Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
Azaroaren 26a | 09:00etatik 12:30era | Bizkaiko Teknologia Parkeko auditorioa. 101 eraikina
Adimen artifiziala eta AA sortzailea zibersegurtasuna eraldatzen ari dira, eta aukera ematen ari zaie sektore guztietako enpresei denbora errealean mehatxuak hautemateko, erantzunak optimizatzeko eta datu erabakigarriak zehaztasun eta autonomiaz gordetzeko. Jardunaldi honetan, TECNALIAko zibersegurtasuneko adituek teknologia horiek arriskuak kudeatzeko nola aplikatu, gertakariei erantzuten eta eskakizun maila handiko testuinguruan AAren erabilera fidagarria bermatzen erakutsiko dute.
 
 
2024ko azaroaren 21a | 09:30etik 12:30etara | online
Onlineko trebakuntza-saio honek zure erakundearen errendimendu-adierazleak aktiboki kudeatzeko gakoak emango dizkizu, baita helburuak lehenesteko eta estrategia lortzeko denak barne hartuko dituen jarraipen-sistema ezartzeko ere. Iñaki Buitrón prozesuen kudeaketa eta hobekuntza-adituaren eskutik, OKR eta aginte-koadroa moduko tresnak ezartzen ikasiko duzu. Tresna horiek hobetzeko aukerak hautematen eta benetan arrakasta sustatzen duten ahaleginak bideratzen lagunduko dizute.
 
 
2024ko azaroak 20 | 17:00etatik 19:00etara | Deustuko Unibertsitate Liburutegia. IIBZ. Bilboko Atrioa.
B-WOMENIN Global Meeting & Expanding 2024ren bosgarren saioan, oztopoak hautsi eta proiektuak nazioarteko merkatuetara hedatu dituzten emakume ekintzaileen kasu inspiratzaileak erakutsiko ditugu. Gainera, barne-ekimenak eta -proiektuak bultzatzearen garrantzia jorratuko dugu, enpresen barruan aldaketa eta hedapena lortzeko funtsezko elementu gisa, eta horrek erakunde baten presentzia globala nabarmen bultza dezakeela azalduko dugu.
 
 
2024ko azaroak 21 | 09:00etatik 10:50era | online
Mundu mailako industrian rol adierazgarria betetzen du Turkiak. Izan ere, munduko hamaikagarren ekonomia izateaz gain, erreferentziazko manufaktura-gunea da funtsezko hainbat sektoretan: automobilgintza, makinak, altzairua eta etxetresna elektrikoak. Webinar honek Turkiako sektore industrialaren digitalizazio maila eta Smart Manufacturingerako eta 4.0 Industriarako bere bilakaera aztertuko ditu. Programak Turkiako eta nazioarteko erakundeetako adituen esku-hartzea jasoko du. Aditu horiek makinetan eta automatizazioan teknologiak ezartzearekin lotutako ikuspegi zehatza eskainiko dute, Turkiak 4.0 Industriaren eskakizunetara egokitzeko garaian izandako gaitasuna jorratuz.
 
 
Azaroak 19 | 09:30etik 13:00etara | Orona-Ideo, Jauregi Bailara, z/g, Hernani - Gipuzkoa
B2B marketin digitalean adituak izango ditugu gurekin haien azken ezagutzak partekatzeko asmoz: AFM Clusterreko Maria Ruiz-Lopetedik Libro Blanco de Marketing Digital para la Industria (Industriarako Marketin Digitalaren Liburu Zuria) liburu berria aurkeztuko du; LinkedUp Mentoringeko Esther Silvanek mezu inbasiborik gabeko LinkedIneko azterketa-estrategiak jorratuko ditu; Rebeca Valdiviak salmenten prozesuan gizakiak betetzen duen rola nabarmenduko du; Vidralako Aitor Peñak bere enpresaren estrategia digitala azalduko du eta Gemnis Latheseko Edorta Arrietek sare sozialetako rebrandinga izango du hizpide. Gainera, inspirazio-iturri bihurtuko den eta harridura sortuko duen esku-hartze sorpresa bat ere izango dugu.
SOC (Security Operations Center) programa eta Ziber arloko Ziurtapenak
25.000 € arte enpresako SOC zerbitzuak kontratatzeko eta zibersegurtasun arloko ziurtagiriak lortzeko

Euskadiko enpresen Konektibitate Programa - Abenduaren 13ra arte zabalik
Enpresako 100.000 € arte konektibitatea hobetu ahal izateko sareko ekipoak, routerrak eta sarbide-puntuak instalatu edo eguneratzeko

Adimen Artifizial Aplikatuaren eta Datuaren Estrategiaren Programa - 2025eko ekainaren 30era arte zabalik
Enpresako itzuli beharrik gabeko 100.000 € arte zerbitzu eta prozesuetara aplikatutako AA eta Data arloko proiektu komertzialak bultzatzeko Zalantzarik?

Kloud programa - Azaroaren 15era arte zabalik
Enpresako 50.000 € arte Cloud estrategiak eta zure negozioak behar duen hodeirako migrazio-plana diseinatzeko




Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

%SENDER-INFO-SINGLELINE% Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu.

Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako