CANVA I: Diseinatzaileak ez direnentzako diseinu grafikoa. Indartu zure nortasun korporatiboa
Canvak era guztietako ikusizko edukiak erraz eta bizkor sortzeko tresnak eskaintzen dizkizu. Canvak honako hauek guztiak diseinatzeko aukera emango dizu: kartel zirraragarria, sare sozialetarako edo blogetarako irudi edo bideo erakargarria, pertsonalizatutako logotipoa edo newsletterretarako goiburua. Interfazea intuitiboa da eta prozesua erraztuko dizuten doako txantiloi eta baliabidez beteta dago. Zure proiektuei ukitu berezia emateko zure baliabideak igo ditzakezu. Diseinatzaile profesionala izan beharrik gabe, kalitate handiko akaberak dituzten emaitzak sortuko dituzu.
Helburuak
Bi saioko ikastaroa da. Lehen saio honetan, zure negozioaren nortasun korporatiboa indartzeko Canvak akabera profesionaleko irudiak, animazioa eta bideoak sortzeko eskaintzen dizkigun funtzionalitate eta aukera guztiak landuko ditugu. Aurrez definitutako txantiloiekin lan egiten ikasiko duzu, baina baita zerotik hasten edo oinarri gisa zure proiektuak erabiltzen ere, zure denbora optimizatuz eta diseinatze-prozesua azkartuz. Ikuspegi horrekin, edukia azkar, modu eraginkorrean eta zure markaren balio bisualekin lerrokatuta sortzea lortuko duzu, zure enpresak ingurune digitalean dituen irudia eta presentzia indartuz.
Edukia
• Canvaren inguruko hastapenak: erabilera posibleak eta diseinu-adibideak
• Kontua sortzea eta markaren kit-a eratzea
• Canvaren funtzionalitateak
o Txantiloien bilatzailea
o Elementuak
Formak
Elementu grafikoak
Stickerrak
Taulak
Grafikoak
Markoak
Laukiak
o Argazkiak
o Bideoak
o Testuak
o Musika edo audioa
o Atzealdeak
o Norberaren fitxategiak igotzea
o Amaitutako diseinua deskargatzea
o Inprentarako fitxategiek izan beharreko zehaztapenak
o Beste funtzionalitate batzuk
Norentzat
Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.
NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?
Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.
Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.