Emprende XXI Sarien deialdi berria
Caixabankek deialdi berria zabaldu du ekintzailetza ekosistemaren hazkuntza bultzatzeko zuzendutako ‘Emprended XXI’ sariketarako. XVI. edizioa da, ‘DayOne’ entitateak bultzaturikoa. ‘DayOne’ Caixabanken teknologia-enpresa eta inbertsoreetan espezializatutako saila da, eta ENISAren euskarria du. Euskadin, deialdia Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bultzatu du, SPRI Taldearen bidez.
3 urte baino gutxiagoko aktibitatea duten euskal startupek euren hautagaitzak aurkez ditzakete abenduaren 5ra arte, ekimenaren webgunearen bidez. Emprendedor XXI sariak herrialdean inpaktu gehien duten enpresa sortu berriak sarituko ditu 6.000 euroko sari metalikoaren bidez.
Gaiaren araberako sariak
Era berean, gaur egungo gizartearen hainbat erronkari erantzunik onena eskaintzen dieten enpresei 20.000 euroko saria metalikoa emango zaie. Sei ekintza-esparru definitu dira:
- Finantza-sektorearen eraldaketa digitala eta teknologikoa finantza-sektorearen transformazio digital eta teknologikoari buruzkoa.
- Hiri jasangarriagoak, seguruagoak, konektatuagoak eta egokituagoak
- PlanetaXXI, ingurugiroaren jasangarritasunari lotua.
- Zahartze aktiboa eta bizitza luze eta osasuntsua bermatzea teknologiaren bidez
- Eraldaketa digitala eta berrikuntza nekazaritzako elikagaien sektorean
- Digitalizazioa, negozio-eredu berriak eta ostalaritza, sukaldaritza, turismoa eta aisia suspertzea
+info: www.emprendedorxxi.es
DayOne-ren programa
Era berean, Caixabankek DayOne Open Innovation Program-en bigarren edizioa jarri du martxan. Ekimen honekin, entitatearen negozio-esparru ezberdinak ekintzailetza-ekosistemara hurbiltzeko asmoa dago, honakoak bezalako gaiei lotutako negozio-erronkak konpontzeko kolaboratzeko:
- Bizitza-seguruen harpidetza-prozesua berrasmatu
- ‘Senior’-en zaurgarritasunari aurre egin
- Nekazaritza eta elikadura sektorearen transformazio jasangarria
Programa honetan harpidetzea dagoeneko Premios EmprendedorXXI sarietan parte hartu izan duten startupei eta Caixabank DayOne-ren bezeroei zuzenduta dago. Aukeratutako enpresek 3-6 hilabete bitartean lan egingo dute AgroBank (nekazaritza eta elikadura sektoreak), VidaCaixa (Caixabanken aseguratzaile filiala) eta Caixabank Senior (Adinduentzako produktuak eta finantza-zerbitzuak).
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza