Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
Urtarrilak 24 | 09:30etik 11:00etara | online
Aro digitalean, ziberdelitua oso bizkor garatzen da, erasoak sofistikatzeko punta-puntako teknologiez baliatuta. Hitzaldi honetan, adimen artifiziala (AA) zibersegurtasunaren arloan bi alderdi dituen tresna bihurtu dela ikusiko dugu.
 
 
Otsailak 7 | 10:00etatik 12:00etara | online
Gaur egun, enpresen barruan prozesu kantitate handia dago eta horiek guztiak Machine Learningeko algoritmoen eta Adimen Artifizialaren bidez optimiza daitezke. Tailer honetan, gaur egun dauden algoritmoei buruzko mapa kontzeptuala egingo da, landu beharreko arazoak eta eskuragarri dauden datuak kontuan hartuta erabilera-kasuak aztertuta.
 
 
Otsailak 13 | 9:30etik 11:00etara | online
Ba al dakizu benetan zer kostu duen hodeian lan egiteak? Zer eragin dute erabaki teknikoek kostuetan eta zure zerbitzuen kalitatean?
Webinar honetan, modu erraz eta praktikoan aztertuko ditugu FinOpsen printzipioak. Filosofia horrek talde teknikoak, finantzarioak eta negoziokoak lotzen ditu teknologian inbertitutako euro bakoitzaren balioa maximizatzeko.
 
 
Hazitek laguntza-programa - I+G
Programak I+G arloko proiektuak bi ikuspegirekin bultzatzen ditu: ikerketa industriala, produktuak, prozesuak edo zerbitzuak TRL4 heldutasun teknologikoraino garatzera edo hobetzera bideratutako ezagutzak eta gaitasunak sortzera bideratutakoa, eta Garapen Esperimentala, TRL7 bat lortzeko gai diren soluzio berritzaileak diseinatzeko lehendik erabilgarri dauden ezagutzak aplikatzera bideratutakoa.
 
 
Elkartek 2025 laguntza-programa - I+G
Programak elkarlaneko ikerketa bultzatzen du industria adimendunean, energian eta osasunean, honako hauetara bideratutako itzuli beharrik gabeko dirulaguntzekin:
  • Ezagutza handitzen duten proiektu estrategikoak.
  • Merkatuan inpaktua duten I+G arloko unitateek bideratutako proiektu industrialak.
  • Ekintza osagarriak, nazioarteko lankidetza, transferentzia eta proiekzioa helburu dutenak.
 
 
SOC (Security Operations Center) programa eta Ziber arloko Ziurtapenak
Zibererasoen aurrean, enpresaren informazio kritikoa babestuta dagoela bermatu nahi duten Euskadiko ETE guztientzat.
  • Kanpoko enpresa espezializatu baten laguntza eta aholkularitza behar dituzten ETEak (sistemen segurtasuna hobetzeko eta zibersegurtasuneko ziurtagiriak lortzeko).
  • Tresna eta zerbitzu aurreratuetan inbertitu nahi izatea, hala nola Segurtasun Eragiketa Zentroetan (SOC) eta zibersegurtasuneko beste soluzio batzuetan.
 
 
Adimen Artifizial Aplikatuko Programa eta Datuaren Estrategia
Adimen artifizialari etekin handiagoa atera nahi dioten ekintzaileentzat, autonomoentzat eta enpresentzat.
  • Proiektua garatzeko jarduera-zentro bat izan beharko dute Euskadin.
  • AAren arloko zerbitzuak ematen dituzten aholkularitza informatikoko eta ingeniaritzako enpresak ez dira sartzen.
  • Onuradunaren produktuen/zerbitzuen katalogo propioaren parte diren proiektuak ez dira onartuko.
 
 
Basque Digital innovation HUB aktiboak - I+G+b
Ondo ezagutuko ditugu aktibo bakoitzaren aukerak. Gainera, askotan, elkarrekin hobeto funtzionatzen dute. Konta iezazkiguzu zure beharrak eta teknologia errendimendu handiena atera ahal izateko aktiboak nola konbina ditzakezun esango dizugu.
 
 
Adimen lehiakorra kanpo-merkatuetan - Nazioartekotzea
Adimen lehiakorreko gure zerbitzu aurreratuak nazioarteko merkatuetan erronkak eta aukerak aztertzen ditu. Lortu txostenak, monitorizazioa eta joerak sektore estrategikoetan, zure beharren araberako ikuspegi praktiko eta zuzenarekin: automobilgintza, energia, biosasuna eta ingurumena.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

%SENDER-INFO-SINGLELINE% Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu.

Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako