Indeus_Batzar Orokorra_otsailak 2
Euskara industrian
Albisteak 2 otsaila, 2023

2023. urtean euskara industria arloan indartzeko konpromisoa berretsi eta Innobasqueri ongietorria eman dio Indeusek

Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoaren egoitzak hartu du Indeusen urteko Batzar Orokorra, Energiaren Euskal Erakundearen eta Spriren Zuzendari Nagusien eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordearen parte-hartzearekin.

Urtero legez aurten ere, Industriaren Euskal Plataformak Batzar Orokorra eginez eman dio hasiera urteari. Miren Dobaran, Hizkuntza Politikarako Sailburuordea, Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundearen zuzendari nagusia eta Aitor Urzelai, Spriren zuzendari nagusia, buru izan dituen bileraren hasieran, Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko diputatuak ongietorria eman die Indeuseko kideei, Batzar Orokor hau berak zuzentzen duen Sailaren egoitzan egin baita. Gaur egindako batzar honetan gainera, lehen aldiz hartu du parte Innobasquek, gaurtik aurrera ekimeneko kide bihurtuta.

Aurten bost urte bete dituen ekimeneko kideek 2023. urtean egin beharreko lanetan jarri dute azpimarra eta bereziki bi arlo nabarmendu dituzte:

  1. Enpresetan derrigorrezko ikuskaritzak egiten dituzten enpresekin lanean jarraitzea ikuskaritzok euskaraz egiteko aukera bermatzeko.
  2. Euskadiko erakunde publiko eta pribatu askok erabiltzen dituzten softwareetan hizkuntza-eskaintzan euskara txertatzeko eskatzeko kanpaina abiarazi.

Horrekin batera, euskararen erabilera maila txikia duten Indeuseko kideei euren enpresetan euskara txertatzen laguntzeko konpromisoa hartu da, batzuen praktika onak partekatuz eta bertatik bertara ezagutuz.

2023rako erabakitako erronken artean, berriz, Plataformaren “laguntzaile sarea” osatzen eta sendotzen joatea dago, Indeusen harreman esparrua zabalduz bai euskalgintzako eremura, baita tokian tokiko eremu sozioekonomikora ere.

Zer da Indeus?

INDEUS Industriaren Euskal Plataforma da, 2018. urtean sortuz, Spri-Enpresen Garapenerako Agentziak, Energiaren Euskal Erakundeak, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek bultzatzen dutena. Euskaraz lan egitea erabaki duten enpresa industrialei laguntzeko sortu zen ekimena, euskarazko produktu eta zerbitzuak lortzeko bideak landuz. Eta ibilbide honetan, INDEUSek euskararen presentzia txikia duten enpresei ere ireki dizkio ateak, aurrekoen eskarmentua besteen eredu izango delakoan.

Partaideak

31 dira Industriaren Euskal Plataforman parte hartzen ari diren enpresa eta elkarteak: AMPO, BATZ, BIELE GROUP, BRTA, CAF, CEIT, CIKAUTXO, COPRECI, DANOBATGROUP, EGA MASTER, EGA SOLUTIONS, EGOIN, EIKA, ELAY, ENERGIA KLUSTERRA, ESLE ELKARTEA, EUSKAL HERRIKO ITSAS FOROA, FAGOR, GAIA KLUSTERRA, GOIZPER, IKERLAN, INNOBASQUE, MAIER, OREKA IT, ORKLI, ORONA, PETRONOR, SISTEPLANT, TECNALIA, ULMA CONSTRUCCIÓN eta VICOMTECH.

Erakunde publikoak, berriz, sei: Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetza, Spri-Enpresen Garapenerako Agentzia, Energiaren Euskal Erakundea eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru aldundiak.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI  MEKANIZATUAK,  BIOLAN  eta  MITXELENA  Kooperatibak  bat  egin  dute  INDEUS  Industriaren  Euskal  Plataformarekin

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin

Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia-solasaldien bigarren edizioaren hasiera, KomunikaziONA Bidegurutzean jardunaldia Notasuna Sareanen eskutik, BAIC - Datuaren estrategia eta Fabrika adimendun.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.