Enpresarean Azoka: “Pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren etorkizuneko erronka”.
Bai Euskarari Elkarteak, antolaturiko Enpresarean Azokaren laugarren edizioak pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren erronka izango ditu hizpide, urriaren 25ean Orona Ideon (Hernani).
Jardunaldia 8:30etatik 14:30etara izango da, askotariko hitzaldiak eta solasaldiak jasoko dituen egitarauarekin. Bertaratzeko interesa duenak ondorengo galdetegia bete beharko du:
https://goo.gl/forms/ilkN0fdAdcrhk9Xa2
Etorkizuneko eraldaketaren paradigma aurrean izanik, euskal gizartearen lehiakortasunerako eta ongizaterako erronkak aztertuko dira; horiekin batera, teknologia, errobotizazioa, eraldaketa digitala eta etorkizuneko lanak bezalako gaiak izango dira eztabaidagai, enpresa, formazio eta ingurune digitaleko adituen eskutik, euskaratik eta euskaraz.
Arin-Arin aurkezpenak. “Ekintzaileon txanpa” lehiaketa
Aurreko edizioetan bezala, ekintzaileei zuzenduriko “Arin-Arin” saioa egongo da. Parte-hartzaileek haien ideiak edo proiektuak hiru minututan azaldu beharko dituzte, arin eta labur. Helburua da onuragarriak izan daitezkeen eta garatzeko aukera duten ekimen berritzaileak ezagutzea eta ekarpenak egitea, sormena garatu zein elkarlanerako bide berriak irekitzea. Epaimahaiak parte-hartzaileen aurkezpenak baloratu eta irabazle bat hautatuko du, ekimena gauzatzeko 2000 euroko laguntza eskainiz. “Arin-Arin” saioan parte hartu nahi duenak ondorengo galdetegia bete beharko du:
https://goo.gl/forms/J1nMSJ5PRkcMNoz43
Lotutako albisteak

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak
Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza