MONDRAGONek esperientziak partekatu ditu BasqueTraderekin eta Japoniako bulego berria ezagutu du
Joan den ostegunean, 2022ko irailaren 15ean, bilera bat egin zuten MONDRAGONek eta Basque Trade & Investment Nazioartekotzearen Euskal Agentziak.
Topaketa Otaloran egin zen. Bertan, hainbat sektoretako 16 kooperatibek parte hartu zuten eta bideokonferentzia bidez Euskal Agentziak Japonian duen egoitzarekin konektatu ziren.
Topaketan MONDRAGONek Asiako herrialdean dituen jarduera eta esperientziak partekatu zituzten, eta Tokioko Ordezkaritza Bulegoko ordezkari Moe Kato San aurkeztu zuten, zeinek gero eta proiektu gehiago garatzen ari den merkatu oso lehiakor horren ezaugarriak eta aukerak zehaztu zituen.
Oskar Goitia MONDRAGON Internacionaleko presidentea eta Ainhoa Ondarzábal Agentziako kontseilari delegatua izan ziren bileraren buru, eta nazioartekotzearen arloan, bi erakundeen arteko lankidetza onak duen balioa azpimarratu zuten, enpresei laguntzeko eta Japoniako merkatuan aukerak lortzeko.
Euskadik badu Kanpo Sarearen bulego bat Tokion
Euskal enpresek eta Japoniako nahiz Asia-Pazifiko eskualdeko inbertitzaileek euren zerbitzura dute Euskadiko Kanpo Sarearen lehen bulegoa Japonian. SPRI Taldeko Nazioartekotzeko Euskal Agentziak enpresa- eta merkataritza-egoitza berri bat ireki du Tokion, eta Moe Kato, Basque Trade and Investment-ek Japonian duen zuzendaria, izango da bulego horren buru.
Kanpo Sarearen bulego berri honi esker, euskal enpresek errazago aurkituko dituzte eurentzako negozio-aukerak Japonian. Japonia merkatu erakargarria da euskal enpresarentzat, bai bere BPGaren tamainagatik, bai bere eskaera sofistikatuagatik, eta baita ere bere ekonomiaren eta araudien egonkortasunagatik.
Gainera, euskal ekonomiarekin bateragarri izateagatik eta negozioetarako erraztasunagatik nabarmentzen da. Japoniak atzerriko inbertsio-fluxuak finantzatzen ditu, beraz, euskal enpresek aukera izango dute Japonian eta Asia-Pazifiko eskualdean inbertsio handiak egiten dituzten enpresa eta erakundeetara iristeko. Horregatik guztiagatik, merkatu-bolumen oso garrantzitsua eta irisgarria eskaintzen die euskal enpresei.
Gainera, SPRI Taldeko Kanpo Sarearen bulego berri hori lagungarri izango da Invest in Basque Country eremuaren bidez inbertsioak Euskadira erakartzeko, bai Japoniatik eta baita ere Asia-Pazifiko eskualdetik.
Bulegoa Tokion dago, helbide honetan: Toranomon Hills Business Tower 15F, 1-17-1 Toranomon, Minato-ku, 105-6415.
Basque Trade agentziak Kanpo Sarearen 17 bulego ditu, eta zerbitzua ematen die euskal enpresei 90 bat herrialdetan.

Moe Kato
Lotutako albisteak

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez
Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez
100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Euskadik eta Koreak lankidetza teknologikoa bultzatu dute adimen artifiziala eta digitalizazioa ardatz dituen ikuspegi berezi batez
Koreako erakunde ekonomiko eta industrialen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, berrikuntza eta teknologia digitalaren arloan bi lurraldeen arteko lankidetza indartzeko asmoz

Riza Taldeak bere presentzia handitu du Alemanian, produkzio-kostuak ia % 40 murrizten dituen lanarekin
KTR Systems GmbH multinazional alemaniarraren filial baterako baliabideak optimizatu ditu enpresa gipuzkoarrak. Orain arte, Europako eta Ipar Amerikako zortzi herrialdetan aritu da, eta urtero 60 milioi euroko fakturazioa du.

Europako Batzordeak altzairu eta metalen industriaren erresilientzia bermatzeko ekintza-plana aurkeztu du
2026ko ekainean amaituko diren altzairuaren gaineko babes-neurriak berrikustea da planaren ardatz nagusietako bat.