Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
Spri Comunica
Hazitek laguntza-programa - I+G
Programak I+G arloko proiektuak bi ikuspegirekin bultzatzen ditu: ikerketa industriala, produktuak, prozesuak edo zerbitzuak TRL4 heldutasun teknologikoraino garatzera edo hobetzera bideratutako ezagutzak eta gaitasunak sortzera bideratutakoa, eta Garapen Esperimentala, TRL7 bat lortzeko gai diren soluzio berritzaileak diseinatzeko lehendik erabilgarri dauden ezagutzak aplikatzera bideratutakoa.
 
 
Elkartek 2025 laguntza-programa - I+G
Programak elkarlaneko ikerketa bultzatzen du industria adimendunean, energian eta osasunean, honako hauetara bideratutako itzuli beharrik gabeko dirulaguntzekin:
  • Ezagutza handitzen duten proiektu estrategikoak.
  • Merkatuan inpaktua duten I+G arloko unitateek bideratutako proiektu industrialak.
  • Ekintza osagarriak, nazioarteko lankidetza, transferentzia eta proiekzioa helburu dutenak.
 
 
SOC (Security Operations Center) programa eta Ziber arloko Ziurtapenak
Zibererasoen aurrean, enpresaren informazio kritikoa babestuta dagoela bermatu nahi duten Euskadiko ETE guztientzat.
  • Kanpoko enpresa espezializatu baten laguntza eta aholkularitza behar dituzten ETEak (sistemen segurtasuna hobetzeko eta zibersegurtasuneko ziurtagiriak lortzeko).
  • Tresna eta zerbitzu aurreratuetan inbertitu nahi izatea, hala nola Segurtasun Eragiketa Zentroetan (SOC) eta zibersegurtasuneko beste soluzio batzuetan.
 
 
Adimen Artifizial Aplikatuko Programa eta Datuaren Estrategia
Adimen artifizialari etekin handiagoa atera nahi dioten ekintzaileentzat, autonomoentzat eta enpresentzat.
  • Proiektua garatzeko jarduera-zentro bat izan beharko dute Euskadin.
  • AAren arloko zerbitzuak ematen dituzten aholkularitza informatikoko eta ingeniaritzako enpresak ez dira sartzen.
  • Onuradunaren produktuen/zerbitzuen katalogo propioaren parte diren proiektuak ez dira onartuko.
 
 
Adimen lehiakorra kanpo-merkatuetan - Nazioartekotzea
Adimen lehiakorreko gure zerbitzu aurreratuak nazioarteko merkatuetan erronkak eta aukerak aztertzen ditu. Lortu txostenak, monitorizazioa eta joerak sektore estrategikoetan, zure beharren araberako ikuspegi praktiko eta zuzenarekin: automobilgintza, energia, biosasuna eta ingurumena.
 
 
Basque Tek Ventures | Arrisku Kapitala - I+G+b - Ekintzailetza
Teknologia disruptiboak, talentu ekintzailea eta hazi-finantzaketa batzen ditu Basque Tek Venturesek. Hala, enpresa arloko proiektu sendoak garatzeko oreka sortzen du. Konbentzionalari aurre egin eta mundu mailako inpaktua duten berrikuntzei bideak irekitzen dizkieten 19 proiektu, bide-azpiegituren eraldaketa digitaletik hasi eta polifenolen disolbagarritasunera. 19 proyectos, desde la transformación digital de infraestructuras viarias hasta la solubilización de polifenoles, que desafían lo convencional y abren camino para innovaciones de impacto global.
 
 
Basque Tek Ventures talentuaren bilaketa-prozesua zabalik. Sustatzailea: Tecnalia
Proiektua teknologia disruptiboak, talentu ekintzailea eta hazi-finantzaketa bateratzen dituen Basque Tek Ventures ekimenaren baitan dago eta muturreko baldintzatan balio erantsi handiko estaldurak modu errentagarri eta eraginkorrean eskaintzen ditu.
 
 
Basque Digital innovation HUB aktiboak - I+G+b
Zure enpresan teknologia eta material aurreratuak txertatzeko arrazoi batzuk:
  • Teknologia probatu ahal izango duzu, inbertitu aurretik. Ezagutzeko aukera izango duzu, eta zure enpresako prozesuak eta produktuak hobetzen nola lagundu dezakeen egiaztatzeko aukera ere bai.
  • Laguntza ekonomikoak eta 300 aktibo teknologiko baino gehiago eskuratzeko aukera.
  • Adituen etengabeko laguntza nodo bakoitzean. Zure behar zehatza aztertuko dute. Eskaintzen ditugun teknologia guztien gaineko prestakuntza emateko eta horiek ikertzeko, frogatzeko eta baliozkotzeko lantaldea.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

%SENDER-INFO-SINGLELINE% Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu.

Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako