Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea

Basque Trade & Investment-ek enpresen arteko networkinga sustatuko du sektore eolikoan Wind Europe 2024 topaketan

Aldez aurretik, SPRI Taldeko sozietateak energia eolikoaren Europako merkatu-aukeren aurreikuspenak eta sektoreko enpresa liderren garapen-planak aurkeztu dizkie euskal enpresei.
WindEurope Inauguración

SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BT&I) euskal enpresak nazioartekotzeko sozietateak B2B bilerak egiteko aukera eskainiko die martxoaren 20tik 22ra bitartean BECen antolatuko den Wind Europe 2024 topaketako partaideei, networkinga sustatzeko asmoz. Ekitaldiak sektoreko 480 erakusketari baino gehiago eta 12.000 aditu inguru izango ditu partaide, eta aurtengo edizioaren helburua onshore eta offshore industriaren azken berrikuntzak, garapenak eta soluzioak ezagutzera ematea izango da.

Wind Europe 2024 inauguratu baino egun bat lehenago, BT&Ik Euskalduna Jauregian antolatuko duen jardunaldian, EAEko Energia Klusterrarekin lankidetzan, zehatza eskainiko da offshore energia eolikoaren Europako merkatu-aukeren eta garapen-planen inguruan. Horrela, euskal konpainiek beharrezko ezagutza lortuko dute zerbitzuak Erresuma Batura, Poloniara, Herbehereetara eta Europako gainerako merkatu liderretara hedatzeko aukerak esploratzeko, mugaz gaindiko enpresa-aliantzak sustatuz.

Ekitaldiak Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua, nazioarteko ordezkaritzak eta Euskadiko zein nazioarteko erakundeak eta enpresak izango ditu partaide.

 

B2B bilerak

Hartara, Wind Europe kongresuaren barruan, nazioartekotzea sustatzeko SPRI Taldeko sozietateak B2B bilerakegiteko aukera eskainiko du, enpresa parte-hartzaileen arteko networkinga bultzatzeko. Basque Energy Cluster, SPRI Taldea kide dituen Enterprise Europe Network eta SPRI Taldea lankide dituela, BT&Ik saio hauek antolatuko ditu, parte-hartzaileek izena emanda daudenetako edozeinekin bilerak egin ahal ditzaten, BECen horretarako prestatuko diren aretoetan..

 

Wind Europe 2024 biltzarrari buruz

Wind Europe urteko biltzarra energia eolikoaren arloko giltzarrizko ekitalditzat finkatu eta sektoreak eskaintzen dituen azken joerak, erronkak eta aukerak aztertzeko gune bilakatu da. Kopenhageri lekukoa hartuz, aurten Bilbon bilduko dira martxoaren 20tik 22ra bitartean energia berriztagarriaren arloko profesional eta aditurik garrantzitsuenak.

Hiru egunetan, egungo gairik garrantzitsuenak jorratuko dira industria eolikoari eragingo dioten joerak eta erronkak esploratzeko, nazioarteko 250 hizlarik baino gehiagok zuzendutako hitzaldi eta mahai-inguruen bitartez. Parte-hartzaileek sektore eolikoaren balio-kate osoari dagozkion erakusketarien aukera zabalaz baliatzeko aukera izango dute, hasierako garapena eta plangintza, ekipoen fabrikazioa nahiz elektrizitate-sarearekiko integrazioa barne hartuz, industriari buruzko ikuspegi zehatza lortu ahal izateko.

Biltzarra energia eolikoaren sektorearen erakusleihoa izango da, eta gune partekatu horretan enpresa parte-hartzaileek ezaguerak trukatu eta negozio-aukerak landu ahal izango dituzte.

Lotutako albisteak

18 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
82 gazte abiatuko dira urtarrilean beren atzerriko lanpostura, Eusko Jaurlaritzaren BEINT nazioartekotze-bekei esker
Irakurri gehiago
5 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadik eta Alemaniako hegoaldeak adimen artifizialean eta fabrikazio aurreratuan duten harremana indartu dute
Irakurri gehiago
BasqueTrade Japón Euskadi Webinar 5 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
Automozioko euskal enpresek beraien berrikuntzak aurkeztu dizkiete Japoniako 30 enpresa baino gehiagori
Irakurri gehiago
China Euskadi 4 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
Txinan kokatutako berrogeita bost euskal enpresek Asiako merkatuaren joerak eta erronkak aztertu dituzte
Irakurri gehiago
3 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
Nagore Bonilla Gabarain, Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendari nagusi berria
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak