA AAren modeloak ezagutuko dituzu: LlaMA 2, CodeLlaMA eta azken bertsioa, LlaMA 3. Eredu horiek enpresa-eragiketen eraginkortasuna hobetzeko diseinatuta daude, atazen automatizaziotik hasi eta erabakiak hartzeko optimizaziora arte. Teknologia horiek zure negozioan eta aplikazio praktikoetan nola txertatu ikasiko duzu, hazkunde jasangarria eta segurua bermatzeko.
 
 
SOC (Security Operations Center) programa eta Ziber arloko Ziurtapenak
Bi laguntza-lerro espezifiko eskaintzen dizkizugu:
  • SOC zerbitzua ETE-etan. Segurtasun Eragiketen Zentroetako (SOC) zerbitzuak kontratatzeko laguntza, gehienez ere 12 hilabetez zaintza, monitorizazioa, jazoeren detekzioa eta arintzea barne hartuta.
  • ETE-entzako pentestinga eta ziurtapena. Zibersegurtasuneko ziurtagiriak lortzeko laguntza. Horrek pentesting-a, aurre-auditoretzak eta auditoretza osoak barne hartzen ditu (baita beharrezko jarraipeneko auditoretzak ere).
Nazioarteko Gauzatu programa - Azaroaren 11ra arte zabalik
Gehienez 1M € enpresako nazioartekotze-proiektua garatzeko

Pilotu programa - Urriaren 31ra arte zabalik
50.000 € edo inbertsioaren % 51 arte nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuetan euskal enpresei laguntza emateko

Euskadiko enpresen Konektibitate Programa - Abenduaren 13ra arte zabalik
Enpresako 100.000 € arte konektibitatea hobetu ahal izateko sareko ekipoak, routerrak eta sarbide-puntuak instalatu edo eguneratzeko

Kloud programa - Azaroaren 15era arte zabalik
Enpresako 50.000 € arte Cloud estrategiak eta zure negozioak behar duen hodeirako migrazio-plana diseinatzeko

Adimen Artifizial Aplikatuaren eta Datuaren Estrategiaren Programa - 2025eko ekainaren 30era arte zabalik
Enpresako itzuli beharrik gabeko 100.000 € arte zerbitzu eta prozesuetara aplikatutako AA eta Data arloko proiektu komertzialak bultzatzeko Zalantzarik?

Enpresa Zibersegurtasuneko programa | Azaroaren 8ra arte zabalik
Itzuli beharrik gabeko 23.000 € arteko laguntza emango dugu Euskadiko enpresa guztiak zibererasoen aurrean babestuta egon daitezen

Industria Digitala programa - Azaroaren 4ra arte zabalik
Urtean 23.000 €-ra arte, zure enpresak behar dituen EIKTak diagnostikatu eta ezarri ahal izateko

Lortu programa - Urriaren 31ra arte zabalik
Erakunde bakoitzari itzuli beharrik gabeko 30.000 € arteko dirulaguntza emango diogu, zure enpresaren finantza-osasuna hobetzeko

Smart Industry programa - Azaroaren 13ra arte zabalik
Transferentzia teknologikoa lantzen duten ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektu bakoitzeko 150.000 € arteko dirulaguntza emango dugu




La empresa vasca
está aquí
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

%SENDER-INFO-SINGLELINE% Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Le informamos que SPRI-Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial trata sus datos personales con la finalidad de informarle de las actividades y servicios de la sociedad, todo ello sobre la base de su consentimiento o al amparo del interés legítimo de esta entidad (actividades de mercadotecnia con clientes). Puede ejercitar sus derechos a acceder, rectificar y suprimir sus datos, limitar su tratamiento y oponerse al mismo, así como su derecho a la portabilidad en cualquier momento enviando un correo electrónico a la dirección lopd@spri.eus. Si no desea recibir en el futuro ninguna comunicación del Grupo SPRI puede solicitarlo a través del siguiente enlace. Recuerde que siempre puede seleccionar sus preferencias y recibir solo los boletines y comunicaciones que le interesan editando su suscripción.

Editar mi suscripción | Suscríbete y recibe nuestras comunicaciones | Información legal | Contacto