Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 Marzo, 2022 Euskara industrian Indeusberri

Enpatikonomia, enpresentzako jardunaldia martxoaren 25ean, Oarsoaldea Garapen Agentziaren eskutik

Ingurua eta ingurukoak kontuan hartzen dituen ekonomia inklusiboa da enpatikonomia eta ardatz hori hartuta, datorren martxoaren 25ean ostiralean, Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatutako enpresei zuzendutako jardunaldia egingo da Zinealdean.
Enpatikonomiaren irudia

Enpatikonomiak jarduera ekonomikoaren inguruko pertsonen eta errealitatearen zaintza negoziorako aldagaien artean sartzen ditu, haiekiko enpatiaz eta ez apatiaz jardunez. Izan ere, gure inguruko pertsonak eta errealitatea ongi egoteak eta ongi sentitzeak gure negozioan eragin positiboa dauka, dudarik gabe.

Enpatikonomia ardatz hartuta, Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatutako hiru ordu eta erdiko jardunaldia da. Enpresentzako adibide, eredu baliagarriak eta praktika onak erakutsiz, hausnarketarako eduki interesgarriak euskaraz jorratzen dituen elkartrukerako aukera izango da.

Jardunaldia martxoaren 25ean ostiralean izango da, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 13:30era, Zinealdeako Chaplin aretoan. Jardunaldia gaian interesa daukaten enpresa guztientzat irekia da eta formulario hau bete beharko dute izena emateko.

EGITARAUA

10:00 Ongi-etorriaAgustin Lekuona Irastortza. Oiartzungo Udalaren ordezkaria.
10:10 Zenbat aurrez dezake enpresak energia ondo kudeatuz gero?

  • Iker Estensoro Sarasola. Gipuzkoako Foru Aldundia – Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia.
  • Iñaki Puga Pueyo. Gipuzkoako Foru Aldundia – Ingurumen Departamentuko zerbitzuburua.
  • Santiago Ochoa de Eribe Usabiaga. Goiener – Kudeatzaile nagusia.
  • Ainara Lasarte Urkia. Oarsoaldea Garapen Agentzia – Hiri-berriztapena eta Mugikortasuna Sailaren zuzendaria.
  • Jon Aldaregia Moreno. Ondarreta Mesas y Sillas, S.L. – Zuzendariondokoa.
11:00 Atsedena eta entzundakoari buruz talde txikitan hitz egiteko aukera.
11:30 Tokiko komunitatearen indarra, erronkei aurre egiteko. 

  • Gorka Espiau Idoiaga. EHU-UPV eta Agirre Lehendakaria Center
12:30 Zer irabaz dezake enpresak alboetan dauden pertsonak kontratatuz gero?

  • Erika Gonzalez Roman. Salto Systems S.L. – GGBB teknikaria.
  • Cristina Matilla Alejos. Grupo Katealegaia S.L.L. – Enplegu lagundua zerbitzuko arduraduna.
  • Patxi Arrazola Zaldua. Oarsoaldea Garapen Agentzia – Pertsonei Arreta Sailaren zuzendaria.
  • Programa horietan parte hartu duten bi langileren esperientzia.   
13:20 Amaiera. Laburpena eta Jardunaldiaren balorazioa.
* ZINEALDEA Bisita gidatua. Amaia Nuin Merino Zinealdearen produkzio arduradunak gidatuta, azpiegiturak eta platoak ikusteko aukera.

 

www.oarsoarrak.eus

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Euskara industrian
Urteko azken batzarra egin du INDEUSek gaur Gasteizen KIMUA GROUP, EUSKALIT, LABORAL KUTXA eta LANGUNEri ongietorria emanaz
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Euskara industrian
‘Hizkuntzen irabazia’ kongresuak hizkuntza gutxituek ekonomiari egiten dioten ekarpenari buruz hitz egingo du
Irakurri gehiago
15 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak